Isaac Newton: Zientzialari eta Matematikari Handiena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,92 KB

Isaac Newton (Woolsthorpe-by-Colsterworth, Lincolnshire, Ingalaterra, 1642ko abenduaren 25ajul. / 1643ko urtarrilaren 4agreg. - Kensington, Londres, 1726ko martxoaren 20ajul. / 1727ko martxoaren 31greg.) zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria izan zen.

Munduko zientzialari hobenetarikotzat jotzen dugu gaur egun. Kalkuluaren sortzailea, Grabitatearen Legearen aurkitzailea, eta mekanika klasikoko legeen asmatzailea da. Argia eta optika modu matematikoan aztertu zituen.

Bere ikerketa zientifikoetako emaitza garrantzitsuenak

  • Argia prisma batetik pasatzean sortzen den kolore espektroa argiarena bera dela frogatzea, eta ez prismarena (Roger Baconek XIII. mendean esan bezala).
  • Argia partikulez osatua egon zitekeela argudiatu zuen.
  • Eroankortasun termikoaren lege bat sortu zuen.
  • Soinuaren abiadura airean jorratu zuen.
  • Izarren sorreraren inguruko teoria bat sortu zuen.
  • Grabitatearen Legea sortu zuen.

Gottfried Leibnizekin batera kalkulu integral eta diferentziala sortu zuen. Binomioen teorema sortu zuen. Joseph-Louis Lagrangek esan zuen: "Newton inoiz egon den jeinurik handiena da, eta baita ere zorte handiena izan duena, behin baino ezin delako aurkitu sistema bat mundu osoa arautzen duena".

Entradas relacionadas: