Klonazio terapeutikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

-Mutazioak, berezkoak edo induzituak: Mutazioak, material genetikoaren ausazko aldaketa, kaltegarriak normalean, urritasunak edo heriotza eragin baititzakete. Alde ona ere badute: populazioan aldaketak eragiten dituzte, eta, hala, eboluziorako bidea ematen dute. MUTAZIOEN SAILKAPENA: zer zelulari eragiten dien→ 1. Mutazio somatikoak: ez zaizkie transmititzen ondorengoei.Minbizia sor dezake.2.Hozi-mutazioak: gametoei eragiten diete, eta ondorengoengana igaro daitezke. Zenbait material genetikori eragiten dioten→  1. Genikoak:nukleotido-sekuentziei.2. Kromosomikoak:geneen sekuentziei, kromosomen barruan 3.Genomikoak: kromosoma kopuruari. MUTAZIOEN JATORRIA: 1.Berezkoak: bi gameto bakoitzeko gene mutatu bat egoten da. 2.Induzituak: mutageno batzuen eraginpean sortzen dira. Agenteok fisikoak edo kimikoak izan daitezke, eta base nitrogenodunak aldatu, base bat analogo batekin ordeztu edo molekulak tartekatzen dituzte.

-
Mutazio genikoek eragina izan dezakete proteinen sintesian:
mutazio motak→ 1. Baseak ordezkatzeagatik:  base bat beste batez aldatzen da. Genearen hirukote bat aldatzen da, funtzio proteinikoan eragin gabe. Kaltegarria, entzima baten gune aktiboari edo amaiera-hirukoteari eragin badio.(Trantsizioa:
base puriko bat beste batekin aldatzen da, edo base pirimidiko bat, beste batekin.

Transbertsioa:

base puriko bat pirimidiko batekin aldatzen da, edo alderantziz) 2.Galera edo gehikuntzagatik: hirukoteak irakurtzeko hurrenkera aldatu egiten da; ondorio larriak ditu (Delezioa:
nukleotido bat galtzen da.

Gehikuntza:

nukleotido bat gehitzen da)

-
Klonazio terapeutikoa:
gaixoaren zelula somatiko baten nukleoa obozito batean sartzen da; obozito horri, aldez aurretik, nukleoa erauzi zaio. Obozitoa garatu, eta enbrioia osatuko da. Enbrioiak bost egun dituenean, zelula ama pluripotenteak eskura ditzakegu, eta horiek gaixoarekin bateragarriak dira jada. Hauxe da Dolly ardiaren kasuarekin duen desberdintasuna: klonazio terapeutikoan enbrioiak ez dira garatzen indibiduo oso bat osatzeko, baizik eta behar diren ehunak osatzeko.

-Klonazio terapeutikoa→ zelula ama enbrionarioak: askotan, zaila izaten da organo-hartzaile batekin bateragarria den emaile bat aurkitzea. Gaixoaren beraren zelulak hartu eta laborategian klonatzea izan zitekeen zailtasun horretarako irtenbidea;horrela, behar diren organoak, ehunak edo zelulak osa zitzaten. Zatitu eta zelula mota desberdinak sor ditzaketen zelulei zelula ama pluripotente deritze.

Horrelakoak dira zelula ama enbrionarioak, baina horiekin ez da konpontzen organo-emailearen eta hartzailearen arteko bateraezintasunaren arazoa, eta, gainer, giza enbrioiak deuseztatzearen arazo etikoa sortzen da. Bestalde, zelula ama enbrionarioek tumoreak eragin ditzake, ugaltzeko ahalmen handia baitute.

-Klonazio terapeutikoa→ zelula ama helduak: Hezur-muinean badira zelula ama heldu multipotenteak, hau da, laborategian ehun mota desberdinetan diferentziatu daitezkeen zelula helduak. Gero, horrelako zelulak beste hainbat organotan ere badaudela ohartu ziren. Lortzen errazak dira, nahikoa da puntzio bat egitea; ez dute histobateraezintasunik edo errefusa-arazorik sortzen zelulak gaixoari berari kenduz gero, eta ez dute tumorerik sortzen, enbrioi-zelulak baino gutxiago zatitzen baitira.


Entradas relacionadas: