Immanuel Kant eta Ilustrazioaren Testuinguru Historikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,95 KB
Kant
Immanuel Kant (Königsberg, 1724-1804)
Prusiako hiriburuan jaioa, erdi mailako burgesiako familia batean. Espiritu entziklopedikoa zuen, ezagutzaren arlo guztiekiko interesa. Ideia liberalak defendatu zituen, eta balio moral eta erlijiosoak (pietismoaren eraginez) bizi modu metodiko, lasai eta diziplina zorrotzekoa izatera bultzatu zuten.
Lanak
- Zer da gizakia?
- Ederra eta goienekoa
- Arrazoi hutsaren kritika
- Zer da Ilustrazioa? galderari erantzuna
- Arrazoi praktikoaren kritika
- Judizioaren kritika
Erreferentziak
- Pietismoa (protestantismo gogorra)
- Arrazionalismoa
- Enpirismoa
- Newtonen zientzia edo fisika
- Ilustrazioaren ideiak
Kanten testuinguru historikoa
Ekonomia
Gizarte moderno industrialerako bidea prestatzen joan zen. Aurreko 700 urteetan nekazaritza izan zen ondasun-iturri nagusia, baina merkataritza nagusitu zen ekonomian. Industriarako lehengaiak Europara garraiatzen zituzten, eta hobekuntzei esker, barne-merkataritza hobetu zen. Krisia: Guden ondorioz, nekazari eta burges asko hil ziren. Klase zigortuenek matxinadak hasi zituzten: 1789an Frantziako Iraultza, erreforma-prozesuak bideratuz.
Politika
Despotismo ilustratua
Erregeek filosofoak bildu zituzten, botere zentralizatu eta sendo bat sortuz. Dena herriarentzat, baina herria gabe, sasipaternalismoan oinarrituta. Ideia berriekin, erregeek beren boterea justifikatzen zuten, erreformak lortzeko.
Lege berriak
- Estatuaren botere-bereizketa eta parlamentarismoa.
- Librekanbismo ekonomikoaren legeak.
- Giza Eskubideen oinarriak.
Emakumeen egoera
Emakumeak gutxiagokotzat jotzen ziren, eta eskubide zibil eta politikoak kendu zizkieten.
Kultura: Ilustrazioa
Arrazoi autonomoaren alde egin zuten, gizateriaren aurrerapena bultzatuz.
A) Argiaren metafora: Ilunpe eta letargiatik irteteko arrazoiaren askapenaren sinboloa. Argia: ezagutza, arrazoia. Iluna: ezjakintasuna, kontrako arma.
B) Kritika eta pentsamendu askea: Filosofia arrazoimen kritikoaren jardueratzat hartu.
C) Hezkuntzaren aurrerapena: Ilustratuek kultura, hezkuntza eta pedagogia hedatzeko interesa zuten. Entziklopediak eta hiztegiak argitaratu zituzten. Derrigorrezko hezkuntza publikorako eskubideaz mintzatu ziren.
Erlijioaren egoera
Garai hartan, erlijioa tolerantzian eta soseguan zegoen. Elizaren estamentuek eta Aita Santuak boterea galtzen hasi ziren, Estatuaren esku geratuz. Zientzia garatu zen, baina oraindik ez zituen erlijioaren teoriak guztiz azaltzen. Erlijioa ez zen nahikoa mundua eta gizartea azaltzeko.
Deismoa: Ilustratuek erlijioa azaltzeko interpretazio arrazionala erabiltzen zuten. Deismoak ez du onartzen erlijio baten jainko pertsonala, baizik eta indar transzendente edo printzipio arrazional bat. Misterioak eta mirariak baztertzen ditu, irrazionaltzat joz.
Burgesiaren balio-eskema berria
Teknikan eta zientzian oinarritzen zen pentsamendua, eta jaiotzezko pribilegioen kontrakoa zen.
Balioak:
- Ahalegin eta garapen pertsonala, pribilegioen ordez.
- Lana.
- Jabetza pribatuaren ukiezintasuna.
- Banakoaren duintasuna, agintearen gainetik.
- Arrazoi esperimentala.
Emakumea eta Ilustrazioa
Emakumeek betiko zereginak betetzen zituzten, ikuspegi matxistak eta erakunde diskriminatzaileak jarraitzen zirelako. Eskoletan mutil gehiago zeuden emakumeak baino, eta eduki desberdinak zituzten, etxeko lanetara bideratuak. Emakumeek ez zituzten unibertsitate-ikasketak egiten. Gaizki ikusia zegoen emakumeak ohiko roletatik ateratzea, eta emazte eta ama izatera behartuta zeuden. Ideia hauek Rousseaurenak ziren (Kant-enak ere). Emakumeen rola: gizonekin atsegina izatea, zerbitzatzea, helduak eta haurrak zaintzea. Esaten zen emakumea ez zela egia abstrakturako gai, ezta zientziarako ere, zorroztasun eta aditasun falta zutelakoan.
Ilustrazioaren filosofia
:A)Arrazionalismoa:A.1.)Enpirikoa:Ilustratuen arrazoia behetik gora zihoan beti,partikularretik lege orokorretara,eta esperientzia bidez azal daiteke bakarrik hartzen da zientifikotzat.A.2.)Kritikoa: arrazoiari bi zentzu aplikatzen.1.Arrazoiaren kanpoko kritika:tradizioa,autoritatea,superstizioaren aurka.2.Arrazoiaren autokritika.A.3.)Autonomia:Gizakiaren gidari bakarra arrazoia da.Erlijioarekiko bereizketan nabarmentzen da.B)Askatasuna:Ilustratuek pentsatzeko eta adierazteko askatasuna errebindikatzen dute.askatasunaren aldeko borroka:lortu zen librekanbismoa,salneurriak finkatzeko eta langileak kaleratzeko askatasuna,laissez faire,laissez passer.C)Natura:Naturala ona delako,gizakiok lege naturalak ezagutu behar ditugu, eta horren arabera antolatu gizartea.D)Aurrerapenaren ideia:Perfekziorantz joaten da etengabe gizakia.Aurrerapen zientifiko-teknikoak ikuskera onak eman zizkion munduari.Ikuskera ziklikoak baztertuta utzita,ustelkeria eta degenerazioa zekarren.Historiaren muda,pertsona guztien ongia,bakea eta kosmopolitismoa eta konstituzio perfektua da.