Jolasaren Definizioa, Bilakaera eta Garrantzia Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

Jolasaren Definizioa, Bilakaera eta Garrantzia

Jolasaren Definizioak Hainbat Ikuspegitatik

  • Soziologikoa (Swedberg, 2001): Jolasa borondatezko jarduera edo lana da; espazio eta denbora muga jakin batzuen barruan, askatasunez onartutako arauen arabera eta baldintzarik gabe jarraitua, tentsioa eta alaitasuna lagun.
  • Russell: Plazera sortzen duen jarduera da, eta ez da egiten beragatik ez bada.
  • Fisiologikoa: Jarduera atsegin, aske eta espontaneoa da, eta bere burua ezagutzen, besteekin harremanetan jartzen eta inguruko mundua ulertzen laguntzen dio haurrari.
  • Etimologikoa: Latinezko "iocum", "iocari" terminotik dator, zeinak dibertsioa, txantxa, gauza ez oso serioa esan nahi zuen.
  • Espirituala (Platon): Platonen ustez, ekintza sakratua da jolasa, eta jainkoek lagun gaitzaten, joko-jolas sakratuak haiei eskaini behar zaizkie.
  • Fisiologikoa (Spencer, 1993): Helburu edo itxura erabilgarri gabe izaki bizidunek egiten duten jarduera, energia, tentsioa eta adrenalina askatu nahian.
  • RAE: Arauak bete behar dituen jolas-lehia ariketa, non irabazten edo galtzen den.
  • Navarro (1994): Naturala, testuinguru soziokultural baten menpean dagoen jarduera.

Jolasaren Ezaugarri Nagusiak

  • Ikasketa-baliabide garrantzitsua da.
  • Baliabide terapeutikoa du, tentsioak askatzen eta oreka bilatzen laguntzen du.
  • Aldatu egiten da adinaren eta aldi ebolutiboaren arabera.
  • Desberdintasunak konpentsatu eta integrazioa errazten du.
  • Jarduera da, baina ez da beti fisikoa izaten.
  • Gaitasun psikiko eta fisikoak lantzen dira.
  • Berezko gaitasunak eta mugak ezagutzen laguntzen du.

Jolasaren Bilakaera Historikoan Zehar

Jolas-jarduera gizadia bera bezain zaharra da. Gizakiak beti jolastu du, egoera eta kultura guztietan. Jolasa ez da gizakietan bakarrik ematen; animalia-espezie guztiek jolasa erabiltzen dute beren haurtzaroan espezie bakoitzaren berezko funtzioa modelatzeko eta garatzeko tresna gisa.

Hasiera batean, joko guztiek lotura argia izango lukete eguneroko eginbeharrekin eta gertakizunekin. Gizarte guztietan, jokoak gizakiaren biziraupenarekin zerikusia zuen jatorrizko gizarteetan (borrokak, bilketa, arrantza eta ehiza).

Jolasak lotura estua izan du honakoekin:

  • Errituak, festak, urteko garai desberdinetan egindako kultur emanaldiak.
  • Jainkoei eskerrak ematea.
  • Gizakiaren adinarekin lotutako errituak.
  • Eguneroko bizitzako gaitasunak bereganatzea.
  • Jainkoak gurtzea.
  • Biziraupena eta lanabesak.
  • Herriko ohiturak eta kultura bakoitzaren berezkoak.

Jolas Tradizionalak Euskal Herrian: Lasto Jaurtiketa

Aipatutakoaren adibideetako bat, Euskal Herrian, lasto jaurtiketa izan daiteke. Etxean, urtero, belarrak ebaki ondoren eta hau sikatu ondoren, lastoak (fardoak) egiten ziren eta dira.

Entradas relacionadas: