Ikaskuntza motak eta ereduak: ohiturak, baldintzapena eta ikaskuntza soziala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,27 KB
Definizioaren auzi garrantzitsuak
- Jokabide aldaketa batean datza.
- Ez dugu zertan aldaketa gauzatu.
- Barne prozesua da (again ezin da behatu).
- Ikaskuntza (barne-prozesua) ≠ ikasitakoa gauzatzea.
- Aldaketak ez dira beti iraunkorrak.
- Jokabide bat gutxitzea edota galtzea ere inplika dezake.
Heltzea
Organismoaren eta nerbio-sistemaren garapenaren menpe dauden jokabideen agerpena. Ez du esperientziak determinatzen.
Psikologia eskolek ikaskuntzaren definizio desberdinak eman dituzte:
- Konduktismoa: jokabidean emandako aldaketa / Psikologia kognitiboa: prozesu mentaletan eta ezagutzan emandako aldaketa.
Sortzetiko jokabide ereduak
Egitura genetikoan markatuta daude. Esperientziatik ikasteko balio dute.
Ingurumeneko egoera desberdinen aurrean erantzuteko gaitasuna ematen dute.
Bi mota daude:
- Erreflexuak
- Ekintza-pauta finkoak (instintuak)
Ikaskuntza asoziatiboa vs. ez asoziatiboa
Ikaskuntza asoziatiboa: bi estimulu edo gehiago erlazionatzean sortzen den ikaskuntza da.
Ikaskuntza ez asoziatiboa: jokabidearen aldaketa eragiten duen ikaskuntza, estimulu bakar baten errepikapenaren ondorioz gertatzen denean ematen da.
Ohitzea eta sentsibilizazioa
Ikaskuntza ez asoziatiboaren adibideak dira, hau da, estimulu bakar baten ondorioz sortzen dena.
Esperientziaren ondorioz, estimulu bakar baten aurrean emandako erantzunaren aldaketak dira.
Ohitzea: estimulu baten errepikapenaren ondorioz ematen den jokabidearen murrizketa edo gutxiagotzea da. Ezaguna zaigun informazioan arreta kendu eta informazio berriari arreta eskaintzea ahalbidetzen du.
Sentsibilizazioa: estimulu baten errepikapenaren ondorioz ematen den erantzuna areagotzea da. Oso garrantzitsua estimulu erasokor edo arriskutsuen aurrean.
Baldintzapen klasikoa (Ivan Pavlov)
Estimuluen arteko erlazioen ikaskuntza bat ematen da.
Nahigabeko erantzun bat eta estimulu baten arteko asoziazioa (ikaskuntza asoziatibo bat da).
Animaliei eta gizakiei inguruneko gertakarien sekuentzia ordenatua ikastea ahalbidetzen die.
Zer egin zuen?
Txakurren digestio prozesuko estimuluen eta guruin-erreakzioen (erreflexuak) arteko erlazioei buruzko ikerketa.
Elementuak
- BGEs (Baldintzatugabeko estimulua): janaria.
- BGEr (Baldintzatugabeko erantzuna): janaria usaintzean listua (listua BGEr da).
- EsN (Estimulu neutroa): kanpaiaren soinua > hasieran (entrenamendua jaso baino lehenago) ez baitu listuaren jariorik sortzen. Ez du "esanahirik".
- BEs (Baldintzatutako estimulua): kanpaiaren soinua > BGEs-arekin asoziatu eta gero (entrenamendua egin eta gero, soinua eta janaria askotan).
- BEr (Baldintzatutako erantzuna): soinua entzutean listua.
Noiz gertatu?
Erantzun baten aurretik estimulu bat erregulartasunez agertzen denean.
Eragin faktoreak
- Berritasuna: estimulu berriek erreakzio intentsoagoak.
- Intentsitatea: estimulua zenbat eta intentsoagoa izan, orduan eta azkarragoa izaten da BEs-BGEs asoziazioa eta handiagoa baldintzapena.
- Adierazgarritasuna: BEs-BGEs asoziazioa hobeto ikasten da estimulu biak elkarrekiko adierazgarriak direnean.
Gizakiok eta animaliok gaixotasunarekin erlazionatuta dauden elikagaiei higuina izaten hobeto ikasten dugu elikadurazkoak ez diren beste estimulu batzuei baino, adibidez jan den lekuari.
Adibidea: jatetxe berri batean afaldu ostean beherakoa daukagu. Errazago lotuko dugu beherakoa janariarekin jatetxearekin baino. Baina baliteke gure ondoezaren jatorria jatetxearen aire girotuan egotea eta ez afaldu genuen janarian.
Ikaskuntza sozialaren prozesua
A. Subjektuak eredu bat behatzen du, haren jokabidearen bereizgarriak identifikatuz. Arreta
B. Eredua imitatuz, beste pertsona batzuen onespenak indartu ahal du indibiduoa. Ondorioak
C. Subjektuak ereduaren jokabidea egokia dela eta berarentzat ondorio positiboak dituela uste badu, aipatutako jokabidea erreproduzitzen du. Gauzatzea
D. Ereduaren jokabideak behatzailearen oroimenean gordetzen dira. Atxikitzea
Ikaskuntza motak
A. Ikasleak edukiak ulertu barik edo aurretik zituen ezagutzekin erlazionatu barik buruz ikasten dituenean, ikasi beharreko ezagutzei esanahirik aurkitzen ez dienean edota burutu beharreko atazak arbitrarioak direla uste duenean ematen da. Errepikakorra
B. Ikasleak bertsio definitiboan jasotzen ditu ezagutzak; erreproduzitu ahal izateko horiek ulertu baino ez du behar, inolako aurkikuntzarik egin gabe. Eskola eremuan erabiliena. Harkorra
C. Ikasleak ez ditu edukiak pasiboki jasotzen, baizik eta kontzeptuak eta haien arteko erlazioak aurkitu, eta berrantolatzen ditu aurretik zuen eskema kognitibora egokitzeko. Ikaskuntza bi hauek egitura eta helburuan ezberdinak izan arren, moduren batean gainjartzen dira, lehena informazio kognitibo gehiago lortzeko balio baitu, eta bigarrenak agertutako arazoei aurre egiteko. Bata zein bestea errepikakorrak edo adierazgarriak izan daitezke. Aurkikuntza bidezkoa
D. Ikaskuntza honetan ikasleak, dakienetik (prekontzeptuak) eta irakaslearen bitartekari-lanari esker, munduari buruz duen ezagutza berrantolatzen du (eskema kognitiboak) eta ezagutza hori egoera edo errealitate berrietara transferitzen du. Ikaskuntza honen bitartez ikasleek errealitatea eraikitzen dute, esanahiz hornituz. Heziketak gertaera eta kontzeptuen ikaskuntza ez ezik, prozedura eta jarrerena ere bultzatu behar du. Adierazgarria
Ikaskuntza soziala
Ordezkari ezagunena: Albert Bandura
- Ikaskuntza soziala klasikoa eta eragilea baino konplexuagoa da: egia.
- Ikaskuntza sozialaren arabera, ikasketa guztiak ez dira esperientzia zuzenaren ondorio: egia.
- Jokabide bat ikasteko jokabide hori gauzatzea beharrezkoa da: gezurra.
- Ordezkari ezagunenak egindako esperimentuaren izena: panpina ergela.
- Esperimentu hori haurren portaera agresiboei buruzko izan zen.
- Ereduak eraginkorragoak dira hitzak eta ekintzak kontsekuenteak badira: egia.
- Gizarte tradizionaletan / modernoetan inguruko eredu hurbil eta ezagunek...
Ikaskuntza kognitiboa
Ordezkari ezagunena: David Ausubel
- Noren jarraitzailea zen ikaskuntza kognitiboaren ordezkaririk nagusiena: Jean Piaget.
- Informazio berria ikastean, aurretik ditugun ezagutzek ez dute eragiten: gezurra.
- Ikaskuntza kognitiboaren ordezkaririk ezagunenaren arabera, ikastea ez da informazioa erreproduzitzea, baizik eta aurretiko ezagutzan integratzea.
- Ikasten duguna informazio berria aurretik dakigunetik interpretatzearen emaitza da: egia.