Komunikazioaren elementuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,55 KB

1. GIZARTE TREBETASUNAK


ZER ESATEN DU V.E. CABALLOK GIZARTE TREBETASUNEI BURZ?



Gizon edo emakume batek pertsonen artean erabiltzen dituen portaera-multzoa da. Pertsona horrek sentimenduak, jarrerak, desioak, iritziak eta eskubideak egokiro adierazten ditu, portaera horiek besteengan errespetatuz, eta sortzen diren arazoak konpondu eta etorkizunean gertatzeko probabilitatea gutxitu egiten du.


Besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura-portaera, pentsamendu eta emozio-multzoa dira gizarte-trebetasunak.

Pertsonaren ongizaterako eta autoestimurako daukaten garrantzia kontuan izanik eta jakinik besteekin edukitzen diren harremanen ondorioetatik ihes egitea ezinezkoa dela, ikasketetan, lanean, familian edo beste edozein eremutan, argi dago haurtzarotik erakutsi behar direla, eta bizitza osoan garatzen jarraitu.


GIZARTE-TREBETASUNEN OSAGAIAK

Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa da.

Lau mota ditugu: portaera-osagaiak, emozio-osagaiak, ezagupen-osagaiak eta nortasun-osagaiak.


1.1.- PORTAERA - OSAGAIAK


Pertsonak duen jokabide propioa, ekiteko modua edo egoera jakin bati erantzuteko modua.

Barne-eragile batzuen eta kanpoko batzuen elkarrekintzaren arteko emaitza da.


ASERTIBITATEA

R. E. Albertek,  M. L. Emmnonsek eta W. Risok esaten  dute gure ideia defendatu behar dugula eta besteen ideiak entzun eta errespetatu behar dugula.


  • PORTAERA PASIBOA:


    Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai ez izateagatik edo etsipenez adierazteagatik, barkamena eskatuz edo konfiantzarik gabe, (ez dakiena EZETZ esaten zer esango diotelako).
  • PORTAERA AGRESIBOA:


    Bere eskubide pertsonalak defendatzen ditu, beste pertsonak beste ideia desberdina ba daukate ez dute onartzen. Ez dute beste pertsonei errespetatzen baina haiek errespetatuak izan behar dira.


KOMUNIKAZIOA ETA HAREN ELEMENTUAK


Pertsonak dugun abilitatea komunikatzeko. Informazioa partekatzen eta trukatzen dugu.

Komunikazioa egoteko, elementu hauek behar dira:


  • EMAILEA:


    informazioa transmititzen duena
  • HARTZAILEA:


    jasotzen duena
  • MEZUA:


    emaileak hartzaileari transmititu nahi dion informazioa.
  • KODEA:


    erabiltzen dugun kode edo hizkuntza komunikatzeko
  • KANALA:


    tmezua transmititzeko erabiltzen den bidea (airea, telefonoa…)
  • TESTUINGURUA:


    komunikazioa testuinguru jakin batean izaten da.

FEEDBACK-A EDO ATZERAELIKADURA


Hartzaileak emaileari ematen dion erantzuna da. Hartzaileari mezua iritsi zaiola jakiteko biderik fidagarriena.


AHOZKO ETA EZ-AHOZKO KOMUNIKAZIOA


Bi alderdi daude:


  • HITZEZKOAK direnak, hitzen bitartez adierazita.

  • HITZEZKOAK EZ DIRENAK. Hitzak ez dituenak, Seinuak, expresioak...


OSAGAI FISIOLOGIKOAK


Adierazten ditugun erreakzio fisiologikoak. 

Aurpegia gorritzea, dardarak, izerditzea, arnasa edo bihotz taupadak azkartzea eta sabela larritzea dira ohikoenak.


Entradas relacionadas: