Iberiar Penintsularen Kostako Erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,57 KB

Iberiar penintsularen kostako erliebea: Kostako erliebearen formak-12:

Albuferak

: Kostaldeko aintzira gaziak dira. Badia ixten duen kordoi batek itsasotik bereizten ditu.

Deltak

: Kostaren interguneak dira. Ibaiek dakartzaten sedimentu guztiak itsasoak birbana ezin ditzakenean eratzen dira. Itsasoko korronte, olatu eta abara lasaiak direnean eratzen dira.

Golko eta badiak

: Kostan barrena itsasoak egiten duen sargune zabala. Golkoak handiagoak dira.

Hondartzak

: Hareazko, legarrezko edo harri-koskorrezko eremu lau eta aldapa gutxikoak.

Itsaslabarra

: Itsasertzeko malkarrak dira. Itsasoaren higadurak sortu ditu.

Itsasertzeko geziak

: Hondarrezko barrak dira. Kosta luze eta lauak badia baten barnealdera luzatzen dituzte.

Itsasadarrak

: Kostako sargune estuak. Ibai-haranaren azken eremua itasoak inbaditzeagatik eratzen dira.

Itsasertzeko geziak

: Hondarrezko barrak dira.

Lurmuturrak

: Itsasoan barneratzen diren kostaren irtengune handiak dira.

Marearteko zabalguneak

: Itsas mailatik gora geratutako kostarekiko paralelo diren itsas higadura plataformak dira.

Padurak

: Lokatzezko lautadak dira. Badia baxuetan eratu ohi dira, ibai eta itsasoek ekarritako sedimentuek osatzen dituzte.

Tonboloak

: Arkaitzeko uhartetxoak kostarekin lotzen dituzten harezko barrak dira.


Atlantikoko kostak

: Kantauri itsaoko kosta: Oso zuzena da. Lurmutur eta golko gutxik osatzen dute. Itsasadar laburrak ageri dira (Nalon). Marearteko zabalguneak eta itsaslabarrak ugariak dira. Hondartza hareatsu batzuk eta tonboloak (Gijon) ere daude. Galiziako kosta: Ortegalgo lumuturra eta La Guardia eta Caminhako estuarioaren artean hedatzen da. Espainiako kostalderik artikulatuena da. Kosta transbertsala da eta Atlantikoaren kontra dago antolatuta. Galiziako mendigunearen haustura ugarietan hedatzen dira: Ortigueira, Vigo eta Arousako itsasadarrak. Ortegal eta Finisterreko lurmuturrak ere azpimarratu daitzeke. Andaluziako kosta: Guadianako estuariotik Tarifako puntara arte. Golkoak handiak dira eta Lurmuturrak daude (Tarifa). Kosta baxua eta hareatsua da. Ibaien bokaleetan padurak, geziak eta dunak daude.

Mediterraneoko kostak

: Kosta penibetikoa: Tarifako punta eta Gatako lurmuturraren artean kokatuta dago. Zuzena da. Lurmutur txikiak ditu (Sacrafit). Itsaslabar zatiak daude, eta hauen paralelo Sistema Betikoa dago. Kosta baxuko zatiak osatzen dira eta, horrek, itsasertzeko lautada eratzen du. Levanteko kosta: Gatako lurmuturretik Ebroko deltaraino doa. Lurmuturrak, badiak eta Golkoak dira nagusi. Hondartza handiak eta hareatsuak ohikoak dira. Albufera (Itsaso Txikia) eta Tonbolo nahikotxo topa daitezke (Peñiscola). Kataluniako kosta: Ebroren deltatik Frantziako mugara hedatzen da. Lurmuturrak eta golkoak ditu. Itsaslabarrak ohikoak dira, Kataluniako kostaldeko mendien muturra kostalderaino iristen delako (Costa Brava). Itsaslabar, hondartza eta harkaitzen arteko itsasertzeko lautadak daude. Deltak ere daude (Ebro)


Iberiar penintsulako arroka eremuak eta erliebe motak

: Eremu silizeoak: Kantabriaurreko eta Primarioko antzinako arrokak daude. Mendebaldean daude eta Antzinako-mendiguneen hondarrak dauden eremuetan. Arroka ugariena granitoa da. Eraldatzen denean, erliebe granitiko mota sortzen ditu:

a)

Urak granitoa eraldatzen duenean, haren kristalak banatu, eta harea arre-horixka bihurtzen da.

b

Granitoa diaklasen bitartez eraldatutakoan sortzen diren formak altitudearen arabera aldatzen dira. Goi-mendiko eremuetan, tontor zorrotzak, malkartsuak eta horzdunak eratzen dira. Eremu baxuagoetan, formak. pitzaduren kokaerarem araberakoak dira. Domo mendixkak sortu edo bolak eratu.

Kareharrizko eremuak

: Era Tertziarioan tolestutako Era Sekundarioko arrokaz osatuta daude. Pirinioaurrean, Euskal mendietan, Kantauriar mendikatean, Iberiar sisteman… daude. Arroka nagusia kareharria da. Pitzadurak edo diaklasak eratuz hausten den arroka gogorra da. Haren forma bereizgarriak hauek dira:

a)

Lapiazak tabike gutxi-asko zorrotzek bereizitako ildoak eta zuloak dira.

b)

Arroilak, haran estuak eta sakonak dira.

c)

Poljeak sakonune luzeak dira; hondo horizontalak dituztenak.

d)

Dolinak ura gelditzen den lekuetan eratzen diren sakonune handiak dira.

e)

Haitzuloak sortzeko, ura infiltratu egiten da, eta lur azpiko kareharrizko eremuetako pitzaduretan galeriak eratzen ditu.

f)

Leizeak lurgaina lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekiqune estuak dira.

Eremu buztintsuak

: Era Tertziarioko eta Kuaternarioko arroka sedimentarioz osatuta daude. Iparraldeko eta hegoaldeko Iberiar goi-lautada; Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak daude adb. Buztina da nagusi den arroka. Erliebeak horizontalak dira. 2 motatako erliebeak sortzen dira:

-

Landazabalak edo lautada pixka bat uhinduak. Ibaiek buztinezko egitura horizontalak ebakitzen eta bereizten dituztenean eratzen dira.

-

Karkabak eta badlands. Euria labur eta goian behean egiten duen garaiak garai lehor eta beroekin txandakatzea, eta landare-babesik gabeko eremuak izatea behar da.

Klimaren elementuak

: Atmosferako osagai behagarri eta neurgarriak dira klimaren elementuak. Hauek dira nagusiak:

Intsolazioa eta hodeitza:

Lurraren gainazalak jasotako eguzki-erradaziaren kantitatea da intsolazioa. Zerua hodeiez gutxi edo asko estalita ageri den atmosferaren egoerari esaten zaio hodeitza.

Airearen tenperatura.

: Tenperatura aireak duen bero maila da eta gradu zentrigradutan neurtzen da. Espainaren tenperatura-aniztasun handia dago, horrek hiru faktore hauek azaltzen dute: - Latitudea (tenperaturak jaitsi egiten dira iparrera egin ahala, eguzki izpien perpendikulasrtasuna murriztu egin baita) Itsasoaren eragina eta Altitudea (altuera gora tenperaturak bera). Urteko tenperatura bitartea: hilabeterik beroenetako batez besteko tenperaturaren eta hotzenekoaren arteko aldea da. Izotzaldiak: airearen tenperatura 0ºC-tik jaistean gertatzen dira.

Hezetasuna

(airearen lurrun-kantitatea da),

lainoa

(atmosferako behealdeko geruzan esekita dauden ur-tanta ñimiñoek osatzen dute) eta

gandua

(lanbro lehorra da, ezin konta ahala hauts-partikula fin atmosferako behealdeko geruzetan pilatzeak eragina eta ikusena murrizten duena).

Presioa

(Espainaren gainean egon ohi diren aire-masen ezaugarrien araberakoa da presio atmosferiko, goi presioak neguan eta behe presioak beste 3 sasoietan izaten dira) eta

haizea

(Aireak Lurraren gainazalarekiko egiten duen mugimendu horizontala da haizea eta presioen arteko aldeen ondorioz sortzen da).

Prezipitazioak

: Hodeietatik Lurraren gainazalera bai likido modura bai solido modura erortzen den ura da eta milimetrotan (mm) neurtzen da. Hiru faktore hauek azaltzen dute: (Latitudea eta kokapena, Itsasoaren irekitasuna eta Erliebea).

Lurrunketa

(Giro-tenperatura ura lurrun bihurtzen deneko prozesua),

ebapotransirazioa

(Lurraren gainazalean gertatzen den hezetasun-galera da) eta

idortasuna

(lurzoruan eta atmosferan ur nahikoa ez dagoenean gertatzen da).


DEFINIS Airea

: Lurraren atmosfera osatzen duten gasen multzoa da.

Badlands

: Eremu zabaletan eratzen diren karkabak.

Berrokala

: Elkarren gainean pilatzen diren granito blokeek osatzen duten harrizko estruktura sendoa dira.

Diaklasa

: Arroka baten hausturaren eraginez sortzen den arrakala da.

Domoa

: Forma leuneko eta biribilduko granitozko mendixka.

Dolina edo torkak

: Ura pilatzen den tokietan eratzen diren mendi zuloak dira.

Eguraldia

: Une eta leku jakin batean duen egoera oso aldakorra.

Faila

: Lurrazaleren pitzadura, hautsitako blokeak bereizten badira.

Haustura

: Lurralzalaren pitzadura hautsitako blokeak bereizten ez badira.

Higadura diferentziala

: Lurraren higadura desorekatua, lurra osatzen duten materialen gogortasunaren edo biguntasunaren arabera.

Hezetasuna

: Airean edo beste gai batean dagoen ur edo lurrun kopurua da.

Itsasertzeko geziak

: Hareazko gezia edo itsasertzeko barra, sedimentu-biltegiaren luzetarako formarekin.

Jet Stream edo zorrotada korrontea

: Espainia inguru epelean dago eta bertan, zirkulazio atmosferikoa, altueran zorrotada korrontea edo jet stream delakoak zehazten du. Haize indartsua da.

Klima

: Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera.

Klusea

: Ibai batek mendilerro batean egindako ebaki transbertsala. Gailurrekiko zut dauden haranak.

Konbea

: Agente higatzaile baten jarduketaz osatutako haran antiklinala.

Karkaba

: Landare babesik gabeko eremuak. Penintsulako hego-ekialdeko eta Ebro haranaren erdialdeko eremuak.

Lapiaza edo lenarra

: Gailur zorrotze bereizitako ildaska sakon eta zulo irregularrez osatuta.

Margak

: Arroka sedimentarioa, kareharri eta buztinez osatua. Kareharri gehiago buztina baino.

Orogenia

: Plaka tektonikoen arteko konpresio, distentsioak edo transformazioak. Mendien, sakonune eta abarren osaketaren mugimenduak. Litosfera kontinentaleko eremu zabal edo txikiagoetan deformazio konpresiboek sortuta.

Penelautada

: Itsasorantz emeki-emeki okertuta dagoen eskualde menditsu baten higadurak eragindako ordokia.

Paramoa

: Gainaldea horizontala da, eta estratu gogorrez osatuta dago.

Padurak

: Itsas mailaren azpitik dagoen lur zingiratsua, itsasoko edo itsasadar bateko urek inbaditu dutena.

Tropopausa

: Troposfera eta estratosferaren arteko trantsizio eremua.

Tenperatura

: Aireak duen bero maila da, gradu zentigradotan neurtzen dena.
¡

Entradas relacionadas: