Joaquin costaren oligarquía y caciquismo lanaren pasartea testu iruzkina
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB
8. TESTUA. JOAQUÍN COSTAREN “OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO” LANAREN PASARTEA (1901)
TESTUAREN SAILKAPENA:
Testu hau jatorriaren aldetik lehenengo mailako testua da, formaren aldetik testu narratiboa eta edukiaren aldetik, testu politikoa da.
Joaquín Costak idatzi zuen, Erregenerazionismo izeneko XIX. Mendeko mugimendu intelektualaren buru izan zen. Idazlea, politikaria, ekonomialaria eta historialaria izan zen.
Testu hau publikoa da, edonork irakurri dezake, liburu baten zati bat baita. Liburu hau 1901ean argitaratu zen Madrilen, Berrezarkuntzaren lehen etaparen erdialdean gutxi gora behera (1985-1902).
TESTUINGURU HISTORIKOA:
1873an Espainiako I. Errepublika eratu zen, urte bakar bat iraun zuena. 1874an, Serrano jeneralak, estatu kolpea eman zuen eta horrela amaitu amaitu zen Seiurteko Demokratikoa (1868-1874) eta honekin Gorteak deuseztatu ziren. Urte berean, Martínez Campos jeneralak altxamendu bat prestatu nahi zuen Alfonso XII.Ak (Isabel II.Aren semea) boterea berreskuratzeko, baina Canovas-ek ez zegoen ados horrekin; berak, modu baketsu batean egin nahi zuelako. Baina Martínez Campos jeneralak aurreratu zen eta altxamendua egin zuen Madriletik Saguntora abiatuz. Azkenik, 1874an Alfonso XII.A erregea izendatu zuten eta horrek ekartzen du Serranok ihes egitea Frantziara. Horrela, Berrezarkuntza hasten da, borboitarren boterea eskuratzearekin batera (1874-1923). Ekarritako sistema berriak oso atzeratuegia zen, horregatik konstituzio moderatu bat egitearen aldekoak izan ziren; 1876ko Konstituzioa izan zen horren adibidea. Konstituzio honen sistema politikoa monarkia parlamentario bat zen, boterea bananduta zeuden, botere betearazlea erregeak zeukan, legegilea Gorteak eta erregeak, eta azkenik, botere judiziala epaitegiak zeukan; zentsurarik ez baina errealitatean bai, alderdi ilegalak bazeuden eta sufragio eskubidea zegoen. Konstituzioa idatzi zuenentzat eta Canovasentzat Monarkia zen Espainiako estatuaren muina, erregea zen estatuaren euskarria eta horregatik erabaki guztiak erregetik pasatu behar ziren.
Beste aldetik, Canovas sistemaren bipartidismo turnista sortu zuen. Alde batean Canovas zegoen alderdi kontserbadorearekin eta beste aldetik, Sagasta zegoen alderdi liberalarekin. Sagastak sortu zuen 1881an turnismoa, erregeari eskatu zioenean gobernua beraren esku uzteko, baina Canovasen alderdia eta Sagastarena txandatu ziren horrela matxinadekin eta altxamenduekin amaitzeko. Bi alderdiak isilpeko ituna sinatu zuten, baina dena iruzur hutsa zen ez zegoelako inolako demokraziarik. Txandakatze-sistema ezartzeko urratsak hauek ziren: koroaren babesa behar zuten eta erregak Gorteak desegin zituen eta hauteskundeen bidez egiten zen. Baina hauteskunde hauek manipulatuta zeuden, bazekiten nork irabaziko zuen, eta iruzur hau onartzen zutenak alkateak, kazikeak eta gobenu zibilak (hirietan zeuden gobernuaren ordezkariak) ziren. Tokiko kazikeen laguntzaz lortzen zuten, nahiz eta azken hitza erregeak eduki. Honek iraun zuen Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen arte. Era honetan, Canovasen sistema gobernutik kanpo utzi zituen karlistak, errepublikanoak eta anarkistak, orduan, sistemaren kontrako sistema bat sortu zen, Erregenerazionismo izenekoa. Testu honen idazlea, Joaquín Costa, honen buru zen.
Erregenerazionismoa, mugimendu intelektuala zen, beraz, politika garbitu nahi zuten, hezkuntza bultzatu horrela garapen ekonomikoa edukitzeko; Espainia garatzeko ideologia modukoa zen. Intelektualak esaten zuten Espainia ahul eta ezkorra zegoela, horregatik irtenbideak bilatzen saiatu ziren. Hainbat idazleek, politikariek, egileek, eta abar, esaten zuten Erregenerazionismoa beharrezkoa zela, sistema garbitzaile bat bezalakoa zen eta horregatik Berrezarkuntza kritikatzen zuten.
TESTUAREN ANALISIA:
Testu honetan idazleak ustelkeria eta Berrezarkuntza sistema Canovistaren kazikismoa salatu eta kritikatu zituen. Lehenengo, autoreak gobernu sistema osatzen duten hiru elementu aipatzen ditu. Aipatzen duen lehenengoa oligarkiak dira, edota aberatsak, goi-karguak dituztenak. Hurrengoak, kazikeak dira, beste maila batekoak omen direnak eta herrialde osoan sakabanatuta zeudenak, baina, batez ere, nekazal guneetan. Hauek bizitza politikoa, soziala eta ekonomikoaren manipulatzaileak dira. Azkenik, gobernari zibilak daude eta hauek komunikazio eta harremanak mantentzearen arduradunak dira. Hau behin aipatuta, bakoitzak sisteman osatzen zuen lekua esaten digu autoreak, oligarkiak eta kazikeak partiduetan bananduta zeuden, hau da, alderdi liberalean (Sagasta) eta kontserbadorean (Canovas) eta Joaquín Costaren ustetan, akatsa da hauek partidutzat hartzea, ez direlako nazioaren ordezkariak, adibidez, hauek hauteskundeak manipulatzen zituztelako.
TESTUAREN AMAIERA:
Amaitzeko, aurrean aipatutako guztia ikusita, Espainiako herrialdea estatu liberaltzat jotzen zen baina, Canovasen sistemak herriaren hitza estaltzen zuen. Joaquín Costas-ek Berrezarkuntzaren erregimenaren kontra egin zuen, hasieran esan bezala, sistemaren ustelkeria kritikatuz eta salatuz, testu honetan ikus daitekeen bezala. Joaquín Costas-en kritika eta salaketa hauen bidez, sistema Canovistaren kontrako “Erregeneraziosnismoa” mugimendu intelektualaren buru zen. Mugimendu honek Espainiak behar zuen hobekuntza beste era batera eta beste ikuspuntu batetik ikusten zuen. Hau da, Erregenerazionismoa nahi zuena sistema garbitzea zen.