Klasizismoa: Musika Klasikoaren Ezaugarriak eta Konpositoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB
Klasizismoaren Ezaugarri Nagusiak
Klasizismoaren garaian, honako ezaugarri hauek nabarmendu ziren musikan:
- Kontraste adierazkorrak: Neurriz erabili ziren.
- Bolumenaren kontrasteak: Forte, piano, crescendo eta diminuendoak asko erabili ziren.
- Ganbara musika: Asko garatu zen, sonata formari jarraituz instrumentu gutxiko multzoetan (hirukoteak, laukoteak…).
Sonata Klasikoa
Hiru zatiko sonata sortu zen. Ondoren, lehenengo aurkezpenean gai nagusiari beste batzuk gehitu zitzaizkion, bi gaiko sonata sortuz.
Sonataren Mugimenduak
1. Mugimendua: Aurkezpena
- 1. gaia: Azkarra.
- Zubia.
- 2. gaia: Melodikoa.
- Garapena: Aurreko gaietan azaldutako motiboak garatzen dira.
- Berraurkezpena: Aurkezpenaren errepikapen zehatza.
2. Mugimendua
Lehenengo mugimenduan bezala, ABA forma, gaiak eta bariazioak…
3. Mugimendua
Bi modu daude: Minuetoa edo Scherzoa.
4. Mugimendua
Modu ezberdinak daude: Lehenengo mugimendua bezala (sonata forma) edo Rondoa.
Sinfonia
Operako oberturatik sortua da. Orkestrarako sonata handia dela esan daiteke. Italiako iparraldean, Vienan, Berlinen eta Mannheimen eskoletan sinfoniaren inguruan esperientzia ezberdinak landu ziren. XVIII. mendean sinfoniak 4 mugimendu hartu zituen, sonata formaren itxura hartuz: allegro, adagio edo andante, minueto edo scherzo eta allegro finale.
Konpositore Klasikoen Ezberdintasunak
- Haydn: Erritmo erregularra eta armonia gardena.
- Mozart: Izaera graziosoa, dotorea, azalekoa; apaingarriak erabili zituen.
- Beethoven: Musika sakona, indartsua, arimaren ispilua, borrokalaria; ez da azaleko musika dotorea, sentimendu eta grinen ispilua baizik.
Franz Joseph Haydn (1732-1809)
Bere musikaren bereizgarritasun nagusiak:
- Poza, gardentasuna, erraztasuna, dotoretasuna eta umore ona.
- Ez da musika serio eta dramatikoa, gortearentzat egindako musika.
- Garai klasikoko lasaitasuna eta proportzionaltasuna.
Obrak:
- Ganbara musika asko idatzi zuen, baina garrantzitsuena harirako idatzitako kuartetoak dira.
- Ahotsetarako musika erlijiosoa: mezak, moteteak, kantatak… (Sorkuntza eta Urtaroak).
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
Berezkotasuna eta naturaltasuna dira bere musikaren ezaugarriak; bere barrutik etortzen zitzaiona idazten zuen bat-batean.
Obra Nagusiak
- 22 sonata pianorako eta 45 piano eta biolinerako.
- 29 kontzertu pianorako, 13 biolinerako eta 12 beste instrumentu batzuetarako.
- 49 sinfonia.
- Ganbara musikan 31 kuarteto idatzi zituen.
Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Demokrata gauza guztien gainetik. Askatasuna eta norberaren idealak beste edozeren gainetik zeuden.
Obra Nagusiak
- Pianorako 32 sonata.
- 5 kontzertu pianorako eta 1 biolinerako.
- Harirako 17 kuarteto.
- Biolin eta pianorako 12 sonata.
- 9 sinfonia.
- 2 meza, 10 obertura eta Fidelio opera.