Kulturartekotasuna eta Historia: Definizioak eta Teoriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB
Kulturen arteko elkarrizketa
Elkarrizketa gauzatzeko, hauek dira balio unibertsalak:
- Desberdintasun kulturalak errespetatzea.
- Giza eskubideak errespetatzea.
- Besteekiko tolerantzia aktiboa, positiboa.
Mundu pluralista batean elkarrekin bizitzen eta gizadia bere osotasunean defendatzen ikasi behar dugu. Hori da interkulturalismoak proposatzen duena: desberdintasun kulturalak balio positibo bezala ulertzen ditu, desberdintasuna aberastasun bat da, osagarritasun-printzipio bat.
Folklorea
- Folklorea (maiuskulaz): egitate folklorikoaz aritzen den zientzia.
- Folklore (minuskulaz): objektuei dagokien ikerkuntza.
- Folklorologia: folklorea ikertzen duen zientzia.
Folklorea fenomeno kultural gisa
Folklorea ezaugarri propioak dituen fenomeno kulturala da. Natura dinamikoa du.
Folklore-fenomenoen ezaugarriak
- Gizartean indarrean egotea: egitate bat folklorikoa da kolektiboa bada.
- Enpirikoa: induktiboki ikasten dira, imitazioz.
- Funtzionala: gizarte batek behar dituen behar biologiko, espiritual, primario edota eratorriak kulturalki eta tradizionalki ase egiten baitituzte.
- Anonimoa: egitateek hasieran autore, sortzaile bat dute, baina denborarekin haren izena ahaztu egiten da.
- Tradiziozkoa: gizarte-ondasunak, belaunaldiz belaunaldi, gurasoek seme-alabei transmitituak.
- Lurraldekoa: geografikoki kokatu behar da.
- Herrikoia: iraganeko gertaerak, gauza oroigarriak, egiazko narrazioa eta adierazpena. (Historia: iraganeko gertaera aukeratuen oroipen zehatza gorde nahi duen adierazpena).
Definizioak
- Aninismoa: giza banako bakoitzaren baitan espektro bat dago, denbora labur batean edo betiko gorputza lagatzen duen arima bat dago.
- Azpiegitura: arraza, baldintza geografikoak, harreman ekonomikoak... bezalako mailak.
- Erlatibismo kulturala: errealitatea ikusteko era bakarra ez dagoela adierazten duen pentsamoldea.
- Estrukturalismoa: giza arrazoiaren batasuna garapen historikoaren maila guztietan. Giza ekintzen oro eta gizakien kontzientziaren forma guztiak logika zehatz bakarraren menpe daude.
- Folklorea: ezaugarri propioak dituen fenomeno kulturala / egitate folklorikoaz aritzen den zientzia / objektuei dagokien ikerkuntza.
- Gainegitura: erakunde politikoak, ideiak, balioak, arauak... osaturiko mailen multzoa.
- Historizismoa: gizakia ez dela zerbait finkoa edo mugagaitza adierazten duena.
- Klase borroka: produkzio-bideen jabeen eta langileen arteko borroka, sistema soziokulturalean iraultza bat dakarrena.
- Kulturartekotasuna: kultura desberdinetan zerbait berdina izatea, zerbait amankomuna izatea.
- Kosmopolitismoa: kultura desberdinekin identifikatzen diren pertsonak esparru geografiko jakin batean elkarren ondoan bizitzeari deritzo.
Historiaren filosofia
Ideia nagusia: historiaren garapenean gertaera guztiak azaltzeko zentzu bat ikusten da; etorkizuneko gertaerak aurreikusteko, iragartzeko gai izatea.
Hiru teoria
- Teoria teologikoa: denak du bere patua, bere halabeharra. Jainkoa guztiz ahaltsua eta jakituna denez, beti daki zer gertatuko den.
- Teoria metafisikoa: Hegelek dio historia unibertsala denboran zehar espirituaren adierazpena dela. Askatasunaren kontzientzia hiru garaitan:
- Ekialdeko mundua - askatasunik eza (haurtzaroa).
- Grezia eta Erromako mundua - batzuk askeak (nerabezaroa).
- Germaniar mundua - gizaki oro askea da (helduaroa).
- Teoria naturalista: historia ulertzeko faktore errealak kontuan hartu behar ditugu:
- Arraza.
- Baldintza geografikoak.
- Harreman ekonomikoak.
- Azpiegitura: maila ekonomikoa (produkzio indarra, produkzio harremanak).
- Gainegitura: ideologia, balore moralak, erakundeak...
Historiak aurre egin ahal du?
- Comte: giza errealitatea bilakatuz doan zerbait da, mugitzen den errealitatea (astiro-astiro). Hiru aro:
- Aro teologikoa: ezagutza absolutuaren bilaketa da. Gauzen sorburuak eta kausak ezagutu nahi dira.
- Aro metafisikoa: izakien azken giltzarria aurkitu nahi da. Fenomeno guztien sorrera argitu; arrazoiak irudimena suspertzen du.
- Aro positiboa: ikerketa absolutuak baztertu egiten dira. Fenomenoen artean dauden erlazioak azaltzen dituzte. Legeak ikertzen dira, behaketaren garrantzia azpimarratzen da.
- Nietzsche: gizakia benetako gizakia izateko hiru fase:
- Gamelua: bere gainean zama (tradizio arauak, legeak, debekuak) guztiak hartu ditu, esklaboak bezala bizi dira, makurtuta.
- Lehoia: esklabotza kate guztiak apurtu eta bere buruaren jabe bihurtzen da, librea da. Inoren eta ezeren mendekotasunik ez dauka.
- Haur fasea: errugabetasun sentimendurik ez dago. Bizitza jolasa da.
- Marx: kapitalismoaren amaiera proletalgoaren iraultzaren bidez sortuko da. Proletalgoaren diktaduraren ondoren sozialismoa dator, eta azken fasea komunismoa: klaserik gabeko gizartea.
- Bariazio aldaketa: postmodernismoaren teoria: denbora kiribil bat bezala ulertzen du. Une historiko bakoitza berria da, baina, aldi berean, gizadiaren historia osoa laburbiltzen du: bariazio gisa.
Historiaren ikusmolde ziklikoa
- Giambattista Vico: hiru garai bereizi zituen:
- Jainkoarena: haurtzaroa.
- Garai heroikoa: gaztaroa, estatua sortzen da, aristokrazia agintean.
- Giza garaia: helduaroa, estatu demokratikoa, askatasuna eta justizia garaile. Baina, giza garaia amaitu eta gero, berriz, jainkoaren garaia.
- Oswald Spengler: historia ez da prozesu lineala, zirkularra baizik. Organismo guztiak bezala, jaio, hazi eta hiltzen den organismoa da kultura.