Kode genetikoa definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,59 KB

fotosintesi oxigenikoaren eskema:

fotosintesia erreakzio konplexu baten bitartez egiten da, eta arreakzio horiek bi fase dituzte. Fase argiduna eta fase iluna

fase argiduan: tilakoideen mintzean argipean baino ez da gertatzen. Tilakoideetan, elektroiaak garraiatzeko kate fotosintetikoa, fotosistemak eta kloroplastoak ATPasa daude. Fase horretan pigmentu fotosintetikoek argiaren energia bildu eta energia kimiko bilakatzen dute , erreduzio ahalmena duen forman zein energia aske moduan. Ur molekulak haustean sortutako oxigenoa atmosferara askatzen da.

fase iluna : kloroplastoaren estroman gertatzen da eta ez dago zuzenena argiaren mende. CO2 molekulak erreduzitzean datza , fase argidunenan sortutako energia erabiliz glukosa eta bestev molekula organiko batzuk lortzeko. PROzesua Clalvinen zikloa izeneko bide metaboliko baten bidez egiten da.

_cXARMjdkpj-pUk34V3Ktoc-IMDleTtyfwx6fWBa                               c) Organismo eukariotoetan, zer organulutan gertatzen dira prozesumetaboliko horiek? Irudikatu organulu hori, eta adierazi ataletako bakoitza. kloroplastoan.

Zelulen matabolismoari dagokionez:

  1. Identifika ezazu zer prozesu metabolikori dagozkien erreakzio global hauek:

1- CO2 + H2O + Argi energia ------- Glukosa + O2 - Fotosintesia, organismo fotosintetikoetan gertatzen da

2- Glukosa + O2 -------- CO2 +H2O + ATP - glukosaren oxidazio osoa, glukolisiz, pirubatoen deskarboxilazioz, krebsen zikloaren bidez eta arnas katearen bidez gertatzen da.

B) Azaldu ezazu, modu eskematikoan, prozesuetako bakoitza

Fotosintesia elikadura autotroforako prozesu bat da, eta haren  bidez, materia organikoa sortzen da. Horretarako materia ez organikoa erreduzitu behar da, argiaren energia erabiliz.

Erredukzio-prozesua denez, hidrogeno emaile bat behar du, baita hartzaile bat ere. Landare eta zianobakterio gehienetan, hidrogeno-emailea ura da, eta hartzailea, aldiz, CO2-a.

Zelula- arnasketa edo arnasketa aerobio izeneko prozesuaren bidez , glukosa molekula bat erabat oxidatu, eta CO2 eta H2O bilakatzen da, O2-ari esker.

     c) Adieraz ezazu ea aurreko puntuan identifikatutako prozesuak aldi berean gerta daitezkeen zelulen metabolismoan. Arrazoitu erantzuna.

Bi prozesuak batera gerta daitezke landare eta organismo fotosintetikoetan, arnasketa eta fotosintesia batera gertatzen baitira argiztatuta daudenean.

2016 uztaila 3.A:

Beheko taulan kode genetikoa ageri da. Sekuentzia hau duen kate polipeptidiko batetik abiatuz:

         NH2-----Met-Pro-Ala-Gly-Tyr-Arg-Leu-COOH

a)Adierazi sekuentzia polipeptidiko hori emango duen mRNAren base sekuentzia posible bat.AUG-CCU-GCU-GGU-UAU-UUG-UUA

b)Badira sekuentzia polipeptidiko hori emango duen beste base-sekuentzia batzuk? Baiezkoan, adierazi sekuentzia horietakoren bat.Bai.

AUG-CCC-GCU-GGU-UAU-UUG-UUA

C)Deduzitu a) ataleko mRNAk kodetuko lukeen DNA-katearen base sekuentzia

3’...TAC-GGA-CGA-CCA-ATA-AAC-AAT...5’

d)Adierazi Gly aminoazidoaren ordez Cys aminoazidoa emango lukeen DNAren base bakar baten mutazio posible bat.3’...TAC-GGA-CGA-ACA-ATA-AAC-AAT...5’


2016 uztaila  3.B

Genetika molekularrari dagokionez:

A)Azaldu ezazu, labur, zer den gene bat eta zer de genoma

Geneak. DNAren zati espezifikoak dira (baseen sekuentziak), eta zelularen egiturak eta funtzioak kontrolatzen dituzte; herentziaren unitate funtzionala dira. Mendelek herentzia-faktore esan zien.

Genoma espezie edo banako baten material genetikoaren multzoa da, hau da gene multzoa. Hauek azido nukleikoko molekulaz osatuak daude: azido desoxirribonukleikoz (ADN edo DNA) eta azido erribonukleikoz (ARN edo RNA).

b)Zer ezaugarri du kode genetikoak aukera ematen duena organismo baten gene bat beste organismo batean espresatu ahal izateko?

Gene kodea unibertsala eta endekatua da, eta ez dago gainjarrita.

Unibertsaltasuna. Gene kodea unibertsala da, kodonen eta aminoazidoen arteko elkarrekikotasuna berdina delako, aztertutako organismoa edozein dela ere.

Gaur egun, badakigu hori ez dela guztiz egia, izan ere, salbuespenak aurkitu dira gizakien eta beste ugaztun batzuen mitokondrioetan, baita bakterio batzuetan ere. Hortaz, zuzenena gene-kodea ia unibertsala dela esatea izango litzateke.

c)Defini itzazu organismo transgenikoak, eta adierazi  nola eta zertarako lotzen diren. Jarri adibideren bat adierazteko zertarako diren erabilgarriak.

Gene baten (DNA) base nitrogenodunen sekuentzia betetik RNAren base nitrogenodun osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da transkripzioa.

Transkripzioa nukleoan gertatzen da, eta horretarako, baldintza hauek bete behar ditu:

Molde gisa jardungo duen DNA-kate bat. Entzimak eta A, G, C, ETA U erribonukletido trifosfatoak.

2015 uztaila 2A GALDERA

Irudi honetan, garrantzi handiko biomolekula baten erreplikazioaren eskema ikusten da:

a) Identifika ezazu irudiko molekula, eta adieraz ezazu zer funtzio betetzen duen zelulan. DNA molekula da.
Informazio genetikoa darama eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.

b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu erreplikazio-prozesua zelularen zein lekutan eta noiz gertatzen den.
Bikoizketa interfasearen S fasean gertatzen da,  eta beharrezkoa da zelula zatiketa egiteko.

c) Azaldu ezazu irudietan gertatzen ari den prozesua. Arrazoitu erantzuna. DNA garatzen da. Kate bakoitza kate berri baten moldea da. Bi molekula berdin lotzen dira. Helize bakoitzaren bi harizpiak banatzen dira eta horietako bakoitza harizpi berri baten sintesirako moldea da. Horrela, molekilakumeak berdin-berdinak dira, eta jatorrizko harizpi batek eta sintesitik eratutako batek osatzen dute.

d) Zergatik esaten da prozesu hau erdikontserbakorra dela? Arrazoitu erantzuna. DNA-kateak banatu egiten dira, eta horietako bakoitza kate berri bat eratzeko molde gisa erabil daiteke. Molekuka kume bakoitzak ukitu gabeko molde-kate bat eta bikoiztu berria den kate bat ditu, hipotesi erdi kontserbatiboa da.

2018-ekaina 2A GALDERA
Azido nukleikoen transkripzioa eta itzulpena:
a)Azaldu ezazu zertan datzan DNAren transkripzioa. Egin irudi bat azalpenari laguntzeko.

Gene baten (DNA) base nitrogenodunen sekuentzia batetik RNAren base nitrogenodun osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da transkripzioa. Transkripzioa nukleoan gertatzen da eta, horretarako, baldintza hauek behar dira:

-Molde  gisa jardungo duen DNA-kate bat. Frogatuta dago eratzen diren RNA-kateak DNAosatzen duten bi kateetako baten osagarriak direla, molde gisa jardun.

-Entzimak. Prozesu hau RNA-polimerasa entzimek kontrolatzen dute. Prokariotoen kasuan, RNA-polimerasa entzima 1 eta eukariotoetan 3

-A,G,C eta U erribonukleotido trifosfatoak. Molde gisa erabiltzen duen DNA-katearen osagarria da RNA katea. Timinaren ordez uraziloa ageri da.

Organismo eukariotoetan, transkripzioa nukleoan gertatzen da. Organismo horietan, 3 RNA-polimerasa mota daude: I.RNA-polimerasa, II.RNA-polimerasa eta III.RNA-polimerasa. Lau fase daude: 1. Hasiera: DNAk gune sustatzaileak ditu, ohikoena TATA konpartimentu izenekoa. Hasiera-puntuarekiko, 25 nukleotido inguru aurretik dago.Konpartimentu hori identifikatzeko, transkripzioaren hasiera-faktore izeneko proteinak (TF) DNAri lotu behar zaizkio. Ezinbestekoak II.RNA-polimerasa entzima elkartzeko eta transkripzioa hasteko.

2. Elongazioa:Proteinak kodetzen dituzten gene gehienak zatituta daude, etenak dira.Etenek intron izena dute, ez dute proteinarik kodetzen, proteinak kodetzen dituzten guneei exon deritze. Fase horretan exonak eta intronak transkribatzen dira.30 nukleotidoak lotu ondoren, sintetizatutako RNAren muturrean metilguanosina trifosfato txano bat gehitzen da. Prozesua hasteko seinalea da.3.Amaiera:Zelula eukarioto batzuetan urkila eratzen da RNA. TTATTT sekuentzia da eta honela transkribatzen da:AAUAAA RNA banatzen denean, entzima batek amaierako 3´muturrean poli-A izeneko eta 200 adenina nukleotidoko sekuentzia gehitzen dio.

4.Heltzea:Eratutako 3 RNA moten aitzindariek ezin dute zuzenean euren funtzioa bete. RNA heltze prozesua bete behar dute. Prozesua nukleoan gertatzen da, osatzean, RNA helduaren molekulak zitoplasmara garraia daitezke, euren funtzioa betetzen duten nukleo-poroen bidez. Elongazioan ikusi dugunez, proteinak kodetzen dituzten kode gehienak zatituta daude, eta bakoitza tartekatutako hainbat intron eta exon zatik osatua. Intronak transkribatzen dira, baina ez dira itzultzen, exonak RNA helduan mantentzen dira, zati kodetzailea da. Intronak heltzeko faseaan ezabatzen dira, moztu eta itsaste izeneko prozesua(splicing prozesua). Prozesuan transkribatutako intronak ezabatu, eta exonak elkartu egiten dira, polipeptido funtzionak bat zehazren duen sekuentzia etengabe bat eratzeko.

Entradas relacionadas: