Koordinazio-sistema: Nerbio-sistema eta Sistema endokrinoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

KOORDINAZIO-SISTEMA

Organismoaren barne-egoerari eusteko ekintzetan, bi organok, sistemak edo aparatuk esku hartzen dute parte gutxienez. Giza gorputzak bi sistema ditu horrelako ekintzak koordinatzeko, etengabe elkarri eragiten diotenak.
  • Nerbio-sistemak informazioa hartzen eta transmititzen du, azkar eta denbora gutxitan, bulkada elektrikoen bidez. Nerbioek transmititzen dituzte bulkadak, eta nerbio-zentroek prozesatzen dituzte.
  • Sistema endokrinoa guruinek osatzen dute. Hormona izeneko substantzia kimikoak jariatzen dituzte guruinek, eta odolak ehun edo organoetako zeluletaraino garraiatzen ditu hormonak. Erantzun hau nerbio-sistemarena baino motelagoa da.

ZENTZUMEN-ERREZEPTOREAK

Zentzumen-errezeptore motak

  • Barne errezeptoreak organismoaren barruan daude. Organismoaren egoera orokorrari buruzko informazioa ematen digute, eta haien bidez hautematen ditugu egarria, pixagura eta beste sentsazio batzuk.

  • Kanpo-errezeptoreak gorputzaren kanpoko aldean daude, eta kanpoko estimuluak hartzen dituzte. Errezeptore horiei esker hartzen ditugu estimulu jakin batzuk: ukipena, soinua, argia, tenperatura, usainak, …

Bestalde, segun zer estimulu mota hartzen dugun, honela sailkatzen ditugu:

  • Kimiorrezeptoreak. Substantzia kimikoak hautematen dituzte, normalean, sudurrean eta mihian daude.

  • Mekanorrezeptoreak. Estimulu fisikoak hautematen dituzte. Adibidez, presioa, soinu-uhinak, eta grabitatea. Larruazalean eta belarrietan daude.

  • Fotorrezeptoreak. Argia hautematen dute, eta haiei esker, koloreak bereiz ditzakegu. Begietako erretinan daude.

  • Termorrezeptoreak. Tenperatura-aldaketak hautematen dituzte. Larruazal osoan daude.

  • Nozizeptoreak. Presio altuak eta kalte egin diezaguketen beste estimulu batzuk hautematen dituzte. Haien bidez hartzen dugu mina, eta gorputz osoan daude.

Entradas relacionadas: