Industria iraultzaren ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,03 KB
1. LEHEN INDUSTRIA -IRAULTZAREN FAKTOREAK
Industria-iraultza izateko, hiru aldaketa: biztanleria haztea, nekazaritza iraultza eta ekonomia pentsamolde aldatzea.
1.1 XVIII. Mendearen amaierako demografia-iraultza
XVIII. Mendera arte, Europako biztanleria geldo- geldo hazi zen. Jaiotza-tasa oso altua zen, heriotza-tasa ere oso altua zen, gaixotasun infekziosoen eta goseteen ondorioz.
XVIII. Mendearen bigarren erditik aurrera, jaiotza tasa altua zen oraindik, baina heriotza-tasa asko murriztu zen. XVIII. Mendetik, lehen txertoak sortu zituzten;
Esaterako, baztangaren (nafarreri) aurkakoa.
Horren ondorioz, biztanleria azkar hazteari demografia-iraultza esaten zaio.
Teknologia garatu behar izan zen, ondasunen eskaintza indartzeko.
1.2 XVIII. Mendearen nekazaritza-hedapena
Ekonomia-aldaketak eragin zituen lehen sektorean.
A) - Nekazaritza teknikak hobetu ziren. Laboreen txandaketa erabiltzen hasi ziren, lurzorua ez pobretzea lortu zuten. 1750. Urtean, burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren, nekazaritza ekoizpena biderkatu zen.
- XIX. Mendean aurrerapenak sustatu ziren makina berri batzuk eta ongarri kimikoak Ekoizpena handiagoa izatea lortu zuten.
B) - Abeltzaintza eraldatu zuten. Laborantza-lurretako zati bat bazka ekoizteko erabili zuten. Abelburuen kopuruak gora, eta horri esker estabulazioa garatu. Haragia ez zen jada aberatsenek soilik eros zezaketen elikagaia.
C) - Nekazaritza-egiturak aldatu ziren. Lurraren jabetza-eredua aldatu egin zen, ustiaketa kolektiboko herri-lurrak eta jaun-jabetzak deuseztatu ziren, eta lurra jabetza pribatu bihurtu. Burgesak lursailak inbertitu eta etekinak lortzeko.
XVIII. Mendean zehar, lehen sektoreko ekoizpena asko handitu, nekazariek, diru-sarrera handiagoak zituztenez, aurrezteko eta kapitala eratzeko aukera izan zuten.
Nekazaritza-iraultzak beste ondorio bat izan. Teknologia eta makina berriak erabiltzen hastean, lanesku- soberakinak sortu. Nekazari askok hirietara emigratu behar izan zuten, fabrika-berrietan lanean hasteko.
1.3 Pentsamolde berria
Liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatzearen.
Ekimen-pribatuak eragiten. Pertsonek libre izan behar zuten enpresak eta etekinak lortzeko. Etengabe behar zituzten teknologia-berrikuntzak.
Joera handiagoa zuten inbertitzeko, berrikuntzak erabiltzeko, industria-
Arriskuak hartzeko eta etekinak bilatzeko. Lana bertute pertsonaltzat hartzen hasi ziren.
2. LEHEN INDUSTRIA –IRAULTZA (1780-1860):
Britainia Handian hasi zen, XVIII. Mendearen azken herenean, bi sektore nabarmendu: ehungintza eta siderurgia.
2.1 Industrializazioa: fabrika eta mekanizazioa:
XVIII. Mendera arte, manufakturak eskulangile-lantegi txikietan egiten ziren. Eskuz egiten zituzten lanak: Pieza osorik egiten zituen, eta nork bere lan erritmoa kontrolatzen zuen. XVIII. Mendearen amaieratik, lantegiak desagertzen eta fabrikak sortzen hasi ziren. Fabriketan, langileek makinak erabiltzen zituzten lan egiteko. 1769an, James Wattek lehen lurrun-makina asmatu zuen.
2.2 Aitzindariak eta kronologia:
Industrializazioa Britainia Handian hasi zen, XVIII. Mendearen amaieran, (Arrazoiak):
- Nahiko eskulan zuen, eta merkatu zabala kolonia ugari zituelako.
- Burdina-meategiak eta ikatz mineral ugari.
- Pentsamolde liberal berria oso hedatuta zegoen, eta Parlamentuak, industria sustatzeko.
1820tik 1840ra, Europara hedatu ziren (Frantzia, Alemania eta Belgika). Espainiako kasuan, ehungintza Katalunian garatu zen.
2.3 Energia-iturriak: Landare-ikatza zen, ikatz minerala (kokea) erabiltzen hasi ziren
2.4 Puntako sektoreak: ehungintza eta siderurgia
- Ehungintza: Kotoiaren ehungintzak integratu, Kotoia kolonietatik. Makina espezializatuak erabiltzen zituzten; esterako, ehungailu mekanikoa, ehun britainiarrek, merkeak eta kalitate onekoak.
- Industria siderurgikoak garapen handia izan zuen XIX. Mendearen erdian. Koke erabiltzeak labe garai modernoak eraikitzea, burdina findu ugari ekoizten zuen. 1720. Eta 1850. Urteen artean, ekoizpena ehunkoiztu egin zen. Makinak eta lanabesak egiteko erabiltzen, trenbide sarea eraikitzeko erabiltzen hasi.
2.5 Garraiobideak: lurrun itsasontzia eta trenbidea
- Fultonek lurrun itsasontzien lehen linea komertziala sustatu zuen. Clipper-ek jarraitu zuten seguruagoak zirelako. 1830. Eta 1880 urteen artean, burdinazko kroskoak jartzen hasi helizeak erabiltzen. Ontzidiak espezializatzen, hotz-ganberez. Suezko Kanala, 1869an ireki zen; Mediterraneo itsasoaren eta Itsas Gorriaren artean. Bidaia % 40 laburtu zen.
- Aurrerapen nagusietako bi batuz: lurrun-makina, lokomotora populsatzeko, eta burdina, trena eta errailak egiteko lehengaia. Stephenson ingelesak lehen lurrun-lokomotora egin. 1830ean, bidaiarientzako lehen trenbidea estreinatu, Liverpool eta Manchester artekoa. Espainian, 1848an Bartzelona-Mataro trenbidea inaugurate.
- Merkataritza hazkunde handia, bidaien iraupena eta garraio-kostuak murriztu.
- Munduko ekonomia espezializatu egin zen. Metropoliak produktu manufakturatuen ekoizpenean espezializatu ziren; koloniak, lehengaiak saltzen.
- Dieta hobetzen, emigrazio errazten.
2.6 Enpresa mota: Bi ondorio:
1. Ondorioa:
Industria leku jakin batzuetan kontzentratu.
2. Ondorioa
Lanaren antolaketa aldatu: 1. Langile ataza bakar batean espezializatu. 2. Ordutegi finkoa zuen. 3. Makinak jarritako erritmoan jardun.
Produktibitateak gora, eta eskulangileak produktuen prezioak jaitsi eta oinarri ekonomikoa familia-kapitala zen.
3. BIGARREN INDUSTRIA –IRAULTZA (1870-1970):
1870etik aurrera industria berri batzuk garatu , beste industria-potentzia batzuk sortu, eta ekoizpen-sistemak aldatu.
3.1 Aitzindariak eta kronologia:
Britainia Handiko industriak lurrun eta ikatz mendekotasun handia, nagusitasuna galdu zuen industrian. 1870etik aurrera, industria modernoak garatu, Estatu Batuetan eta Alemanian.
3.2 Energia-iturriak:
Elektrizitatea eta petrolioa, energia-iturri berri horiek ikatza ordeztu. XX. Mendean, jarduera guztietan erabiltzen ziren.
3.3 Puntako sektoreak: siderurgia, elektrizitate-industria eta kimika-industria
- Sektore siderurgikoan, Bessemer bihurgailuaren, labe mota horrek altzairu kopuru handiak merke ekoizteko aukera ematen baitzuen. Altzairu armagintzan eta ontzigintzan erabili, arkitekturan eta ingeniaritzan.
- Elektrizitatea ekoizteko eta banatzeko, elektrizitate-industria sortu zen. Garraio eta komunikazio mota berriak garatzeko. Argi elektrikoaren sorrerak (Thomas Alva Edison) izugarrizko aldaketak eragin zituen.
- Kimika-industrian, (petrolioa, kautxua … ) erabiltzen ziren, produktu berriak sortzeko: botikak, produktu sintetikoak, dinamita (Nobel), zeluloidea (Lumière)…
3.4 Garraiobideak: automobila eta hegazkina:
Oso aldaketa garrantzitsua. Bi garraiobide berrik, automobilak eta hegazkinak, petrolioa erabili zuten. Automobila 1885ean (Benz) asmatu zuten; lehen hegazkin-hegaldia (Wright anaiak).
3.5 Enpresa mota: kartela, holdinga eta trusta.:
Enpresa-kontzentrazioko prozesua gertatu zen. Gero eta inbertsio handiagoak behar:
- Kartela. Enpresen elkartea. Akordioak ekoizpena eta banaketa kontrolatzeko, prezioak finkatzeko eta etekinak partekatzeko. Adb: Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea LPEE – OPEP.
- Holdinga. Enpresa bakar batek kontrolaturiko enpresen korporazioa, akzioen bidez. Adb: Grupo Bimbo (okindegiak) eta Grupo Cemex (eraikuntza).
- Trusta. Elkartze boluntarioa. Lehiakideak desagerraraztea eta merkatua kontrolatzea dira helburuak. Adb: Standard Oil Company and Trust (John Davison Rockefeller).
Fabrikak gero eta handiagoak ziren makina berriak eta langile gehiago kontratatzeko. Sozietate anonimoak sortu ziren. Enpresak behar duen kapitala hainbat zatitan banatzen da, akziotan. Pertsonak akzio sortak erosten dituzte eta bazkide bihurtzen dira. Akzioak burtsan salerosten dira.
Bankuak ekonomiaren funtsezko elementu bihurtu. Enpresei maileguak uzten eta jendeak bankuan gordetako aurrezkiak industrian eta beste negozio batzuetan inbertitzen zituzten.
3.6 Ekoizpen-sistema berriak: XIX. Mendearen amaieran, lan-sistema berriak jarri
Taylorismoa, Frederick Winslow Taylor ingeniariak asmatu. Lana ataza laburretan banatu, ataza bakoitzaren iraupena zehaztasunez kronometratzeko. Langile bakoitza ataza jakin batean espezializatzen zen, eta eginiko lanaren arabera jasotzen zuen soldata.
- Fordismoa, Henry Ford hedatu zuen. Produktuak langile batetik bestera, muntaketa-kate baten bitartez; Ez zegoen hutsarterik atazen artean, eta langile bakoitzak eginiko produktuen kopuruak gora egin. Horren ondorioz, prezioak jaitsi egin ziren, eta jende gehiagok industria-produktuak kontsumitzeko aukera.
4. INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK BIZTANLERIAN ETA HIRIETAN
XIX. Mendean, biztanleriaren hazkundea bizkortu, eta migrazio handiak, hirietara eta itsasoz bestaldeko kolonietara.
4.1 XIX. Mendeko demografia- hazkunde bizkortua
Europak 400 milioi biztanle baino gehiago, demografia-hazkunde horren bi kausak:
• Heriotzaren-tasaren bat-bateko jaitsiera, medikuntza-aurrerapenen eta higiene zein elikadura hobekuntzen ondorioz. Bizi-itxaropena luzatu, 50 urtekoa.
• Ugalkortasuna areagotzea, , bikote gazteak ezkontzen ziren, haur gehiago.
4.2 Hirietaranzko migrazioak
Nekazaritza-lanak mekanizatu hirietara joan behar izan zuten lan bila, landa exodoa. Urbanizazio-prozesu bizia gertatu zen Europan.
Hiri asko fabriken inguruan hazi, Manchester. Merkataritzari esker garatu, Marseilla.
Nekazarien migrazioa bizkorra izan zen, eta plangintzarik gabea. Pobreenak kalitate txarreko etxebizitzetan pilatzen ziren, hirigunean eta fabriken ondoan, zerbitzu publikorik gabe eta aire kutsatuko ingurunean.
XVIII. Mendearen bigarren erdian, auzo berriak eraikitzeko plangintzak egin zituzten: Auzo horiei zabalgune esaten zaie, eta bertan bizi ziren burgesia eta gizarteko erdi mailako klaseak.
4.3 Europarren migrazioak beste kontinente batzuetara
Landa-exodo osoa hartu. Beste kontinente batzuetara emigratu behar izan zuten. Garraiobide berriek migrazioak erraztu zituzten.
Migrazio transozeanik, britainiarrek eta eskandinaviarrek emigratu zuten gehien; gero, Erdialdeko Europakoek; eta azkenik, italiarrek, espainiarrek, greziarrek eta turkiarrek.
Emigrante gehienak Amerikara joan ziren; Estatu Batuetara. Australia eta Zeelanda Berria ere.
5. KLASE-GIZARTEAREN SORRERA. GOI-KLASEAK
Industria-gizartea klasetan banatzen zen; Ekonomia-egoeraren arabera. Burgesia klase nagusia, aristokraziak pribilegio gehienak galdu zituenean.
5.1 Legearen aurrean, berdintasuna; benetan, desberdintasuna
Frantziako Iraultzak pribilegioak abolitu gizarte berriaren oinarria lege-berdintasuna zen: Gizaseme orori lege berberak aplikatu kargu publikoetan jardun, merituen arabera.
Emakumeak gizasemeen menpe zeuden, eta ez zitzaien eskubiderik aitortzen.
Biztanleria gizarte-klasetan banatu zen, goi-klasea, erdiko-klasea eta behe-klasea.
5.2 Aristokraziaren gainbehera
Aristokraziak nagusitasuna galdu, zergak ordaintzen hasi behar izan zuten, eta lurrak saldu behar izan zituzten ez zuten enpresa-espiriturik eta ez zuten inbertitzen jakin garatzen ari ziren negozio berrietan.
Aristokraten esku egon ziren politika, justizia, armada eta diplomaziako kargu onenak eta gizarte-talde horren bizimodua hartu nahi zuten burgesek.
Aristokrata pobretuen seme-alabek burges dirudunekin ezkontzea, burges askok noblezia tituluak eskuratu zituzten.
5.3 Burgesiaren gorakada
Burgesia industria-gizarte berriaren klase boteretsu bihurtu zen. Burgesiak oso talde desberdinak zituen; Enpresaburuak, errentadunak, goi-funtzionario eta militarrak, eta zenbait lanbide liberaletakoak.
Burgesak hirietan bizi ziren, zabalguneetako auzo berrietan eta herriguneetako etxe hobeetan. Haien balioak nagusi bihurtu ziren:
- Lanaren gurtza.
- Jakintza grina.
- Aurreztea.
- Familiaren eta etxearen gorespena.
Gizarte-
Ongizatea zen helburua.
6. ERDIKO KLASEEN ETA BEHE-KLASEEN EGOERA
Burgesia txikia sendotzea (erdi mailako klasea) eta langile- klasearen sorrera nekazariak izan ziren talde ugariena.
Hilkortasuna handiagoa zela pobreen artean. Casper irakasleak taulako kalkuluak egin zituen.
6.1 Erdiko klaseak hedatzea. Burgesia txikia
Erdi mailako klase zabala sortu zen, burgesia txikia.
Erdiko klasea talde heterogeneoa zen: lantegietako eskulangileak, landako jabeak, irakasleak …
Aurreztu egiten zuten, seme-alaben hezkuntzan inbertitzen zuten, etorkizun hobea izan zezaten eta politika-iritzi moderatuak.
6.2 Langile-klasea. Proletalgoa
Langileek fabriketan egiten zuten lan, marxistek proletalgoa esaten zioten.
Soldata kaskarrak zituzten, lanaldiak oso luzeak ziren.
Ingurune osasungaitzetan aritzen ziren, eta ez zuten gizarte-segurantzarik.
Sosik (diru xehea) aurreztu gabe bizi ziren: soldata osoa behar zuten eguneroko gastuak ordaintzeko.
Seme-alaben hezkuntza eragozten zuen, haurren lana beharrezkoa baitzen, aukera gutxi eta oztopo handiak zituzten gizarte-mailaz hobetzeko.
6.3 Nekazariak
Biztanle gehienak nekazariak ziren.
• Europako iparraldean gehienak jabe txikiak ziren, erdiko klaseetakoak. Laborantza-teknika berriak erabili.
• Europako hegoaldean oso gutxi mekanizaturiko latifundioetan. Jornalari esaten zitzaien, soldata kaskarra kobratzen zuten, eta haien bizimodua oso gogorra izaten zen.
• Europako ekialdean nekazarien egoera txarrena zen. Errusian tsarraren menpe zeuden.
XIX. Mendean, nekazarien kopuruak apurka-apurka behera egin zuen, askok hirietara emigratu zuten lan bila.