Ikaskuntza Esanguratsua eta Gizarte Ikaskuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB
IKASKETA ESANGURATSUA
Eskola Kognitibista
Eskola kognitibistak ikasteko eredu teoriko alternatiboak aldeztu ditu baldintza sinpleetan oinarritutakoen ordez.
Kognitibismoaren oinarrian, Piaget-en oinarria dago, zeinek ikastea egokitze prozesu adaptatibo bezala ulertzen duen:
Asimilazioa eta Egokitzapena
- Asimilazioa: Gizabanakoak estimuluak barneratzea eta egokitzea.
- Egokitzapena (acomodación): Eskema eta egituren modifikazioa, egokitzeko.
- Piaget-entzat, pentsamendua errealitatea antolatu eta errealitateari zentzua ematen dion egitura multzoa da.
- Asubelek, eredu teoriko hauek gizarte ikasketetara eramaten saiatu da.
- Psikologia kognitiboak, ikasten irakastearen garrantzia (enseñar a aprender) azpimarratu du.
- Asubelek insistitu zuen ez dela nahikoa ezagutzea eta antolatzea barneratu ahal izateko.
- Esanguratsua izatea ere beharrezkoa da subjektuaren aurrezagutzarekin bateragarria izateko.
GIZARTE IKASKUNTZA
Albert Bandura eta Imitazioa
Albert Bandura-k, imitazio bidezko ikaskuntza (aprendizaje vicario) proposatu zuen; suposatu dezakegu ingurunekoek egiten dutena behatuz ikasteko gai garela.
- Kondukta baten ikasketa eta hau gauzatzea (ejecución) bereizten ditu.
- Ikasketa, behaketaren ondorioa eta oroitzapena da.
- Ikasitako jarrera beteko den ala ez, errefortzu eta zigorren araberakoa da.
- Errefortzu eta zigorrak, besteengan behatuak izan daitezke (vicarios).
- Muñeko Bobo delakoaren esperimentua. (helduak jotzen, haurrak begira).
Baldintza Klasikoa eta Desensibilizatze Terapia
Watson konduktistak esan zuen fobiak sortu edo desagertarazi daitezkeen erantzun emozional baldintzatuak direla.
- Esperimentua, “Alberto” umearekin egin zuen; xagu txuriengan fobia sortzen zuen haurrengan.
- Mary Jones-ek, baldintzapen klasikoa erabili zuen fobia sendatzeko (estimulu gratifikatzailea).
- Prozesu honi, desensibilizazio sistematikoa deritzo.
Beste Terapia Konduktual Motak
Desensibilizazioaz gain, beste teknika batzuk azaldu dira: inplosioa eta terapia abersiboa:
- Inplosioa-k (inundación), estimulu baten aurrean, ansietatea eta beldurra bezalako erantzun desegokiak ezabatzea du helburu.
- Terapia abersiboa-k, ezabatu nahi diren jokaerak estimulu desatseginekin elkartzean datza. (goragalea, ezinegona).
- Zenbait adikzioen aurrean erabiltzen da. (alkohola, tabakoa..)
Kognitibo-Konduktual Terapiak
Ez da nahikoa portaera aldaketak egitea, pentsatzeko era aldatu behar da lortu nahi den jokaeraren arabera.
- Adibidez, hitzarmen konduktuala; idatzi batean zehazten dira jokabide desiragarriak eta ez betetzearen ondorioak.
- Modelatua, subjektuak ikasi eta imitatu beharreko jokaera ereduak proposatzean datza.
- Bereziki harremanetarako arazoak dituztenentzat.
- Entrenamiento abersibo delakoaren antzekoa da non subjektuak norbere eskubideak errespetaraziz erantzun agresiborik gabe arazoei nola egin aurre.
- Psikologia kognitiboan oinarritutako teknika hauen helburua, estres egoerei aurre egiteko, gogamen eskemak berregituratzea da, pentsamendu negatiboak ezabatuz:
- Insight terapia: Pazienteak bere sentimendu eta motibazioak ulertzea du helburu.
- "Por inoculación de estrés": Norbere buruari hitz egiten ikastea egoera estresanteei aurre egiteko.
- Talde terapia: elkarri laguntzeko.