Kirola, Ariketa Fisikoa eta Gaitasun Motorrak: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,27 KB

Kirola, Jarduera Fisikoa eta Oinarrizko Gaitasunak

KIROLA: Lehiakortasuna duen ekintza motore arautu eta instituzionalizatua da.

4 ezaugarri:

  • Esfortzu fisikoa (Gizakiaren mugimendua)
  • Lehia
  • Araudia
  • Instituzionalizatua

JARDUERA FISIKOA: Energia gastua dakarren edozein mugimenduari deritzo.

ARIKETA FISIKOA: Gure osasuna, ongizatea edota gaitasun fisikoak hobetzea edo mantentzea helburutzat duen planifikatutako jarduera fisikoari deritzo.

Oinarrizko Gaitasun Fisikoak

OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK (Indarra, erresistentzia, malgutasuna, abiadura)

Indarra: Gorputzaren mugimendu edo pausagune egoera aldatu dezakeen ekintza da.

  • Ikuspuntu fisiologikotik: Giharrek uzkurtzean sortzen duten tentsio gaitasuna.

Erresistentzia: Gure gorputzak indar bat ahalik eta denbora luzeagoan aplikatzeko daukan gaitasuna.

Abiadura: Indar bat ahalik eta denbora laburrenean aplikatzeko gaitasuna.

Malgutasuna: Giharrek duten mugimendu zabaltasun maximoa da.

Oinarrizko Abilezia Motorrak

OINARRIZKO ABILEZIA MOTORRAK

Oreka, jaurtiketak, birak, koordinazioa, objektuen kontrola, desplazamendua, jauziak… lantzeko, gaitasun motorrak landu behar dira.

3 mota daude:

  • Lokomotoreak: Gure gorputza toki batetik bestera desplazatzeko balio dutenak (ibili, korrika, igeri…)
  • Ez Lokomotoreak: Gure gorputza toki batetik bestera desplazatzen EZ dutenak (salto bertikala, kulunkatzea, zintzilikatu…)
  • Manipulatiboak: Zerbait toki batetik bestera desplazatzea/gelditzea (jaurtiketak, zerbait kolpeatzean…)

Egoera Motorra eta Irakaskuntza Prozesua

Egoera motor batean, pertsona bat edo gehiagoren arteko portaera motorren gauzatze prozesua gertatzen da.

  • Irakaskuntza prozesua: Informazioa prozesatzeko gaitasuna da.

Kantitate eta kalitatearen arteko erlazioa aurkitzen da. Kantitate handia badago, kalitate txarra izango da.

Marteniuk-en Teoria: Ekintza Motorraren Oinarriak

MARTENIUK: Edozein ekintza motor 3 mekanismotan oinarritzen da.

Pertzepzio Mekanismoa

Pertzepzio mekanismoa: Bere inguruan daukaten egoerak jakin irakurtzen. “Estimuluak” aztertzeko prozesua da, hau da, hauteman, konparatu eta interpretatu egiten dira.

5 zentzumenen bitartez bideratzen da.

Zailtasun maila hainbat faktoreren araberakoa da: esperientzia, jasotako informazio kopuruaren kalitatea eta kantitatea, pertzepzio denbora…

Zenbat informazio desberdin pertzepitu dezakegu kirol batean?

  • Taldekideak
  • Aurkariak
  • Bitartekoa
  • Eremua
  • Eguraldia

Jarduera errazago bat ohikoagoa izango da.

Jarduera zailago bat pertzeptiboagoa izango da.

Erabaki Mekanismoa

Erabaki mekanismoa: Edozein erabaki hartzeko prozesua da.

Faktore garrantzitsuak:

  • Erabaki kopurua
  • Denbora
  • Arriskua
  • Ziurgabetasuna
  • Ordena
  • Memoria

Denbora: Kirolariak bere helburua lortzeko kontuan hartu beharreko kausa-efektu erlazioak ezartzea berehalakoa ez denean, egin beharrekoan (teknikan) pentsatu behar du.

Arriskua:

  • Arrisku fisikoa: Objektiboa/Subjektiboa (Bakoitzak ikusten duena)
  • Arrisku psikologikoa: Kirol-arriskua

Ziurgabetasuna: Ziurtasun-zalantza maila bere konplexutasuna zehaztuko duen beste elementu bat izango da.

Aurrekusi ezin daitezkeen elementuak zenbat eta gehiago izan, zeregina konplexuagoa izango da. Adibidez: kideak, aurkariak, bitartekoa, eremua, ingurunea, ESPERIENTZIA.

Ordena: Mugimendu-zereginak gauzatzean erabakiek jarraitu behar duten antolakuntza hierarkiko zein denborazkoa erabakitzen dute erabaki horien segida.

  • Antolakuntza handikoak: Atletismoa, lasterketak, dantza (oso modu egituratuan antolatuta)
  • Antolakuntza txikikoak: Hockeya (erabakien ordena ez da hain zurruna eta askoz moldagarriagoa da)

Gauzatze Mekanismoa

Gauzatze mekanismoa

Eskola kirolean mekanismo guztiak hartu behar dira kontuan.

Muskulu multzo zenbat eta gehiago parte hartu, gauzatzea konplexuagoa izango da.

  • Ariketa globalak: Muskulu asko erabiltzen dira. (Saskibaloia, boleibola…)
  • Ariketa analitikoak: (Teknika menperatzeko). Muskulu gutxi erabiltzen dira.
Alderdi Kualitatiboa eta Kuantitatiboa

2 alderdi mota:

  • Alderdi KUALITATIBOA: Behar den koordinazio neuromuskularraren maila. (TEKNIKA nola egiten den hartzen da kontuan.)
  • Alderdi KUANTITATIBOA: Behar den egoera fisikoaren maila (ZENBAT gol, denbora…).

Alderdi KUALITATIBOAREN aldagaiak:

  • Esku hartzen duen muskulu multzoa (muskulu multzo asko badaude, konplexutasuna handiagoa da)
  • Mugimenduaren egitura (Pausoz pauso teknika nola egin)
  • Gauzatzeko behar den abiadura (aplikatu behar duena)
  • Gauzatzean behar den zehaztasuna (Mugimenduaren zehaztasuna)

Alderdi KUANTITATIBOAREN aldagaiak:

  • Herentziaz jasotzen duguna
  • Jardunarekin alda daitezkeen ezaugarriak
Abiadura Motak

Abiadura motak:

  • Abiadura gestuala/segmentala: Abiadura kualitatiboa (gorputzaren atalen mugimendu espezifikoak). Adibidez: Boxeoan, besoaren mugimendu espezifikoa kolpea azkarra eta zehatza izan dadin.
  • Translazio abiadura: Abiadura kuantitatiboa (gorputz osoa espazioan zehar mugitzen da). Adibidez: 100 metro lau. Atletak behar duen denbora kuantifikatzen da eta horretan jartzen da arreta.

Feedback Mota: Gauzatzearen eta Emaitzaren Ezagutza

FEEDBACK

2 mota daude:

  • Gauzatzearen ezagutza: Norberak egiten duen feedback-a (sentitzen duguna, beraz subjektiboa da). Adibidez: Igerilari batek bular-igeriketa ondo egiten ari den sentitu dezake.
  • Emaitzaren ezagutza: Zentzumenen bitartez jasotzen duguna (erantzuna ikusi eta gero). Adibidez: Saskibaloian, entrenatzaile batek jokalari baten saskirako jaurtiketa behatzen du eta besoen angelua baxuegia dela adierazten dio.

Entradas relacionadas: