Idazle zaharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB

HISTORIOGRAFIA: CESAR, SALUSTIO, LIVIO, TACITO Narrazio historikoa K.A. I. Mendean hasi zen. Analistek zakartasunez idazten zuten. Geroago historia kontatzeko beste estilo bat sortzen hasi zen. Honako hauek izan ziren historiografien analistak: Cesar, Salustio, Livio eta Tacito. //Cesar Erroman jaio zen K.A. 100. Urtean, Iulia familia famatuan. Karrera politikoa egin eta Hispaniaren administrazioa jaso zuen. Bi obra heldu zaikigun bakarrak De Bello Gallico eta De Bello Civile dira.  Kontakizuna ordenatzen zekien, modu argi eta soilean, mugimenduarekin, estilo sinplea eta dotorearekin.//Salustiok errepublika garaiaren amaiera bizi zuen. Cesarren babesarein karrera politikoa egin zuen. Cesar Paduan jaio eta hil zen Livio,  familia burges eta aberats batean. Kargu publikoetatik ihes egin zuen historian aritzeko. Liviok Erromaren historia kontatu zuen Erromaren sorreratik. Obra hau idatzi zuen: Ab Urbe Condita. 142 liburu idatzi zituen.//Tacitoren bizitzaz ez dakigu asko. Oratoria ikasketak egin zituen eta senatuan izan zen. Gero kontsula eta Asian prokontsula izan zen. Tazitoren lan historiografiko nagusiak hauek dira: Historiae-ak, aurreko garaietako konbultsio- eta zortasun-aldiak deskribatzen dira eta Annales- ak, aintzinagoko gertakariak aztertzen zituzten . Poetak imitatzen zituen: lexikoan, sintaxian eta erritmoan, horregatik bere estiloa poetikoa da.//Erromatar garaiko autoreek historiografiako genero finkatzea eta balioestea lortu zuten. Gainera, Cesarrek eragin handia izan zuen hurrengo autoreengan.

ANTZERKI ERROMATARRA: (PLAUTO, TERENCIO, SENECA)Antzerki erromatarrean bi azpi genero aipatu ditzakegu, alde batetik komedia, haren barruan aurki dugu; Plauto egile garrantzitzutzat hartzen da. Umbrian jaio zen. Gizon askea zela dakigu, baina oso pobrea. Bere antzerki-
Jarduera zabala izan zen: egilea, antzerki zuzendaria eta enpresaria. Plautok harrera bikaina izan zuen ikusleen artean eta bere komediak arrakasta handia izan zuten. Lan ugari idatzi zituen: Miles Gloriosus eta  Los Menecmos.//Terencio Kartagon jaio zen. Erromara etorri zen esklabo gisa, ondoren, heziketa bikaina jaso zuen eta pertsona ospetsuenen babesle bihurtu zen, familia nobleen babesle. Terenciok hauentzat idazten ditu bere komediak.Bere obren artean hurrengoak aurki ditzakegu: - Andriana eta -Eunuco//Seneka Erretorikoaren semea, Kordoban jaio zen. Tragediak idazten zituen. Funtzionario-karrera publikoak  eraman zuen korte inperialera eta Neronen maisu bihurtu zuen. Obra batzuk: Thyestes  eta Oedipus . Hurrengo hiru idazle hauek eragin izan zuten literaturan: //Plautok harrera bikaina  eta arrakasta handia izan zuten. Geroago, Errenazimendu garaian, Plauto berriz irakurria eta antzeztua izan zen, bere lanek eragin handia izan zutelarik XVI. Eta    XVII. Mendeko antzerkia ingelesak ere komedia plautinoen eragin handia izan zuen, Shakespearren komedien obretan. Ordez Terenciok Plautok baino askoz arrakasta eta oihartzun txikiagoa izan zuen eta azkenez  Senekak zeharkako eragina izan zuen ondorengo tragedia batzuetan. Azpimarratzekoa da Unamunorengan izandako eragina.


POESIA EPIKOA: VIRGILIO ETA LUCANOPoesia epikoak historiako gertakari handiekiko maitasuna erakusten du, bertan hizkuntza maila altua da, gizarteko pertsonaien zoritxar eta balentriaz betetako abenturak kontatzen ditu.Epika erromatarraren jatorriak laudes edo laudatioiak dira. Epika eta historiografia beraz, lerro bereko bi isurialde dira, biek Erromako historia goratu zuten. Latindar erromatar hauek landu zuten historiografia:  Livio Andrónico, Cneo Nevio, Ennio, Virgilio edo Lucano. //Virgilio K. A. 70eko urriaren 15ean jaio zen. Italiako iparraldean. Poesiarekiko interesa piztu zitzaion eta hiriburuko literatur zirkuluetan ibili zen. Gerra zibilaren kolpearren ondorioak jasan zituen. Letra eta poesian eman zuen bere denbora hil zen arte.//Eneida da idatzi zuen obra. Abenturazko kontakizun bat da. Genero poetiko epikoaren ezaugarriak gordetzen ditu. 12 liburuk osatzen dute eta obra amaitugabea da.  Erromatar handitasunaren ideiaren pean eraikitzen da. Virgiliok, hil zorian zegoenean, Eneide erretzea agindu zuen. //Lucano, Senekaren iloba, Kordoban jaio zen 16 urterekin bere lehenengo poemak idatzi zituen eta 60ko Neroniar Jokoetan koroatu zuten bere Elogio de Nerón obragatik. Bere lanetatik poema epiko bakarra iritsi da guregana: Farsalia.//Farsalia. 10 kantutako kontakizuna da. Lucanoren Farsaliak Zesar eta Ponpeioren borroka kontatzen du. Deskribapen patetiko asko daude eta baita morbosoak ere, gehiegikeriak, antitesi efektistak, enfasia, etab. //Poesia epiko latindarra eragin handia izan zuen. XI.Mendean Frantziako literaturan Errolanen Kantan eragina izaten hasi zen.

Entradas relacionadas: