Ingurumen Terminoen Glosarioa: Kontzeptu Nagusiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

Agenda 21

Garapen iraunkorra neurtzeko asmoz gizartearen partaidetza bultzatzen duen egitasmoa.

Akuiferoen gazitzea

Akuiferoen gehiegizko ustiapenetik etorritako beste ondorio bat; itsasotik gertu dauden eskualdeetan maila freatikoaren jaitsierak itsasoko ur gaziaren barneratzea eragiten baitu.

Akuiferoen gehiegizko ustiapena

Akuiferoetatik ur gehiegi ateratzearen ondorioz ur-maila (maila freatikoa) jaistea.

Akuikultura

Arrainak haztea.

Antizikloia

Presio handiko gunea, egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera.

Berotegi edo negutegi efektua

Atmosferan dauden gas jakin batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat xurgatzen dutenean gertatzen den tenperaturaren igoera.

Arazketa aerobioa

Bakterio aerobiko bidezko arazketa biologikoa.

Arrisku biologikoa

Izaki bizidunek eragindako gaixotasunak.

Arro hidrografikoa

Ibai batek eta bertara isurtzen diren urek hartzen duten eremua.

Aurreikuspena

Arriskua dagoen tokian eta sasoian behaketa sistematikoa egitea edozein aldaketa kontrolatzeko. / Lurralde batean, fenomeno natural horrek izan duen historia eta ingurua bera kontuan hartuta, arriskuak denboraz iragartzeko egiten den azterketari deritzo.

Autoarazketa edo autodepurazioa

Ibaiek duten berezko auto-garbiketarako gaitasunari deritzo.

Azaleko higadura

Lurrazalaren geruza higatzen deneko prozesua.

Azidifikazioa

Ur-azalean azidoa gehituz (adibidez, euri azidoa) pH-a jaistea.

Baliabide berriztagarria

Erabiltzen direnean agortzen ez diren baliabideak, jatorrizko egoerara bueltatzen baitira.

Hesi biogeografikoa

Espezie baten banaketa-eremua zabaltzen uzten ez duen oztopoa.

Berritze-tasa

Ekoizpen garbiaren eta biomasaren arteko erlazioa. / Biomasa zenbateko abiaduran berritzen den adierazten duen indizea.

Bigarren mailako ekoizpena

Beste maila trofikoek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek alegia, asimilatutako energia edo ekoiztutako materia. / Kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek asimilatutako energia eta ekoiztutako materia.

Bioaniztasuna

Ingurune edo leku batean zenbat eta zein bizidun dauden.

Biodegradabilitatea

Mikroorganismoek oxidazioa eragiteko duten ahalmena.

Bioerregaia

Material organiko berriztagarri eta ez fosiletatik eratutako erregai solido, likido edo gasa, gehienetan, landare jatorrikoa.

Biogasa

Biomasaren hartzidura anaerobikoaren emaitza den gasa, metanoz eta CO2-z osatua.

Biomasa-piramidea

Maila bakoitzean zenbat materia organiko pilatu den adierazten duen piramide mota.

Biosferaren erreserba

NBEk antolatutako babes figura bat da. Interes bereziko guneak babesten ditu, adibidez, Urdaibai. Babestu nahi diren eremuak zaindu beharreko balio ekologiko, geografiko edota kultural nabarmenak dituzten lurraldeak dira.

Biozenosia

Ekosistemaren osagaia. Zati biziduna, ekosistema bateko izaki bizidun multzoa.

Borraska

Presio txikiko gunea da. Atmosferaren ezegonkortasuna dakarren eragile atmosferikoari borraska deritzo.

Klorofluorokarbonoa (CFC)

Ozono geruzan zuloak sortzen dituen substantzia kimikoa, kloroz, fluorrez eta karbonoz osatua.

Depredazioa

Harreman interespezifikoa, animali espezie batek beste espezie batekoa hiltzen du elikatzeko.

Desertifikazioa edo basamortutzea

Lur emankorra galtzean lurra basamortu bilakatzeko prozesua.

Egoitza denbora edo egonaldia

Kutsatzaileen egoitza-denbora edo batez besteko bizitza atmosferako gasen ezabaketa-mekanismoen eraginkortasuna kuantifikatzeko erabiltzen da. Kutsatzaile jakin batek sortutako eraginen espazio-irismena egoitza-denboraren mendekotzat jo daiteke.

Ekoizpen edo produkzio garbia

Maila bakoitzak asimilatu duen energiari (ekoizpen gordinari) bizi funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero biomasa eran pilatzen den energia.

Ekoizpen primario garbia

Maila bakoitzak asimilatu duen energiari, bizi-funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia.

Ekoizpen primarioa

Ekosistema batean biomasa zenbat handitzen den denbora-unitateko, organismo autotrofoek materia organiko berria sintetizatzen dutenean.

Ekotasa

Kalte ekologikoak konpentsatzeko jartzen den zerga bat.

Elika-baliabidea

Gizakiak bere probetxurako erabiltzen dituen elikagaiak (adibidez, arrainak).

Energia geotermikoa

Lur barneko tenperatura altuak eta ezarritako ur korronte bat erabiliz lortzen den energia elektrikoari deitzen zaio.

Energia berriztaezinak

Berez edo gizakiaren eraginez berritzen ez diren energia motak dira.

Energia eolikoa

Aerosorgailuen bitartez, haizearen indarretik lortzen den energia.

Eragile kutsatzailea

Kutsadura eragiten duen edozein faktore, adibidez, merkurioa, beruna, giza jarduerak sortutakoak etab.

Eragin kritikoa

Lurreko edozein sistematan (geosfera, hidrosfera, atmosfera, biosfera) gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketari esaten zaio.

Erliebe tabularra

Taula formako erliebea da. Bertan, egitura antiklinala modelatzen da (muinoak, goi-lautadak...).

Erosioa

Uraren, haizearen edo izotzaren eraginez Lurraren gainazaleko materialak desegitea, garraiatzea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa.

Erradiazio ultramorea

Eguzkitik iristen zaigun erradiazio mota bat, ozono geruzak neurri batean xurgatzen duena, oso arriskutsua dena.

Entradas relacionadas: