Inperialismo Koloniala: Historia eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,93 KB
INPERIALISMO KOLONIALA
1870an eta 1914 bitartean garatu zen. Potentzia industrializatu handiek (Europa, Estatu Batuak, eta Japoniak) lurralde zabalak (Asia, Afrika eta Ozeania) konkitstatu zituzten.
ZERGATIAK
Era askotako motibazioek eragin zuten inperialismoa. Faktore demografikoa: Hazkunde demografikoa eta jendea kolonietara joan zen. Faktore ekonomikoak: (QTC) eragin handiena izan zuten. Bigarren industria Iraultzarekin, gora egin zuen ekoizpenak eta lehengaien eskakizunei erantzun beharra. Erresuma Batua izan ezik, protekzionismoa (produktuak babestu zergen bidez ➜ horrek liberalismoaren aurka zihoan) ezarri zuten herrialde gehienek beren produktuak besteko. Estatu guztiek koloniak sortu zituzten, beren industrietako produktuak saltzeko merkatu esklusiboak izateko, lehengaiak eskuratzeko eta beren etekinak arriskurik gabe inbertitzeko. Merkataritza hedapena zela-eta, potentziek ezinbestekoa zuten itsas ibilbide nagusietan portuak izatea, ontziak erregaiz betetzeko. Arrazoi politikoek: Ospeari eusteko edo ospe galdua berreskuratzeko potentzia handi gisa agerrarazten zituen herrialdeak eta atsegingarria gertatzen zitzaion hori iritzi publiko. Faktore ideologiko: Nazioa zen balio gorenen jabea. Mendebaldeko konkistak <> transmititzeko egitekoa - erlijioa, zuzenbidea, medikuntza eta kultura. Aurrerapen zientifiko eta teknikoei esker, bidaia handiak egiten ziren, kanalak egin ziren eta.
ONDORIOAK Koloniei eragindako ondorioak: Muga berriak sortu ziren, metropolien premien arabera. Munduko mapa berri bat sortu zen 1914an. Gora egin zuen biztanleriak. Azpiegiturak eraiki ziren. Mendebaldeko kultura inposatu zen.
XX. mendea Urte garrantzitsuak:
- 1914: Lehen mundu gerra hasi
- 18: Lehen mundu gerra amaitu. “La Gran Guerra”. (1924an Hitler-estatu kolpea)
- 29-30: Wall Streeteko Crack, 1930ean Alemaniara krisia heldu eta nazi alderdia indartu.
- 33: Hitler boterera heldu.
NOLA HASI ZEN 1. MUNDU GERRA
XIX. mendearen amaieran, Erresuma Batua eta Alemaniako Inperioa ziren potentzia hegemonikoak. Frantzian ezegonkortasun handia zegoen Hirugarren Errepublikan.
Austria-Hungariako eta Errusiako Inperioak indartsu zeuden. Estatu Batuak eta Japonia: potentzia berriak. 1870eko Frantzia-Prusia arteko gerraren ondoren, Balkanetan egon ziren gatazkak. Bismarck diplomaziako arbitroa zen eta aliantza sistema bat ezarri zuen bakea bermatzeko eta Alemania Europako potentzia handia izateko. 1890ean sistemak hondoa jo zuen eta aldatu ziren nazioarteko harremanak. Bake Armatua hasi zen 1890ean eta 1914an amaitu zen, 1. Mundu Gerra hastean. LEHIAKIDEAK:
Inperio zentralak (Alemania+Austria-Hungaria)+Otomandar Inperioa
Aliatuak (Erresuma Batua+Frantzia+Errusia)+Belgika+Serbia
ZERGATIAK
MOTIBAZIO EKONOMIKOAK (QTC) Bigarren Industria Iraultzatik sorturiko kapitalismo berria faktore erabakigarria izan zen. Nazio askok muga zergak ipini zituzten, lehengaiak eta merkatuak bereganatzen lehiatu ziren, Erresuma Batua bereiziki, bestalde, baita Alemania ere, Erresuma Batuaren lehiakide nagusia. Arma industriaren garapenak, hedapen kolonialak, liskarrak eragin zituen potentzia kolonizatzaileen artean.
MOTIBAZIO POLITIKOAK(QTC) Gehiago larriagotu zuten egoera ondo bideratu gabeko lurralde gatazkek, haien artean Alsaziak eta Lorrenakoak, Frantziak Alemaniako Bigarren Reichari erreibindikatzen baitzizkion, Inperio handien ahultasunak ere
MOTIBAZIO IDEOLOGIKOAK(QTC) Iritzi publikoaren parte gerraren aldekoa zen. Gehiegizko abertzaletasun batek elikatzen gerrazalakeria hori, egunkarietan adibidez. (Inportantea da herrialde batekoa izatea eta ez klase jakin batekoa) Austria-Hungariako eta Errusiako gobernuek Balkanetako istiluetan izan zuten jarrerak, Sarajevoko krisian izandakoak batez ere, gerra ekarri zuen: Austriako Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa gertatu eta handik hilabetera, martxan jarri ziren europar blokeen makina diplomatiko eta militarrak. (Gerrak handik gutxira hasi)