Industria, Energia eta Zerbitzuak Espainian eta Munduan

Enviado por davidarroyo1234 y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

1. Energia Iturriak Kontsumoaren Arabera

Energia iturriak kontsumoaren arabera ordenatuak: petrolioa, gas naturala, nuklearra, energia berriztagarriak, ikatza. Ikusi 162. orrialdea ingurumen-arazoei buruz.

2. Gaur Egungo Industria eta Globalizazioa

Ikus 166. orrialdeko 11. dokumentua.

3. Industrien Kokapena

Gaur egun, non eta zergatik ezartzen dira fabrikak leku batean edo bestean:

  • Garraioa (errepidea, portua)
  • Eskulana-langileak (oso trebea edo soldata baxua)
  • Hiritik gertu (kontsumitzaileengatik gertu)
  • Faktore politikoak (gerra ez egotea, estatuak diru-laguntzak ematea fabrika hor jartzeagatik)
  • Lurzoruaren prezio baxua
  • Lehengaitik gertu (adibidez, XIX. mendean Bizkaian burdin meategiak zeuden)

4. Industria Astuna

Industria handiak; lehengai kontsumo handia; energia kontsumo handia; langile kopuru handia; kutsadura handia. Adibideak: siderurgia-burdingintza, petrokimika, paper fabrikak, zementu fabrikak.

5. Industria Arina

Hiritik nahiko gertu daude eta errepidetik gertu. Poligono industrialetan kokatzen dira, ondo antolatuta. Adibideak: elikagaiak, kimika-plastiko arinak, elektronika, metalurgia arina, makina erreminta, automobilgintza, ehungintza.

6. Parke Teknologikoak

Goi mailako teknologiaren industria: Ikerketa + Berrikuntza + Garapena, teknologia aurreratua, unibertsitatearekiko elkarlana, ikerketa aplikatua. Hiru leku ederretan ezartzen dira, adibidez, Donostian Miramon parkea.

7. Munduko Industria Gune Nagusiak

  • Estatu Batuak, Europa eta Japon: industria tradizionaletan eta industria modernoan ere indartsuak, teknologian aurreratuak, langile trebeak.
  • Europar Batasuna: tradizio industriala.
  • Japon: nahiz eta irla bat izan, tradizio industriala du. Teknologia aurreratua.
  • Txina: estatuak dena zuzentzen du agindu ekonomian, helburua asko esportatzea da, kanpora saltzea; lehengai asko, eskulana oso merkea. Arazoak: kutsadura, giza eskubideen urraketa.
  • India: eskulana trebea, soldata baxuak, elektronika-informatika oso garatuak.
  • Asiako Dragoiak: oso lehiakorrak, soldata baxuak.
  • Errusia, Brasil: lehengai asko, populazio asko.

8. Espainiako Energia Kontsumoa

Menpekotasuna petrolioarekiko: prezioen gorabeherak, kutsadura erregai fosila. Beste energia iturri batzuk: gas naturala, energia nuklearra (arazoa: hondakinak oso kutsakorrak dira, erradiaktibitatea, eta istripu bat egoten bada, hondamendia), ikatza, energia berriztagarriak.

9. Industria Espainiako Mapan

Eremu nagusiak: Euskadi, Nafarroa, Zaragoza, Katalunia, Valentzia, Malaga, Cadiz, Sevilla, Madril, Valladolid.

10. Euskadin Dauden Industri Adibideak

Metalurgia, siderurgia, kimika, mekanika, papergintza, elektronika, ontzigintza.

11. Zerbitzuak

Bi ataletan bana daitezke:

  • Publikoak: polizia, hezkuntza, suhiltzaileak, osasungintza, udaleko langilegoa…
  • Pribatuak: merkataritza, garraioa, zerbitzuak.

12. Espainiako Zerbitzu Pribatu Garrantzitsuenak

Merkataritza, garraioa, enpresetako zerbitzuak, turismoa, informazio eta komunikazio teknologiekin loturiko zerbitzuak.

13. Espainiako Merkataritza Balantza

Espainiako merkataritza-balantza negatiboa da, hau da, gehiago gastatzen dugu produktuak kanpotik erosten (inportazioa) kanpora saltzen ditugun produktuen balioa baino (esportazioak). 2015ean, 11.900 milioi euroko saldo negatiboa izan zen.

14. Turismoa Espainian

Espainia munduko bigarren potentzia da turismoan.

15. Turismoaren Garrantzia Ekonomian

Turismoa BPGren balioaren %10 da. Espainiako populazio aktiboaren %12ri ematen dio lana.

16. Garraioa Espainian

Espainiako mapak forma erradiala du, Madril zentroa da. Espainiako garraioan dauden arazoak konpontzeko sareak eta errepide transbertsalak sortu dira. Azken urteetan inbertsio izugarriak egin dira Abiadura Handiko Trenean.

Entradas relacionadas: