Industrializazioa Euskal Herrian: Bilakaera eta Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,51 KB

Industrializazioa Euskal Herrian: Bilakaera eta Ezaugarriak

Industrializazioaren Ezaugarri Orokorrak

  1. Berantiarra: Industrializazioa berandu iritsi zen Euskal Herrira.
  2. Bizkaiaren nagusigo ekonomikoa: Bizkaiak pisu ekonomiko handiagoa izan zuen.
  3. Burdingintzaren nagusigoa: Burdina eta altzairuaren ekoizpena funtsezkoak izan ziren.
  4. Espainiako merkatuarekiko dependentzia: Burdin produktuak eta ondasunak Espainiako merkatuan saltzen ziren.
  5. Kanpoko eskulanaren erabilera: Etengabeko immigrazioa egon zen.
  6. Bi industrializazio eredu: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa bereizten dira.

Industrializazioa Bizkaian

  • Nerbioi ibaiaren inguruan garatu zen.
  • Burdingintza zen nagusi.
  • Enpresa oso handiak zeuden.
  • Espainiako etorkinak ziren langile gehienak.
  • Lan gatazka ugari egon ziren.

Industrializazioa Gipuzkoan

  • Ez zen kontzentrazio geografikorik egon.
  • Ez zen sektore nabarmenik suertatu: papergintza, metalurgia, tresneria, arropak...
  • Enpresa txiki eta ertainak ziren nagusi.
  • Bertako langileria erabiltzen zen.
  • Ez zen hainbeste gatazka egon.

Industrializazioa Gipuzkoan: Faktore Eragileak

Bizkaikoarekin alderatuta, oso desberdina izan zen. Azkartu zuten faktoreak honako hauek izan ziren: kokalekua, komunikabide bikainak, manufakturaren arloan tradizioa, merkatuen existentzia, eskulan egokia eta beharrezko kapitalaren egokiera. Burgesia bultzatzailea izan zen, atzerritarren laguntzarik gabe. Ez zegoen burgesiaren monopoliorik (ertaina eta txikia, merkatariak, landa eremuen jabeak, indianoak...). Prozesua Bizkaikoa baino motelagoa izan zen, eta bultzada handiena 1910-1929 bitartean eman zen. Kokapenari dagokionez, ez zen leku jakin batean metatu, herrialde osoan zehar banatu zen. Kontzentrazio maila handiena Urola, Deba eta Oria ibai arroetan eman zen, baita Azkoitia, Beasain eta Donostian ere. Bailara bakoitzean industria mota bat garatu zen. Armagintza, siderurgia, ehungintza, papergintza, metal eraikuntza, metalurgia... Sektore nagusirik ez zen egon. Lantegi txiki eta ertainak ziren nagusi.

Sektore Industrial Garrantzitsuenak Gipuzkoan

  • Papergintza: 1817an hasi zen. Arrakasta 1841ean iritsi zen, aduanak barnealdetik kostaldera eraman zituztenean. Lehenengo paper fabrikak merkatariena izan zen, Tolosan (La Esperanza). 1880an hedapena gelditu egin zen bi arrazoirengatik: gehiegizko ekoizpena eta kolonien merkatuen galera. Mende berriarekin egoerak hobera egin zuen. Papelera Española sortu zen.
  • Metalurgia: Nagusia izan zen. Erregimen zaharrean burdinolak nagusitu ziren Deba bailaran, antzinatik berrietara. Eibarko Orbea enpresa aipatzekoa da.
  • Armagintza: Eibarren erdigunea. Industria metalurgikoak eraldaketa handia eragin zuen. Lehen Mundu Gerra bukatzean, armagintza astindu egin zen. Orduan, bertan txirringak eta josteko makinak egiten hasi ziren.
  • Ehungintza: Kataluniakoarekin lehiaren eraginez, enpresak espezializaziora jo zuten (kotoizko ehunak).

1916an industrializazioa hedatu zen Arabara eta Nafarroa iparraldera.

Bizkaiko Industrializazioaren Ezaugarriak

Bizkaia izan zen industrializatu zen lehenengo euskal lurraldea.

  1. Agerpenaren atzerapena, gerra karlistak pasatu arte.
  2. Siderurgiaren nagusitasuna.
  3. Kontzentrazio geografikoa: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean.
  4. Langile kanpotar ugariaren beharra: inguruko probintzietatik etorritakoak.

Bizkaiko Industrializazioaren Bultzatzaileak

Abiapuntua burdin mineralen erauzketa eta esportazioa izan zen. Kapital horrekin oinarria ezarri zen. Protagonista burgesia izan zen, meategien jabeak, alegia. Oligarkia eratu zen. Kontzertu ekonomikoari esker, Bizkaiko Berrezarkuntza garaiko bizitza politikoa kontrolatu zuten, haien interesen onerako.

Bizkaiko Industrializazioaren Epealdiak

Burdinak kalitate ona zuen. Gerra karlistak eta foruak oztopo izan ziren. Hauek desagertu zirenean, Bizkaiko siderurgia estatuko nagusia bilakatu zen. 1841ean Santa Ana de Bolueta sortu zen, eta 1846an Nuestra Señora del Carmen siderurgia. 1882an San Frantzisko fabrika, La Vizcaya eta Bilboko Labe Garaiak lantegi siderurgikoak sortu ziren. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak hiru enpresa elkartuz sortu zen. Bankuak, tailerrak, ontzigintza eta abar ere garatu ziren. 1914-1919 bitartean, Bizkaian Babcock Wilcox eta Sagunton Siderurgia del Mediterraneo (Ramon de la Sota) sortu ziren, Lehen Mundu Gerrako neutraltasunaz baliatuz. Gerra bukatu ondoren, krisia etorri zen, baina Primo de Riverarekin gainditu egin zen.

II. Errepublikako Epealdiak

Biurteko Erreformista (1931-1933)

  • Gobernua: Errepublikano eta sozialisten koalizioa. Alcala Zamora presidentea eta Manuel Azaña gobernuburua.
  • Politika: Berrikuntzak hezkuntzan, armadan, nekazaritzan eta lan arloan.
  • Gatazkak: Gizarte gatazkak (ekintza antiklerikalak eta Casas Viejaseko gertakaria). Militarren artean, Sanjurjoren matxinada.

CEDAREN Biurtekoa (1934-1936)

  • Gobernua: Lerrouxen Alderdi Errepublikano Erradikala, CEDAren laguntzarekin. Alcala Zamora presidentea eta Alejandro Lerroux gobernuburua.
  • Politika kontraerreformak: Langileen hobekuntzak murriztu ziren, Elizak diru publikoa jaso zuen, militarrek protagonismoa hartu zuten, 1932ko nekazal erreforma ezabatu zen, Kataluniako Estatutua indargabetu zen eta Euskal Herrikoa eztabaidatu zen.
  • Gatazkak: Grebak eta kale borroka odoltsuak. Autonomia estatutuen aurkako jarreraren ondorioz, istiluak Euskal Herrian eta Katalunian. 1934ko urriko iraultza.

Fronte Popularraren Gobernua (1936-1939)

  • Gobernua: Ezkerreko koalizioa (PSOE, PCE, POUM...). Hasieran, Alcala Zamora presidentea eta Azaña gobernuburua. Laster, Azaña presidentea eta Casares Quiroga gobernuburua.
  • Politika: Amnistia, nekazal erreforma, Kataluniako Parlamentuaren berreraikuntza.
  • Gatazkak: Nekazari gosetuak lurrak hartzen hasi ziren, eta estatuko indarrek ezin izan zituzten geldiarazi. Elizak erre ziren. Ezker-eskuin enfrentamenduak areagotu ziren. Falangeak indarkeria ugaritu zuen. Mola, Sanjurjo eta Francok errebelio militarrari ekin zioten.

Errepublikaren Arazo Politikoak

Gobernu berriak konpondu beharreko arazoak:

  1. Erregimen demokratikoa ezarri behar zen.
  2. Analfabetismo tasa murriztu behar zen.
  3. Langileen bizi baldintzak hobetu behar ziren.
  4. Autonomiaren aldeko sektoreei erantzuna eman behar zitzaien.

Gobernu Berriaren Etsaiak

  1. Armada
  2. Eliza: Gobernuak hezkuntza aldatu nahi zuelako.
  3. Nazioarteko giroa: Erregimen faxistak (Hitler, Mussolini).
  4. 1929ko krisi ekonomikoa

Militar Berrikuntza

Buruzagi gehiegi zeuden, eta armada eraberritu behar zen. Soldaduek prestakuntza eskasa zuten, eta material zaharra erabiltzen zuten.

