La lucha de clases astekariko artikulua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB
12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)
Testu hau Bizkaiako langileei zuzendua dago eta Bilboko La Lucha de Clases astekariko artikulu bat da, 1896ko maiatzaren 23an idatzia eta argitaratua. Testuaren idazlea garbi ez dagoen arren, meatzari taldeak eginiko komunikatu bat dela garbi dago, beraz talde hori osatzen duten
lagun taldeak eginikoa izango da ziurenik. 1. Mailako testua da eta politikoa, ez zuzenki politiko batek esana baina bai politikarekin zerikusia duena.2.
Ideia nagusiak
Ideia azpimarragarriena zera da: grebarako legezko eskubidea legalizatu nahi dutela. Euren iritziz, ez baitago zertan ukatu hain funtsezko eskubiderik. Bestalde, baina era berean honekinloturik, gizarteko pertsona ororen bizi-kalitate minimoa aldarrikatu nahi dute. Izan ere, egoera horretan ez baitzegoen jateko askorik eta estatu-buru nahiz gobernu-buruen axolagabekeriaz biziki kexu agertzen dira artikulu honetan Hizkerari begira, badirudi testua panfleto bat dela, Bizkaiko meategietako langileen bizitza-baldintza penagarriei buruzko salaketa delako. 1896ko maiatzaren 1ean bildu ziren Gallartan derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzea aldarrikatzeko (1.
Parr
). Jada 1890an meategietako langileak greban altxatu ziren lanaldia murrizteko eta derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzeko (2.Parr.). 1896an lortutako lanaldi murrizketa mantentzen zen, baina barrakoiak eta dendak oraindik egon ziren. (3.Parr.). Bizkaian, lan batean onartua izateko, langileak etxe zikinetan bizi behar ziren eta produktu guztiak erosi behar zituzten denda “batzuetan” (derrigorrezkoetan) nahiz eta oso garestiak izan (4.Parr.) Idazlearen ustez gauza guzti hauek gizakien aurkako erasoa besterik ez ziren eta gobernuarentzat onartezinak izan behar (5.Parr.). Amaitzeko, greba egiteko eskubidea aldarrikatu zuten, langileen borroka baino ez zelako abusu honekin bukatzeko gai (6.Parr.).Testu-ingurua:
Garai hartako langileetako sindikatu eta alderdi politikoek ezin zuten halako egoera hau onartu, abusu bat zelako. Hori dela eta, bultzatu zituzten greba batzuk, 1890 eta 1896koak hain zuzen. Europan industria siderurgikoa guztiz hedatuta zegoen eta Bizkaian eta beste Espainiako gune industrializatutan zailtasunak besterik ez zituzten aurkitu zabaltzeko, lehenengo eta behin lantegiak finkatu behar eta kanpoko burdinazko produktuak hemengoak baino merkeagoak zirelako. Zabaltzea lortu zutenean arazoak sortu ziren, beste Espainiako leku batzuetatik etorkin asko etorri ziren meategietan lan egitera eta horrek lagundu zuen garapen ekonomikoa eta arazo asko ekarri zituen: barneko biztanleria lan baten bila periferiara mugitzen hasi zen eta Bizkaira asko eta asko etorri zirenez, biztanleria desarauki igo zen. Bizitza eta lan baldintzak oso txarrak zirenez, Langileen mugimenduek, grebak egitearen bitartez, behartu zituzten jabeak baldintza hauek hobetzera mailakako eran meategietako gune osoan.
Testu honek bere garrantzia du Espainiaren egoera ulertzeko. Langile hauen haserrea estatu
osora bana genezake lasai asko, txandaketa sistemak ez baitzuen hasieran jarritako helburu bat bera ere bete. Gauzak hala, 1890. Urteko altxamenduari jarraipena eman nahi izan zioten greba aldarrikapena eskubide bat bihurtzearen ideiari. Ondorioz, sistemaren porrota etorriko da 98ko krisia latzean, non bertan islatuko baiten Espainiar gizartearen larritasuna.