Jolasaren Garrantzia Haurraren Garapenean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,75 KB
Jolasa Haurraren Garapenean eta Ikaskuntzan
a) Jolasa eta Garapena Denboran Zehar
Ikerketek adierazten dute jolasa haurtzaroan funtsezkoa dela eta haurraren garapen osoan eragin duela. Hezkuntza jarduera ludikoaren bidez garatzen dira.
XX. mendeko aurrerapenetatik aurrera, jolasa haurraren identitatearen parte bihurtu da. Lehenengo eskola sistemek haurrak helduara prestatzeko gisa ikasgelara lotu zituzten, jarduera ludikoak etorkizuneko lanetarako prestaketa zen.
Haurrak jarduera ludikoak egiten ditu bizitza hainbat arloan (biologiko, fisiko, afektiboa, psikikoa, sortzailea, sentsoriala eta soziala). Jolasek mugimenduak koordinatzen, ingurua deskubritzen, objektuak manipulatzen eta besteekin elkarreragiten laguntzen diote.
b) Jolasaren Bitartez Haurrarengan Garatzen Diren Eremuak
1. Eremu Psikomotorrra
Jolasaren eta garapen psikomotorraren arteko harremanak garbienak dira. Txikitatik, mugimendu jolasak egiten ditu.
Jolas horiek egiteko:
Jaiotzetik dituen erreflexuak eta bere muskulu tonuak ematen dizkion aukerak erabiltzen ditu, bere gorputza.
Jolas horietan:
1. Haurrak behin eta berriro mugituko ditu eskuak, ahoa eta, pixkanaka, zentzumenak garatuko ditu.
2. Giza irudiak agertuko dira, aurpegietan keinuak eta haurrak barre egiten du eta imitatzen saiatzen da behin eta berriro.
3. Objektu mordoa agertuko da.
4. Estimulu horiek guztiek lagunduko diote: ikusmen, entzumen, ukimen eta mugimendu sentsazioak ezagutzan integratzen. Eta integrazio horren bidez, pertzepzioaren eta mugimenduaren garapena lortuko du.
- 5. Giharrak helduz eta psikomotrizitatea garatuz joan ahala: Mugimendu gero eta landuagoa / konplexuagoa izan, pixkanaka, gero eta borondate, autonomia eta koordinazio handiagoaz egingo du haurrak.
6. Gero eta gehiago kontrolatu beharko ditu gorputz atalak berez egiten dituen jolas psikomotor guztiak egiteko:
7. Haurra oinez hasten denean, ikertzeko mundu oso bat agertzen zaio aurrean;
Jolas Psikomotorra. Materialak
Materialak askotarikoak eta hainbat material, tamaina eta formatako objektuak edukitzea gomendatzen da. Gorputza bera eta inguruko espazioa nahikoak izan daitezke jarduerak diseinatzeko.
2. Eremu Kognitiboa
Mugimenduari esker ikasi egiten du eta bere buruan ekintza eskema batzuk sortuko ditu. Hauekin ezagutzaren oinarrizko egituren hastapenekin hasiko da.
2 urtetik aurrera: Jolas Sinbolikoa agertuko da eta Hizkuntza menperatzen hasiko da.
Lorpen hauek ezinbestekoa izango dira: Garapen kognitiborako eta ezagutza egitura berriak sortzeko.
a) Jolas Sinbolikoa
Bere baitan irudika dezake bere buruan edo inguruan ez dauden objektuak. Kideekin eta helduekin komunikatzeko beharra dago. Enpatia garatzen laguntzen du. Pentsamenduaren abstrakzio prozesuan laguntzen du, buru errepresentazioak egiten:
- Aurrean ez dauden objektu eta pertsonak kontuan edukiz.
- Falta diren objektu edo pertsonak identifikatzea.
b) Hizkuntza Menperatzea
Haurra kognitiboki prestatuta dago:
- Hitz mordoa ikasteko eta sintaxia hobetzeko.
- Hizkuntzaren bidez komunikatzeko.
- Pentsamendua garatzeko.
- Akatsetatik ikasteko.
- Nagusien mundura sartzeko.
Zuzeneko erlazioa dago garapen kognitiboaren eta ekintzaren artean. Mugimenduzko eta zentzumenezko ekintzak behin eta berriz eginez ezagupideen oinarrizko egiturak lantzen direla. Haurrak berezko interesa du aztertzeko, erabiltzeko eta haiekin esperimentatzeko, eta horrek pentsamendua eraikitzen laguntzen dio. Jolastuz eta jolasten gozatuz barneratzen ditu kanpoko munduko elementuak.
Jolas kognitiboen artean honako hauek dauzkagu:
- a) Eraikuntza jolasa
- b) Esplorazio edo aurkikuntza jolasa
- c) Arreta eta oroimen jolasak, irudimen jolasak eta hizkuntza jolasak
3. Eremu Afektiboa
Haurra jaiotzen denean, helduaren menpe dago. Afektua da oinarrizko behar horiek betetzeko jarduera horien guztien muina. Afektua pertsonaren bizitza osoan da ezinbestekoa garatzeko eta oreka emozionala izateko.
Heldua umearekin jolasten hasten da modu instintiboan, batzuetan ez da kontzientea; irribarreak, barreak eta imitazioak. Umeak, adierazpen ludiko-afektibo hauek barneratu eta bere buru eskemetan txertatzen ditu. Emandako tratu emozional hori izugarri zabaltzen du haurra, beste batzuekin erlazionatzen hasterakoan.
Jolasaren funtzioak haurraren garapenean:
- Esperientzia berrien (positibo edo negatibo) asimilazioa, jolasa erabiliz egoerak irudikatzeko.
- Barne-emozioak eta sentimenduak proiektatzea eta erregulatzea, hala nola poza edo agresibitatea.
- Autokonfiantza eta autoestima sustatzea, jolasean arrakasta lortzeak eta jolasa kontrolatzeak lagunduta.
Jolas afektibo-emozionalen artean dauzkagu:
- a) Rol-jokoek edo jolas dramatikoek
- b) Autoestimu jolasek
4. Eremu Soziala
Haurtxoa, jaiotzen denean, sartzen da sare sozial oso konplexu eta antolatuetan.
Mundu soziala jokamolde bat eta arau batzuk dauzka aurrez ezarrita, eta haurrak, hasieran, ulertzeko zaila egiten zaie, hasieran koherentzia handirik gabe eta kaos moduan bizi dutelako. Arauek eta gizarte-antolaketako hainbat kontzeptuk (adibidez, sistema ekonomikoak eta sozialak) erabateko berritasuna dute haientzat, eta guztiz ikasi behar dituzte. Arauek une eta egoera desberdinetara egokitu behar izatea, adibidez, gurasoek dirua ateratzeko egin beharreko prozesuak, erabat zailak eta nahasgarriak izan daitezke haur txikientzat.
Pixkanaka, garapen sozialaren prozesua hasten da, bizitza osoan iraungo duena eta bi alderdi dituena:
1. Banakakoa
Bere nortasuna eta bere buruaren kontzeptua eratzen du, besteekiko kontaktuaren bidez. Hasieran jolasa banakakoa eta egozentrikoa izango da. Beste pertsona batzuekin modu egokian harremanak sortzeko prozesua pixkanaka emango da. Garapen soziala bizitza osoan zehar emango da.
2. Taldekoa
Haurrak harreman pertsonalen sare bat osatzen du, gizartean erabat egokitzen eta integratzen lagunduko diona. Jolasak konpartituz, haurrak ikaskuntza soziala egiten du.
Eremu sozialaren arabera honela sailka ditzakegu jolasak:
- 1. Ikuslea.
- 2. Bakarkako jolasa.
- 3. Jolas paraleloa.
- 4. Jolas asoziatiboa.
- 5. Elkarlaneko jolasak.
- 6. Helduekin jolastea.
Jolasak konpartituz, haurrak ikaskuntza soziala egiten du, baina jarrera eta heziketa estiloaren arabera haurrak ikas dezake besteekin lehiatzen, norgehiagokoan aritzen, inbidia izaten edo jeloskor egoten.
Eskolatik lan egin behar da haurren elkarlana.
5. Eremu Sortzailea
Jolasak berak sormena dakar. Irudimena, bakoitzaren pentsamendua, arazoen konponketa, pentsamendu kritikoa, autoerregulazioa… sustatzen da.
6. Eremu Sentsoriala
Jolasaren bidez, haurrak sentsazio berriak deskubritzen eta esploratzen ditu, sentsoriomotorra garatuz.
2. Jolasa eta Jostailua Etapa Ebolutiboetan
Etapa ebolutiboak eta jolas mota desberdinak konbinatuz, sailkapen hau egin dezakegu:
1. Etapa Sentsoriomotorra, 0-2 Urte. Jolas Funtzionala
Jolasak ekintzetan, mugimenduetan, manipulazioan, esperimentazioan eta objektu eta pertsonak aztertzean oinarritzen dira.
a) Otik 3 Hilabetera
Haurtxoaren lehen jostailuak bere gorputzak eskaintzen dizkio. (Eskuak, besoak eta hatzamarrak...)
b) 3tik 6 Hilabetera
3-4 hilb. objektuek arreta deitzen diote.
Kuriositatez begiratzen ditu eta ikutzen saiatzen da.
Mugimenduek hasieran zalantzazkoak.
5. hilb objektua nahita har dezakete.
Jostailu edo objektuak: Esku batekin guztiz edo neurri batean eutsi daitekeen objetu bat.
c) 6tik 12 Hilabetera
Mugitzeko autonomiaren aurrerapena.
Garapen kognitiboaren aurrerapena, bereziki gertakizunen ulermenean.
Jakinmina eta esplorazioa handitzen da.
d) 12tik 24 Hilabetera
12 hilabete inguru, objektu asko manipulatzen ditu eta baita bildumak.
Hasieran nahigabe baina berehala nahita forma bereko objektuak bilatuko ditu.
2. Etapa Preoperazionala. 2tik 6-7 Urte Bitartean. Jolas Sinbolikoa
Preoperazionala
Asmatutako egoeren antzezteko joera naturala.
Jolasean ezin dute fantasia eta errealitatea bereiztu.
Taldean jolasteko aukera agertuko.
Jolas Sinbolikoa
Haurraren aurrean ez dauden objetuak, pertsonak eta bizipenak gogoratzeko gai.
Hizkuntzaren menpetasunaren hobekuntza.
a) 2tik 4 Urtera
Aldaketa ikusgarriak izaten dira haurraren jarduera ludikoetan.
Jolas funtzionala mugimendu handikoa eta anitza izan daiteke mugitzeko trebetasunak garatu direlako.
Jolas sinbolikoa agertzen da.
Mundua jostailu denda bat bihurtzen da.
Gidatutako jolasa pixkanaka onartzen hasten da.
Jolas mota nagusixena paraleloan da.
b) 4tik 6 Urtera
Hasieran jolasa paraleloan izaten jarraitzen du baina pixkanaka beste umeekin jolasten hasten da.
5 urte inguru talde jolasa agertzen da.
Besteekin jolastea gustatzen zaio.
Arauak eta aginduak agertzen hasiko die.
Arauak garrantzitsuak dira: Seguru sentiarazten dutelako.
3. Operazio Koncretuen Etapa. 7-12 Urtera Bitartean. Arauzko Jolasa.
Arauek haurraren jolasen oinarri bihurtuko diez.
Heldutasun soziala lortzen da.
4. Eraikuntza Jolasa Etapa Guztietan Zehar
Eraikuntza jolasa pertsonak bere bizitzako edozein garaitan burutu dezakeen jarduera ludikoa da.
Haurrak 12 hilabete inguru dituenean hasten da.
Etapa sentsoriomotorrean eta sinbolikoan eraikuntza jolasak berebiziko garrantzia dekote.
Motrizitate xehea eta larria bultzatzen ditu. Eskuek/ikusmena koordinazioa erabiltzen erakusten du. Muskuluek kontrolatzen ikasteko oinarria da. Kontzentrazioa, nahi duena lortzeko ahalegina eta pazientzia lantzeko balio.
Piagetek eraikuntza jolasak pentsamendu abstraktuaren praktikan bultzatzen du.