  1. Ofizial asko soldata kendu gabe erretiratu ziren (kopurua jaisteko).
  2. Eskumen militar zabalak murriztu ziren, eskumen zibilak gehitzeko.
  3. Zaragozako Akademia Militarra itxi zen (Francok zuzendua).
  4. Guardia Zibilaren hegemonia gelditzeko, Erasoko Goardia eratu zen.

Hezkuntzaren Berrikuntza

Metodo eta irakasle erlijiosoen ordez, hezkuntza aurrerakoia ezarri zen. 1932an Jesusen Konpainia desegin zen. 1933an Kongregazio Erlijiosoen Legea onartu zen (erlijiosoek ezin zuten irakaskuntzan aritu). Populazioaren %44a analfabetoa zen.

Lan Arloko Erreformak

Largo Caballerok zuzendu zituen. Grebarako eskubidea, segurantza soziala eta langabezi asegurua ezarri ziren. Epaimahai mistoak sortu ziren, enpresario eta langileek osatuak. 8 orduko lanaldia ezarri zen. UGTk konfiantza izan zuen.

Nekazaritza Berrikuntzak

Extremaduran eta Andaluzian latifundio zabalak zeuden, eta jendea gosez zegoen. Lur jabe handiak eta eskuinekoak kontra zeuden. Berrikuntzaren Oinarrien Legea onartu zen 1932an, jabetza kentzea ahalbidetuz, kalte-ordain baten truke. Jende gutxik lortu zituen lurrak, itxaropena galdu eta matxinatu egin ziren. 1933an Casas Viejaseko matxinadan, gobernuak 25 nekazari hil zituen. Gertaera hau Gorteetara iritsi zen, desegin ziren, eta hauteskundeak deitu ziren berriro 1933an.

Eskuina Antolatzen da

Eskuineko katolikoek Errepublikaren antiklerikalismoa erabili zuten gizarte talde indartsu bat sortzeko. 1932an Jesusen Konpainia desegitea eta Kongregazio Erlijiosoen Lege murriztailea gehiegi izan zen katolikoentzat. CEDA sortu zen. Jose Maria Gil Roblesek faxismoa erakarri zuen.

CEDAREN Biurtekoa (Erradikalena)

Eskuinen mobilizazioek ordena publikoa hautsi zuten. Kalte handia eragin zioten Azañari, 1933an kargutik kendu eta hauteskundeak deitu baitzituzten. Anarkistek abstenitu egin ziren, katoliko askok, emakumeek eta krisi ekonomikoak eraginda, Alejandro Lerroux eskuinekoak argi irabazi zuen. Alcala Zamorak Lerroux izendatu zuen gobernuburu, ezkerrak ez erreakzionatzeko. Soldatak jaitsi ziren, Elizaren alde egin zen, militarrek protagonismoa hartu zuten, estatuturik ez zen onartu... CNTk greba orokorra deitu zuen UGTrekin batera (1934ko iraultza).

Faxismo Espainola

CEDA baino eskuinerago zeuden:

  • Berrikuntza Espainola: Jose Calvo Sotelo buru. Legez kanpo jo behar zen egoera hobetzeko.
  • Karlistak: Komunio Tradizionalista, ultraeskuina.
  • Falange Espainola: Primo de Rivera gidari.
  • JONS: Ramiro Ledesma buru.

Bi hauek (Falange eta JONS) bat egin zuten liberalismo eta marxismoaren kontra, ukabilen eta pistolen dialektikaren aldekoak ziren.

Gerra Zibilaren Kausak

Urruneko Kausak

Biurteko erreformistan, talde sozialen haserrealdia, Elizaren jarrera, autonomia estatutuak.

Hurbileko Kausak

1929ko krisiaren ondorioak, CEDAk berrikuntzak indargabetu zituen, 1934ko iraultza, Europako egoera politikoa.

Faktore Pizgarriak

1933tik aurrera, militar falangistak eta karlistak konspirazioekin hasi ziren. 1936ko uztailaren 18an gauzatu zen konspirazioa.

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)

Uztailaren 18an, militarrek estatu kolpea jo zuten. Matxinada arrakastatsua izan zen Galizia, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Araba eta Aragoin. Hiri handietan erresistentzia egon zen. Urre erreserbak Errepublikaren eskuetan zeuden. Bi bandoak borroka luzerako prestatu ziren.

Bando Frankista 1936an

Marokoko armadak itsasartea zeharkatu zuen (Errepublikakoek ezin izan zuten geldiarazi). Andaluzia eta Extremadura konkistatu zituzten (Errepublikakoek ezin izan zuten geldiarazi). Francok lurralde guztiak elkartu zituen (Errepublikakoek iparraldeko frontea loturarik gabe utzi zuten). Gipuzkoa konkistatu zuten Nafarroatik (Bizkaian erresistentzia egon zen). Madril hartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu (Toledo bai). Madril sinbolo antifaxista bilakatu zen.

1937an

Alemaniako hegazkinek Gernika bonbardatu zuten (nazioarteko kritikak eragin zituen). Laster, Bizkaia erori egin zen, esperientzia gutxiko eta arma gutxiko milizianoengatik. Euskal armada Santanderrera joan zen. Asturias eta Kantabria erori ziren, eta iparraldeko frontea desegin zen. Errepublikak Guadalajarako bataila irabazi zuen (Brunete eta Belchitekoak galdu zituen).

1938an

Terueleko bataila Francok irabazi zuen. Ebroko bataila (4 hilabete iraun zuen) frankistek irabazi zuten.

1939an

Katalunian sartu ziren, eta errepublikar askok erbestera jo zuten (Frantziara). Errepublikakoek bake ohoregarria lortu nahi zuten, baina ezinezkoa izan zen. Errepublikar batzuek Madril errenditzeko estatu kolpea jo zuten. Martxoaren 28an, tropa frankistak Madrilen sartu ziren. Gerra apirilaren 1ean bukatu zen.

Bando Bakoitzaren Indar Armatuak

Frankistek goi ofizial asko zituzten, esperientzia eta infanteria gehiena. Errepublikakoek goi ofizial gutxi zituzten, baina itsas eta aire armada gehiena (urriak eta zaharkituak, ez oso aproposak). Hasieran, indarrak parekatuak zeuden, baina frankistek (Falangea, Erreketeak...) errepresio oso handia erabili zuten atzeguardian. Errepublikanoek milizianoak zituzten, sindikatu eta alderdietakoak. 1937an, errepublikako armadan militarizatu ziren. Atzeguardian, errepresioa oso selektiboa izan zen.

Gerra Zibilaren Kanpo Dimentsioa

Bigarren Mundu Gerraren aurrekaria izan zen. Nazioen Elkarteak parte ez hartzea erabaki zuen, eta horrek kalte egin zion Errepublikaren bandoari, eta onura Francori, Hitler eta Mussolini zituelako alde. Kanpo laguntzei dagokienez, frankistek Alemania eta Italiatik dirua, armak eta hegazkineria jaso zituzten, Portugaletik armada zati bat, eta Irlandatik boluntarioak. Errepublikanoek, berriz, Britainia Handia eta Frantziaren laguntza humanitarioa jaso zuten, Nazioarteko Brigadak (50.000 antifaxista) eta Sobietar Batasunetik hornidura eta gerra material zaharra.

Frankismoaren Oinarri Ideologiko eta Gizarte Laguntzak

Erregimen faxista eta kontserbadorea izan zen. Diktadura beti, falangista, pentsaera nazional katoliko erradikala, armada eta autoritarismoan oinarritua, estatu poliziala, zentralista, nazionalista, nazionalkatolizismoa, nazionalsozialista (egitan kapitalista), errepresio politiko gogorra, zentsura hezkuntzan eta propagandan, antiliberal eta antidemokratikoa.

Legedia

:1-1938an lanaren forua:falangea lana antolatu.2-1942an gorteak eratzeko legea:europan gerra demokrazien alde zegoenean.3-1945ko espainolen forua:bere irudia garbitzeko,garaileen eskari demokratikoen aurrean,.4-1945ko referendum legea:sufragio unibertsala erakutsi nahian,francok beti erabaki.5-1949ko estatuko buruzagitzako ondorengotza legea:franko biziarteko estatuburu berretsi.6-1958an mugimendu nazionalaren printzipioen legea:doktrina falangista instituzioetan ezarri,eta FET alderdi bakarra.7-1966ko estatuaren lege organikoa:estatu buru ta gobernuko presidentea karguak banatu(1973arte ez bete).FRANKISMOAREN GIZARTE LAGUNTZAK:ia berrogei urte iraun.Falange,eliza,armada,lurjabe handiak,industriako enpresariak,finantzetakoak,probintzietako burgesia txikia,ipar ta erdiadeko katoliko ta nekazari...

Entradas relacionadas: