Kate trofikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB
Ekosistema
Leku jakin batean elkarrekin harreman estuan dauden bizidunek eta haien inguruneak osatzen duten sistema funtzionala da ekosistema edo sistema ekologikoa.
Elika kateak, Elika sareak eta Maila Trofikoak
Ekosistema bateko bizidunek elkarren artean eta kokatuta dauden ingurunearekin dituzten loturak aztertzen ari gara, eta badira elkarreragin berezia duten izaki bizidun batzuk: elikadurari dagokion lotura berezi bat dutenak, bizidun horien segida edo kate koordinatuei elika-kate esaten diegu. Hainbat maila trofiko izaten dituzte, ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.
Dena den, ekosistemetako harremanak ezin dira erabat sinplifikatu, eta kate trofikoak errealitate nahiko konplexuak dira. Askotan, katea baino areago, sarea eratzen dute, elika-sarea
. Elika-sare bateko loturen sekuentzia lineala da elika-katea, sareko beste espezierik jaten ez duen espezie batetik hasi eta sareko beste inork jaten ez duen espezieraino iristen dena.
Piramide ekologikoak
Elika-kateetan eta elika-sareetan ekoizleen eta maila desberdinetako kontsumitzaileen arteko erlazioak ikus daitezke. Erlazio horiek hobeto ulertzeko, kate horien adierazpen grafikoa era kuantitatiboan egin daiteke, elika-kateak piramide-formako diagrama batean irudikatuz. Piramide- ekologikoen bidez hainbat gauza eta kopuru adieraz daitezke. Piramidearen oinarrian ekoizleak (E) daude, eta horien gainean kontsumitzaileak, beren mailaren arabera (K1, K2, K3).