Kulturaren Analisia: Aniztasunaren Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

Kulturaren Analisiaren Azterketa

- Protokultura. Hitzez hitz denboran izan den lehenengo kulturaz ari da. Ohiko kultura eta, beraz, landu gabea. Horregatik, aurrekultura ere esaten zaio.
- Kultura Materiala eta Ez-Materiala. Kultura materiala giza talde batek ekoizten eta erabiltzen dituen objektuez eratuta dago, bai eta talde horren erakunde eta egitura politikoez ere. Adibidez, lanabesak eta tresnak, edo gobernu-mota. Sinesmenei, balioei, mitoei, erlijioei eta abarrei maiz <> deritzo.
- Subkultura eta Kultura Nagusia. <> hitzak pertsona talde bat deskribatzen du; taldeko kideek zenbait ezaugarri komun dute, gehienetan bizimodu orokorraren edo kultura nagusiaren aldaerak direnak. Adibidez, nekazal-subkultura eta industria-subkultura.
- Kontrakultura. Kultura nagusiarekiko gatazkatsuak diren joera, pentsamendu eta balioak dira kontrakultura. Kultura ofizial nagusiarekiko alternatiboa edo paraleloa den bizimodua aldarrikatzen du gutxiengo horrek; eta zenbaitetan, bortxazko prozedurak erabili izan dituzte. Hasieran gutxiengoak baldin badira ere, gerora, talde kontrakultural horiek hazi egin daitezke, eta aldaketa kultural garrantzitsuak eragin ditzakete.
- Zibilizazioa. Latinezko civitas hitzetik dator, <> esan nahi duena.
Hala ere, ongi zehaztu gabe daude zein diren zibilizazioaren eta kulturaren mugak, eta zer den biak ala biak bereizten dituena. Eztabaida horri lotuta, garrantzitsuena da kontuan izatea aurreiritzi hauek, gutxienez, saihestu behar ditugula.
- Zibilizazioa soilik mendebaldeko kulturetako kontua dela pentsatzearen aurreiritzia.
- Mendebaldeko kultura edozein gizakik amestu dezakeen bizimodu jasoena dela pentsatzearen aurreiritzia.


Kultura Aniztasunari Azalpenak

Kulturen arteko aldeak aurkitzeko, antropologia kulturalak metodo konparatiboa darabil, kultura baten bereizgarriak deskribatzen ditu beste kultura batzuekin alderatuz, hainbat azalpen eman zaizkio kultura-aniztasunari:
- Eboluzionismoa. Eboluzio biologikoa gertatu den era berean gertatu da eboluzio kulturala ere. Teoria horren baitan bi joera bereizten dira:
a) Lerrobakarra. Kultura guztiek aldi ebolutibo berberak iragan behar dituztela uste du.
b) Lerroanitza. Kultura bakoitzaren eboluzioak prozesu propioak iragaten dituela uste du.
- Difusionismoa. Kultura aniztasuna ez da sortzen kultura bakoitza bere kabuz jardunez; aitzitik, kultura batzuen eta besteen arteko kontaktu eta eraginen emaitza da. Hargatik bereizten dira kultura hedatzaileak - haien bizimodua hedatu dutenak - eta kultura hartzaileak - aurrekoen portaerazko jarraibideak hartu dituztenak.
- Antropologia Sinbolikoa. Kultura bakoitza sinbolo-sistema bat dela dio, eta gizarte horretako kide guztiena den esanahi-sare edo -bilbe bat eratzen dutela.


Goi Mailako eta Behe-Mailako Kulturak Al Daude?

- Etnozentrismoa. Gainerako kulturak beren kulturatik epaitzen dituzten jarrera da; beren kultura <> dela uste dute. Bi dira etnozentristaren bereizgarriak: beren kulturakoak ez direnak ulertzeko ezintasuna eta beren bizimodua besteena mespretxatuz goratu nahia.
a) Xenofobia: atzerritarrari gorrotoa.
b) Arrazakeria: zenbait etnia arbuiatzea.
c) Kultura-asimilazioa: norberarena den talde etnikoa fanatikoki nahiago izatea.
d) Chauvinismoa: norberarena den talde etnikoa fanatikoki nahiago izatea.
- Marjinazioa eta Baztertzea. Jarrera horrek kultura bakoitza haren baitatik bertatik aztertu nahi du, beste kultura batetik letorkeen irizpide, balio edo araurik erabili gabe. Hasiera batean jarrera ona da, giza bizimodu guztiekiko begirunea adierazten baitu. Baina, bestalde, kulturak eremu itxitzat ditu. Kultura bakoitzeko zer ezaugarri eutsi behar zaion bereiztea ez da erraza, eta oso zaila da hori egiteko irizpideak aurkitzea eta denon artean adostea.


Gizakiaren Ideia Batertu Baten Arazoa

Gizakia izateak zer esan nahi duen definitzen saiatzen garenetan, hiru ideia-iturritatik edaten dugu.
- Tradizio Judu-Kristaua. Erlijiozko antropologia bat sortu zuen.
- Antzinate Klasikoko Tradizioa. Gizakia da logosa duen bakarra: arrazoimena eta hizkuntza. Tradizio horretatik dator izaera filosofikoa duen antropologia.
- Zientzien Ekarpenak. Ekarpen horien ondorio da antropologia zientifikoa. Adibidez, Michel Foucault-ek gizakiaren irudi bateratu bat eratzea ezinezkoa dela defendatzen du.


Gizakiari Buruzko Galderaren Egitura Bakoitza

- Zer da gizakia? Gizakia izanik beste izaki batzuen artean bizi den izakia, gure galderaren helburua gizakiaren esentzia, ideia, kontzeptua edo izatea aztertzera bideratuta dago.
- Nor gara gu? Kasu horretan gizakien nortasunaz galdetzen dugu. Garai historiko jakin batean bizi garen eta eragiten diguten egoeren arabera hainbat esperientzia izan ditzakegun banako egiten gaituenari, hain zuzen.


Definizioak

Arrazakeria: Arraza batzuk besteak baino hobeak direla defendatzen duten sinesmenak, portaerak eta jokabideak. Arrazakeria, beren arrazagaitik, bultzatzen dituzten porteran azaltzen da.

Entradas relacionadas: