Jolas sinbolikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,65 KB
ETAPA SENTSORIOMOTORRA (0-2 urte bitartean) Jolas funtzionala: 0tik 3 hilabetera bitartean. Estimulu berriak ekartzen dituen guztiak pizten du bere interesa eta estimulu horiek errepikatzen direnean edota haietara ohitu denean arreta galtzen du. Sehaskan objektu mugikorrak jartzeko eta koloretako zintak edo argi ahulak erakusteko garaia da. Haurtxoak ezin ditu eskuak erabili gauzak hartzeko baina luzaroan egongo da objektu eragargarri horiei begira eta adi. Halaber, helduen aurpegiak, begiradak eta elkarrizketak izango dira haurtxoaren beste entretenimenduetako bat. Gomendagarria da bizitzako lehen egunetan betiko sehaska-kantak abestea umea lasaitzen eta lo gozoan jartzen dutelako. Etapa honetako jostailu batzuk: haurtxoak erreflexuz erabiltzen duen lehen jostailua bere gorputza da: eskuak eta oinak. Beste jostailu bat helduak izango dira: laztanak, begiradak, kilimak…
3tik 6 hilabetera bitartean. Aldi honetan, haurtxoa gai da begirada denbora luzeagoan finkatzeko eta objektu mugikorrei jarraitzeko; eskuak denbora gehiagoz izaten ditu irekita eta zertxobait altxatzen ditu ahora eraman nahi dituen objektuak.
Garai honetan, haurrak, bere gorputzaz eta helduaren gorputzaz gain, eskuez uki ditzakeen objektuak eduki behar ditu jostailu gisa manipulazio-
jolas egokiak egiteko. Haurrak beharra sentitzen du ukitzeko, miazkatzeko eta hotsak entzuteko eta jostailuek behar hori ase behar diote. Helduak jostailuak seguruak direla ziurtatu beharko du, haurrak ahora eramango baititu etengabe. Gainera, jostailu horiek alde batetik ahalik eta estimulu eta esperientzia sentsorial gehien eskaini behar dituzte eta, bestetik, eskuak erabiltzeko eta esploratzeko aukera eman behar dute.
6tik 12 hilabetera bitartean. Aldi honetan, haurtxoak aurrerapen nabarmena egiten du, orduan hasten baita gertakariak ulertzen eta mugitzeko autonomia handiagoa lortzen.
Jolasa eboluzionatuz joaten da; askoz jakin-min handiagoa erakusten du, eta inguruko espazioa erabiltzen hasten da (lau hanketan ibiltzen hasten da haurra). Haurra kapaza da gauzak taxuz hartzeko eta esku batetik bestera pasatzeko; gauzak lurrera botatzen dituenean edo elkarren kontra jotzen dituenean zer gertatzen den ikertzen ematen du denbora asko. Gainera, botatakoa eskura itzultzen dion heldu bat badu, behin eta berriro errepikatzen du ekintza.Garai honetatik aurrera, helduak haurtxoaren muina izateari utzi egingo dio eta gero eta garrantzi handiagoa izango dute objektuetan oinarritutako jarduera ludikoek. Objektu horiek berezko garrantzia izaten hasten dira eta haurrak interes handia du haien ezaugarriak esploratzeko, eta, bistatik galtzen baditu bilatu egiten ditu. Beraz, manipulazio, esplorazio eta aurkikuntzaren bidez jakin-mina eta ezagutza bultzatzen duten objektu berriak haurraren eskura jartzeko unea da.
12tik 24 hilabetera. Adin honetan haurtxoa gero eta autonomoagoa da jolasetan. Orain nahierara ibil daiteke batetik bestera, eta, horri esker, askoz urrutiago dauden espazioak esploratzeari ekiten dio; gainera, espazio horien eta jolas-objektuen artean dagoen erlazioa aurkituko du pixkanaka. Aldi honetan, umearen kezka nagusia objektuak esploratzea, aztertzea eta manipulatzea da oiraindik. Puskatzea, estutzea eta kolpatzea dira oraindik ere ekintza nagusiak bere jarduera ludikoetan. Askotariko jostailu eta objektuak eman behar zaizkio inolako bereizketarik egin gabe, haurra mutila edo neska izan. Adin-tarte honen bukaera aldera, helduengan ikusitako ekintzaren bat antzezten hasten da eta horretarako ordura arte berezko interesa izan duten objektuak erabiltzen ditu. Adibidez, koilara bat: ordura arte haurrarentzat miazkatzeko edo jaurtitzeko balio zuen objektu luzea zen haurrarentzat, eta orain, panpinari jaten emateko tresna bilakatu da. Hau da, denboraren poderioz, jolasa garatuz joaten da, eta, 2 urtetik aurrera gutxi gorabehera, jolas sinbolikoa bilakatzen da.
ETAPA PREOPERAZIONALA (2tik 6-7 urtera bitartean) Jolas sinbolikoa: 2 urtetik aurrera, gai da aurrean ez dituen objektuez, petsonez eta bizipenez gogoratzeko eta mintzaira hobeto menderatzen duenean, jolas sinbolikoa nagusi den etapan sartu dela esan nahi du.
Hortik aurrera jolasek beste joera natural bat hartzen dute, bizi izandako antzezpena eta itxurak egiteko joera. Haurraren mundua fantasiaren eta errealitatearen artekoa da, ezin ditu bi munduak argi eta garbi berezi. Hezitzaileek irudimena eta sormena bultzatzen dituzten objektuak erabiltzea lagungarri da, hurrengo etaparako prestatzeko, arauzko jolasak oso aurrerapauso handia dira. Jolas funtzionalak eta eraikuntza-jolasak egiten dira etaoa honetan ere.
2tik 4 urtera. Jolasak mugimendu handikoak izan daitezke: lasterka, jauzika… mugitzeko trebetasunak garatu zaizkiolako egin dezake hori. Leku irekiak eta elementu seguruak eskaintzea komeni da, barruan duen energia guztia aska dezan. Jarduera lasaiagoetan ere ematen du denbora, adibidez, helduen mundua imitatzen, jolas siboliko esaten zaio eta horrek bi fasetan eboluzionatzen du. Hasieran, bere ekintzetan kontzentratzen da eta dramatizatu egiten ditu keinuak (jaten, edaten…) ez diote helduari zalantza-izpirik uzten. Ondoren, jokabideak besteengan proiektatzen ditu, helduengan naiz objektuetan. Ez dute objetuek espresuki horretarako eginak egon behar, sormena erabiliz, berak sortzen ditu material ludikoak, jolasaren parte da. Adibidez: zapata-kaxa panpinaren kotxetxoa. Haurraren sormena bultzatzea ez du esan nahi jostailurik eman behar ez dionik, gehiegi ez dizkiola eman behar baizik. Kideekin, bakoitzak bere rola hartzen du eta bere interesen arabera jokatzen du, besteen ropa eta interesak ezertarako kontuan hartu gabe. Etapa honetan, hasieran borrokak eta liskarrak objektu edo jostailu jakin batengatik egongo dira, kasu horietan heldua bakegile eta negoziatzaile bihurtu behar da. Jolas sinbolikoa bultzatzen duten jostailu motak erabiltzea komeni da, sukalde-muntaiak, ike-apaindegiak, dendak… Oso garrantzitsuak izango dira bizikletak, trizikloak, egirrezko edo plastikozko zalditxoak.. Gauzak eraikitzeko balio duten objektuak, pieza gutxiko puzzleak, musika-tresnak, adierazpenerako materialak (koloretako arkatzak, ipuinak, mozorroak..)
4tik 6 urtera. Talde jolasa hasten da, aurrerapen kualitatibo handia dakar, bai jolasari berari dagokionez, bai une horretatik aurrera egin egingo diren jolas-motei dagokionez. Taldeak agertzea aurrerapen sozial handia dakar eta ondorio batzuk garrantzitsuak dira. -Haurra etegabe dago bere kideekin garremaneta eta beraz ez du heldu berarekin egoteko halako beharrik.-Jolasetan arauak eta eginduak agertzen hasten dira.-Materialen, lanabesen eta jostailuen erabileran gertatzen den aldaketa handia.Garapen grafikorako materiala eskaini behar da; ipuinak betiko lagun onak izango dira. Oso gauza baliotzuak dira oraindik autoak, tresnak, hegazkinak… Komenigarria da adierazpen plastikoa, keinuzkoa eta musikala bultzatzen duten objektu-mota guztiak eskaintzea.
Eraikuntza jolasa: Eraikuntza-jolasa edozein garaitan burutu dezakeen jarduera ludikoa da. 12 hilabete inguru dituenean hasten da. Badaki zer egin nahi duen eta nola egin nahi duen. Eraikuntza-jolasa motrizitate xehea eta larria bultzatzen ditu, eskuak/ikusmena koordinazioa erabiltzen erakusten du, muskuluak kontrolatzen ikasteko oinarria da eta kotzentrazioa lantzeko ere erabiltzen da. Horrelako jolasak egiten direnean, aurrez finkatutako idea batzuk egon ohi dira, eta horiek betetzeko asmoa, zer pieza edo jostailu ditut, nolako emaitza lortu nahi dut, estrategia batzuk daude, nola erabiliko ditut eta noiz. Urte beterekin: piezaren bat ahokatu ahal izango du.Bi urterekin: dorrea egingo du.Hiru urterekin: zubia eraikitzeko gai da, forma desberdinak.Lau urterekin: zirkulazio handia duen bide bat irudikatu ahal izango du, animaliaz betetako etxaldea…Sei urterekin: pieza eta muntatzeko modu gehiago eta konplexuagoak erabiliko ditu.
OPERAZIO KONKRETUEN ETAPA (7tik 12 urtera bitartean)
Arauzko jolasa
Arauak objektiboki eratuko dira, eta taldeak arauak ez haustea eskatuko die kideei aldaketa kualitatibo handia ekarriz. Aurreko etapari esker (etapa preoperazionala) garapen soziala, heldutasun sozial bihurtzen da. Jolas horiek antolamendu handia eskatzen dute, arauak negoziatu behar dira eta jolas guztian eusteaz gain, taldea norbanakoaren gainetik dagoela asimilatu behar dute haurrek = haurrari lankidetza jolasak erakusteko garaia da; halka ere, jolas funtzionalak, sinbolikoak eta eraikuntza-jolasak ere beraien lekua dute oraindik. Arauzko jolasaren ezaugarrien artean: Haurrak garapen fisiko, kognitibo, afektibo eta soziala lortu du. Garapen sentsoriomotorra eta garapen kognitiboa bultzatzeko esplizituki eta xehetasunez aurretiaz azaldu jarduera ludikoa.Soinketarako eta kiroletarako zaletasunak oso handiak dira. Haurrak barneko energiak askatzen ditu leher eginda geratu arte. Agresibitatea erregulatzen du eta gatazkak konpontzen ditu. Haurrak ondo koordinatu behar ditu mugimenduak eta nolabaiteko garapen kognitiboa izan behar du. Haurraren arrazoitzeko ahalmena hobetuko dute, eta gorputza ez dute horrenbeste ahultzen, itxuraz. Adibidez, xakea, dama-jokoa, monopoly,...Jarduera konplexu xamarrak agertuko dira (antzezpen dramatikoak). Jolasaz beraz baino gehiago, emaitzaz edota helburuaz gozatzen du. Irudimena atzean utzi eta espazioaren eta denboraren errealitatea menderatzen da. Jolasa ez da jarduera serioa. Jostailu batzuk: Kirola, antzezpenak,garraiobideak, estrategia-jokoak, adierazpen plastiko eta dramatikoa...