Kontraerreforma eta Eragin Politiko, Ekonomikoak Euskal Herrian (XVII. mendea)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB
Kontraerreforma
Kontraerreforma, Martin Luther eta Joan Kalbinen tesietan oinarritutako Erreformaren aurkako mugimendua izan zen. Eliza Katolikoak, bide politiko-militarrak eta kulturalak erabiliz, Europa eta europarrak astindu zituen erreformaren aurka, bere magalean gelditu ziren kristauei eusten eta alde egindakoak berriro ere artalderatzen saiatu zen.
Erabilitako Bitartekoak
- Trentoko Kontzilioa: 18 urtez, teologo eta agintari gorenak bildu ziren. Erreforma izenarekin izandako desbideratzeen aurkako neurriak hartu zituzten. Doktrinaren ortodoxia edo zuzentasuna zaintzeko, herri bakoitzari bere hizkuntzan irakasteko agindua eman zuten. Honako ideiak aldarrikatu zituzten:
- Salbatzeko fedea ez da aski, obrak ere behar dira.
- Zerura bideratzeko bitartekari izaki, Elizako hierarkia beharrezkoa da.
- Santuen irudiek garrantzia dute (Barrokoak hartu zuen garrantzia).
- Latina berrindartzea eta bakarkako aitorpena beharrezkoak dira.
- Jesusen Lagundia: Aita Santuaren esanetara jarri zen, Kontraerreformaren aitzindaritzat hartuz. San Ignaziok sortutako konpainiak, Elizaren aldeko lanean hezkuntzak zuen garrantziaz ohartuta, ikastetxe ospetsuen ardura hartu zuen, batez ere protestantismoaren indarreko lurretan.
- Imprenta Zentsura: Liburu galarazien zerrenda urtetik urtera handitu zen. Katolizismoarekin bat ez zetozen liburuak galarazteko bidea XX. menderarte erabili zen.
- Inkisizioa: 1542tik aurrera, Inkisizio epaitegiak indar berriak hartu zituen. Eliza eta erlijioa ulertzeko molde zaharrari eutsi nahirik, garai berriko aldaketei trabak jartzea zen helburua. Erreforma bera ere zehaztasunez eta antolaketa ia polizialez arautua zuten kalbindarrek, ustez erlijioaren aurkako aurkikuntza zientifikoen aurka. Galileo Galilei salatuak, epaituak, eta iritzietan atzera egin ez zutenak, sutan erretzeraino iritsi ziren.
Kontraerreformaren doktrinaren laburbilduma zen Kredoa, 1614an, lapurtera-nafarreraz idatzirik argitaratu zen, Erromako eliza agintarien ekimenez. Ukatu ezinezkoa da mende horretan euskal literaturaren eragile nagusia Erromako Eliza Katolikoa izan zela, kristau heziketa zuzenaren zerbitzurako.
Eragin Politikoak
Zaila da garai honetako politika eta Europako populazio osoak praktikatzen zuen erlijioa bereiztea.
- Higanotak: Ez zuten lortu Frantziako monarkiaz jabetzerik, frantziar gehienak Eliza Katolikoari lotu zitzaizkion.
- Joana III.a Albretekoaren semea, Nafarroako Henrike III.a erregea zena, Frantziako errege bihurtu zen. Horretarako, katoliko egin zen, amak bultzatu zuen Erreforma alboan utzita.
- Sorginen aurkako jazarpena eta erreketak: Mende honen hasierakoak dira. Euskal gizarte zaharreko ohitura eta sineskeria askori bekatu larri iritzi zioten agintariek, sinesmen eta zibilizazio berrirako. Pierre de Lancreren eskutik, hainbat euskaldun sorginkeria salaketaz sutara bidali zituen.
Frantzian eta Espainian monarkia katolikoa finkatuta, erlijio-bakea lortuta zegoen, baina ez bake politikoa. Matxinadak izan ziren Iparraldean, bertako gobernu molde autonomoari hegoak mozten hasi baitzen Frantziako erregea, zergak ezarriz. Ezaguna da Zuberoako herri xehearen alde borrokatu zen Bernart Goienetxe (Matalas) apaizaren kasua.
Egoera Ekonomikoa
- Frantziako Monarkia: Bere aldirik distiratsuena bizi du mende honetan. Erlijio gerrak bukatu ondoren sortutako egonkortasunak ekonomiaren garapenerako aukerak bideratu zituen.
- Lapurdiko Itsasaldia: Oso estrategikoa da, arrazoi hauengatik:
- Espainiarekin muga egiten duelako.
- Arrantzurako eta itsas merkataritzarako abiapuntu aproposa delako.
- Erlijio-gerretan Erreformaren magalean sortzeko arriskuan zegoelako.
Mende horren hasieran, erakargarri bilakatu zen itsasalde hori, gune estrategiko izanda. Ontzigintzak, itsas merkataritzak, arrantzak eta horrek guztiak dakartzan onuren ondorioz, Lapurdiko populazioa handitu zen.