Joaquin costaren testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,64 KB
JOAQUIN COSTAREN KRITIKA KAZIKISMOARI ETA ERRESTAURAZIOARI
Aztertuko dugun testu hau, formaren aldetik liburu kritiko Bateko pasarte bat da, Garaiko berrezarpen sistema eta politikoak kritikatzen Dituelako. Edukiaren aldetik, politikoa da, garaiko gobernuko politikoak Kritikatzen dituelako, esanez ez direla gobernatzeko gai. Lehen mailako iturria Dugu, erregenerazionismo garaian argitaratu zelako. Egileari buruz, esan beharra dago Joaquin Costa dela, Berrezarkuntza garaiko intelektuala. Erregenerazionismoaren sortzailea. Liburuan berrezarkuntzako politikariak eta Oligarkak kritikatu zituen. Hartzaileak Espainiako guztiak dira, iritzi Publikoari zuzenduta dagoelako, zehazki Berrezarkuntzarekin kritikoak zirenei. Liburu kritiko honek 1901. Urtean Madrilen argitaratu zen “Oligarkia eta Jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa” deitutako liburuan. 1998ko Hondamendiaren ostean Berrezarkuntza sistemaren kontra Erregenerazionismo Garaian kokatu beharko genuke.
Liburu honetan hainbat ideia azter ditzakegu. Oinarrizko Ideia, Berrezarkuntzako sistema politikoaren ustelkeria salatzen duela da. Jakin beharra daukagu Berrezarkuntza garaiko agintariak, gobernua egituratzeko Nola dauden antolatuta deskribatzen duela (oligarka handiak, jauntxoak eta Gobernadore zibilak). Beste alde batetik, klase gidari gobernatzaileak ez duela Nazioa ondo gobernatzen zalatzen du, atzerritarrek bezala direla esanez. Azkenik, gobernuan daudenek botereaz baliatuz hauteskunde iruzurra egiten Dutela leporatzen die.
Liburu kritiko honetan aipatzekoak dira hiru definizio. Lehenengoa: Oligarka handiak: “primate” gisa deskribatzen ditu. Garai hartan, Oligarkak ziren boterea zeukatenak, dirudunak eta gizartean eragiten zutenak. Madrilen bizi ohi ziren eta gobernuko “buruzagitza” osatzen zuten. Bigarrena: Jauntxoak; Espainiako probintzia desberdinen artean sakabanatuak. Herritarrak Kontrolatzen zituzten, eta, gobernadore zibilen aginduei jarraituz, hauteskunde Garaian, beraiek ziren herritarrak alderdi bat edo bestea bozkatzera behartzen Zituztenak, bortizkeria erabiliz… Hirugarrena: Gobernadore Zibilak: Probintzietan zeuden, jauntxoak bezala, eta gobernuburu eta jauntxoen arteko Komunikazioa gauzatzen zuten.
Liburu honen zergatia ulertzeko, jakin beharra dauzkagu Aurrekariak. Liburua 1901ean argitaratu zen, 1898ko hondamendiaren ondoren. Maria Kristina zegoen erreginaorde, Alfontso XIII.Ena adin gabekoa zelako. Sagasta liberalen aldia zen. Hondamendiaren aurretik Berrezarkuntza garaia zen. Alfontso XII.Enaren garaiko berrezarkuntzaren oinarrizko bi ideiak; 1876ko Konstituzioa (egonkortasun politikoa ezartzeko) eta txandakatze politikoa (agintea altxamendu militar Gabe gauzatzeko) izan ziren. Txandakatze sistema Horretan Kontserbadoreak zeuden (Canovas del Castillok) eta Liberalak (Sagastaren Eskuz). Garai horretan, jauntxokeria eta hauteskunde iruzurrean oinarritutako Sistema oligarkikoa zegoen. Beste alde batetik sistemak baztertutako indar Politikoak zeuden; (karlistak, errepublikanoak, nazionalistak…) Esan genezake Nazionalismoa eta erregionalismoen gorakada gertatu zela. 1898an, Habanan, Maine AEBen gerraontzia hondoratua izan zen lehergailu bidez eta honek kolonien Galera ekarri zituen. Korronte erregenerazionistak, sistemaren akatsak salatu Zituzten, eta sistema politikoa eta gizartea salatua zituzten, eta sistema Politikoa eta gizartea aldatu beharra ikusi zuten. Erreforma ekonomikoak Egiteko beharra zegoen. Berrezarkuntzako agintariak gobernua antolatzeko Egitura bereziak zeukaten. Bi alderdi bereizten ziren, Alderdi Kontserbadorea (Canovasek sortutakoa, 1876an) eta Alderdi Liberala (Sagastak sortutakoa, 1880an). Biak handikien sistemak ziren, buruzagi politikoz osatuta. Bi Alderdiak ideología bera zeukaten: monarkia, konstituzioa, eta jabetza pribatua Defendatzen zuten. Estatu zentralista nahi zuten.
Kritika liburu hau argitaratu ondoren, hainbat ondorio ekarri Zituen. Joaquin Costak erregenerazionismo izeneko mugimendu intelektuala sortu Zuen berrezarkuntzaren akatsak zuzentzeko. Estatu liberalaren eraikuntza eta Modernizazioa beste bide batetik eraman beharra zabaldu zen. Oligarkak baita Ere konturatu ziren Costak salatzen zuen arazoaz eta Maura, goitik erreformak Egiten saiatu zen. Hauteskunde erreforma egin zen, kazikismoarekin bukatzeko. Oposizioa indartzeak, Errepublikanoak eta Sozialistak ekarri zituen.
Amaitzeko testuaren balorazioa aurkeztuko dugu. Alde batetik, Testu hau Berrezarkuntza garaian, estatu liberal baten eraketan eman ziren Arazoak plazaratzen ditu: Kazikismoa, klase dominatzaileen gaitasun eza eta Herriaren sufrimendua nekazaritza arazoak zirela eta… Beste alde batetik, Joaquinen liburuak eragin handia izan zuen oligarkiaren kontrako iritzia Zabaltzen gizartean. Bere proposamena, estatu liberalaren eraketa modu Lasaiagoan egin behar zela izan zen; hezkuntza, nekazaritza, garraiobideak… Hobetuz, eta ez aberastasun guztia gutxi batzuen eskuetan utziz.
PROTEKZIONISMOAREN ALDEKO TESTUA
Aztertuko dugun testua, formaren Aldetik mitin protesta diskurtso bat da. Edukiaren aldetik politiko-ekonomikoa Da, Federiko Etxebarriak, Bilboko industrialari handi batek, merkataritza Itunen protesta egiten duelako eta protekzionismo ekonomikoaren alde altzatzen Delako. Lehen mailako iturria dugu garaiko testuinguruan emandako mitina delako Eta garaiko gobernua konbentzitzea duelako helburu. Egileari buruz esan beharra Dago Federiko Etxebarria dela, industrialari oligarka liberal ezaguna. Testu Hau industrialarientzat eta langileei zuzenduta dago. 1893ko urrian eman zuen Mitina Bilbon. Garai horretan, Madrilen, Sagastaren Liberalak zeuden gobernuan Eta politika librekanbisten alde egin nahi zuten. Alemaniarekin itun bilateral Bat egiteko asmoa zeukaten eta horrek Bilboko industrialariak kontran jartzea Piztu zuen zeren eta 1891etik krisi industrial larria jasotzen ari zen Bilbo Eta 1891eko muga-zergen babesean zeudelako.
Testu honen ideia nagusia Espainia Eta Alemaniaren arteko itun ekonomikoa salatzea da. Bigarren mailako ideiak Ezagutu beharra daukagu eta hiru hauek dira. Lehengoa: aduana-zergen araubidea (1891ekoa) ezabatzeak ekarriko dituen ondorio ekonomikoak aipatzen ditu: Etorkizuneko industria ekimenak hondatuko duela eta babesean eraikitako lantegi Eta erreformatu direnei kalte egingo diela. Bigarrena: zein industria jarduerek Sufrituko duten kalteak aipatzen ditu (burdingintza…). Hirugarren ideia, ituna Bertan behera usteko eskatzen diola gobernuari da.
Testu honetan aipatzekoak dira
Hainbat definizio. Lehenengoa, Protekzionismoa:
Herrialde batek kanpoko
Konkurrentziari aurre egiteko nazioarteko merkataritzari trabak jarri eta
Bertako ekonomia babesteko politika ekonomikoa da. Bigarrena, Federiko
Etxebarria: industrialaria eta enpresaburua izan zen. Joera protekzionista argi
Zuen eta Espainiako politikan horren alde egin zuen.
Testu honen zergatia ulertzeko jakin beharra dauzkagu Aurrekariak. XIX. Mendean Estatu Liberala eratze bidean, Europako ekonomiekiko Lotura hazten joan zen. Era berean, merkataritza politikan itun desberdinak Zeuden. Alde batetik Liberal Progesistak zeuden, Librekanbismoaren alde. Hauek Atzerriko salgaien sarrera libreak lehiakortasuna eta industrien Espezializazioa sustatuko zutela pentsatzen zuten. Beste alde batetik Kontserbadoreek zeuden, Protekzionismoaren alde eta hauek atzerriko lehiakide Oztopoak jartzearen alde agertzen ziren, Espainiako barne produkzioa Sustatzeko. 1840etik 1843ra arte Esparteroren Muga zerga librekanbistak egon Ziren. 1845etik 1869ra arte muga zergen bidezko babes neurriak hartu ziren eta 1869tik 1870era arte merkataritzaren liberalizazioa gertatu zen Laureano Figuerolaren zerga erreformaren bidez. 1870etik aurrera, politika Protekzionistak hartu zuten indarra eta 1891ean, muga zerga protekzionistak Ezarri ziren, Canovasen eskutik. Euskal Herriko Burdingintzak presioa egin zion Gobernu liberalei beren enpresak babesteko baina 1892an liberalak jartzen dira Gobernuan, eta ituna sinatu nahi dute.
Ideien analisian esan beharra Daukagu politika ekonomikoa bi estaturen arteko merkataritza itunen arabera Erabakitzen zela; Librekanbio-eremuak deiturikoak. Bertan zein produktu Esportatu eta inportatuko ziren erabakitzen zen. Bilboko industrialariek Inbertsio handiak egiten zituzten burdingintza enpresetan baina arrakasta zaila Zeukaten zeren eta atzerriko produktuak merkeagoak ziren zeren eta industrian Aurreratuagoak zeuden. 1891 arte, Espainiako industria ez zen hazten, oso gutxi Saltzen zelako eta horren ondorioz produkzioa jeitsi zen, baita lantegi batzuk Itxi zituzten. Horrekin krisi soziala areagotu zen ere beraz arantzel gogorragoak eta babes Gehiagoren aldeko kanpainia hazi zuten, industria jabeek. Madrilgo gobernua Presionatzeko eta industrializazioa indartzeko.
Mitin protesta diskurtso honek Ondorio batzuk ekarri zituen: emandako presioaren ondorioz, Espainia eta Alemaniaren arteko ituna ez zen eman zeren eta Euskal burdingintza indartuz Joan zen eta Europa osotik burdina esportatzen joan zelako. Politika Protekzionistak oztopatu egin zuten Espainia nazioarteko merkatura gustiz Zabaltzea zeren eta teknologia berrietara irekitzea, produkzioaren Espezializazioa gelditu zen garapen industriala geldotuz. Baina Espainiako Industria atzerapena ez da muga-zergen politikoei bakarrik leporatu behar, Faktore batzuk eragin zuten atzerapena, hala nola: zerga erreformarik ez Egitea, nekazaritzaren azpigarapena, erakunde politikoen ezegonkortasuna… Urte Oparoenak 1914tik 1917ra bitartean izan ziren, lehen gerra garaian. Atzerriko Potentzia industrialean lehia faltagatik, hauek gerran zeudelako. 1907an, Industria babesteko legea atera zen eta lege horri esker, enpresak zergatik Libratu ziren eta diru laguntzak jaso zituzten aurrerapen teknologikoa Bultzatuz, adibidez: errepide eta trenbide sareak bultzatuz, Inbertsio handia Egiten zuten enpresak babestuz…
Testu Honen garrantzia jain beharra daukagu eta horretarako hainbat ideia azalduko Ditugu. Alde batetik politika librekanbistak, Industrializazioa geratu zuten lurraldeetan Ondo funtzionatzen zuen, ez ordea industrian atzeratua zeuden lurraldeetan. Beste alde batetik aipatzekoa da Espainiako industrializazio atzeratuak ez Zuela erresten beste lurraldeekin lehiatzera zeren eta ekoizpen kostuak Handiagoak ziren eta teknologian atzeratuta ziholako. Hau guztiarekin politika Protekzionistak eta estatuan interbentzionismoak jarri ziren martxa, merkatu Nazionala indartzeko as