Koordinazio sistema
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB
ERLAZIO-FUNTZIOA
Erlazio-funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa, bai kanpokoa; eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia prestatzen dugu. Hiru fase bereizten dira prozesuan: Informazioa hautematea, informazio hori aztertzea eta horren arabera erantzutea.
Informazioa hautematea: Ingurunetik datorkigun informazioa zentzumen-organoen bidez jasotzen dugu, organo horiek dira kanpo-estimuluen (argia, soinua, zaporea) erreaktore edo hartzaileak. Zentzumenak aipatzean sailkapen hau erabiltzen da gehien bat:
Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena.Informazioa aztertzea: Zentzumen organoek eta barne-errezeptoreek hautematen dituzten estimulu guztiak nerbio-
Sistemara iristen dira; bertan osatzen da erreakzio edo erantzun bat.Erantzutea: Organismoaren erantzunak edo erreakzioak lokomozio-aparatuaren eta sistema endokrinoaren zereginak dira: Batak mugimendua erregulatzen du eta besteak, organoen funtzionamendua.
NERBIO-SISTEMA
Gizakion nerbio-sistema, gainerako animalia zelulanitzetan bezala, hainbat zelula daude erlazio- eta koordinazio-lanean espezializatuak: neuronak, nerbio-sistema osoaren oinarria.
Neuronek lan bikoitza izaten dute. Alde batetik, ingurunetik datozen estimuluak jaso eta koordinazio-zentroetara igortzen dituzte. Beste aldetik, zentro horietatik jasotako erantzunak eta aginduak dagokien lekura bidaltzen dituzte.
Ugaztunen eta, beraz, gizakien nerbio-sistema oso egitura konplexua du. Jasotako seinale elektrikoak transmititzea eta garraiatzea izaten da neuronen ardura: Errezeptore edo sistemen-hartzaileetatik sistema zentralera, eta handik mugimendu-organoetara. Neuronek eramango dituzte sistema zentralera sentimen-hartzaileetatik jasotako estimuluak. Sistema zentralak seinaleak hartu, prozezatu eta erantzuna emango du, eta erantzun hori neuronen bitartez transmitituko da mugimendu-organoetara.
Beste zelulak ez bezala, neurona helduak ez dira bikoizten.
Neuronak hondatu egoten dira, istripuen ondorioz edo substantzia toxikoen eta gaixotasunen eraginez.
Estimuluak jasotzen dituzten sentimen-hartzaile guztiak ez dira berdinak izaten, eta funtzio bakoitzerako hartzaile jakon batzuk daudela esan daiteke: Argiaren hartzaileak edo errezeptoreak, beroarenak, presioarenak… Sistema zentralak emandako erantzunak eta aginduak ere era askotakoak izaten dira: Mugimenduak, erreakzio kimikoak eta jarioak dira horien artean nagusiak.
Neuronek badituzte seinale elektrikoak transmititzeko luzakin berezi batzuk: Axoia eta dendritak. Seinale edo nerbio-bulkada axoi batetik hurrengo neuronaren dendritetara pasatzen da eta horrela gausatzen da nerbioeta zeharreko transmizioa.