Iberiar Penintsulako Erresumen Historia: Konkista, Ekonomia eta Gatazkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB
Gaztela eta Leon
Noiz konkistatu zuen Gaztelak Toledo?
1085. urtean, Alfontso VI.aren agindupean, Gaztelak Toledo hiria konkistatu zuen.
Zergatik zen Toledo garrantzitsua kristauentzat?
Toledo bisigodoen hiriburua izan zelako.
Aragoi
Zeren batuketa da Aragoi?
Aragoiko, Sobrarbeko eta Ribagorzako konderrien batuketa da.
Non eta noiz ezkondu ziren Kataluniako kondea eta Aragoiko erregina, bi lurraldeak batuz?
1137an, Ramon Berenger IV.a Kataluniako kondea eta Petronila Aragoiko erregina ezkondu ziren.
Non eta noiz galdu zituen lurrak Aragoik?
1213an, Aragoik Frantzian zituen lurralde batzuk galdu zituen.
Non eta noiz hedatu zen Aragoi?
1235ean, Valentzia eta Mallorca konkistatu zituen, eta Italian ere hedatu zen.
Nafarroa eta Portugal
Nafarroa: Norantz hedatu zen?
Frantziarantz hedatu zen, baina Gaztela eta Aragoiren artean gelditu zen.
Portugal: Noiz independizatu zen?
Leondik independizatu zen, eta 1143an erresuma bihurtu zen.
Noraino hedatu zen Portugalgo Erresuma?
1143an Lisboa konkistatu zuten. Beranduago, Faro hiria konkistatu zuten, eta ez ziren gehiago hedatu.
Navas de Tolosako Gudua
Noiz gertatu zen?
1212an.
Zergatik da garrantzitsua?
Gaztelako (Alfontso VIII.a), Nafarroako (Antso VII.a) eta Aragoiko (Petri II.a) erregeek, almohadeen aurka elkarrekin borrokatu zutelako.
Ekonomia eta Birpopulazioa
Birpopulazioa
Nori birpopulatzen zitzaizkion lurrak?
Musulmanei.
Zein metodo erabiltzen ziren?
- Presura
- Kontzejua
- Banaketa
- Kapitulazioa
Zer zen Presura?
Lurra hartzen zuen lehenengo kristaua haren jabea zen.
Non aplikatzen zen?
Duero ibaiaren iparraldean eta Katalunian.
Zer zen Kontzejua?
Erregeak hiri berriak sortzeko ematen zituen foruak ziren.
Zer hiri agertu ziren?
Salamanca, Soria edo Teruel, besteak beste.
Zer zen Banaketa?
Mugetan nobleei lurrak ematen zitzaizkien, haiek zaintzeko.
Zergatik?
Ordena militarra oso garrantzitsua zelako.
Zer zen Kapitulazioa?
Musulmanek (mudéjarrek) lurrak ematen zituzten, beren erlijioa mantenduz.
Ekonomia
Gaztela
- Ardiak ziren nagusi.
- Artilea ferietan saltzen zen.
- Artile hau Kantauri itsasoko eta Euskal Herriko portuetatik Holandara esportatzen zen.
Zer da Mesta?
Abeltzainak nekazarien aurrean babesten zituen erakundea da.
Aragoi
Nagusiki, Mediterraneoko merkataritza eta artisautza.
Zer inportatzen eta esportatzen zen?
- Ekialdetik inportatzen ziren: zeta eta espeziak.
- Iberiar Penintsulako produktuak esportatzen ziren.
Iberiar Penintsulako Kristau Erresumen Politika
Gaztela
Noiz hasi zen gerra zibila?
1366an.
Nortzuk zeuden aurrez aurre gudan?
Petri I.a eta Enrike (haren anaiordea) zeuden aurrez aurre.
Nola amaitu zen bataila?
Enrike hil zen, eta Petri Frantziaren laguntzarekin tronuan gelditu zen.
Zein familiak gobernatzen zuen Gaztela?
Trastamara familiak.
Zer egin zuen Gaztelak XV. mendean?
Kanariar Uharteak konkistatu zituen.
Aragoi
Zein errege geratu zen seme-alabarik, eta noiz?
Martin I.a erregea, 1410ean.
Zein familia izan zen hautatua Aragoin?
Trastamara familia.
Zergatik ez zen oso boteretsua?
Erakundeek haren boterea mugatzen zutelako.
Zein lurralde konkistatu zituen Aragoik?
Italian: Sardinia, Napoli eta Sizilia.
Gatazkak
Noiz egon ziren gatazkak erresumetan?
XIV. eta XV. mendeetan.
Zein gatazka mota zeuden?
- Nobleen artean.
- Nobleak nekazarien aurka.
- Artisauak merkatarien aurka.
- Hiri askotan, eraso ugari juduen aurka.