Hormona Motak eta Haien Funtzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Hormona motak
Hormona esteroideak. Kolesterolaren antzeko egitura kimikoa, eta honen deribatuak baitira. -Giltzurrun gaineko azalak jariatzen dituenak (kortisola eta aldosterona).-Obulutegiak jariatzen dituenak (estrogenoak eta progesterona).-Barrabilak jariatzen dituenak(testosterona).- Karenak jariatzen dituenak (estrogenoak eta progesterona).
Hormona aminikoak. Hormona tiroideak: tiroxina eta triiodotironina, tirosinaren deribatu iodatuak dira. Hauez gain, katekolamiak (noradrenalina eta adrenalina) ere talde honetan sartzen dira. d) Hormona proteikoak edo peptidikoak. Talde honetan aurre-hipofisiak eta atze-hipofisiak sartzen dira. Aurre hipofisiak jariatutakoak, proteinak edo polipeptido handiak dira. Atze-apofisiak jariatzen dituenak, peptidoak dira. Talde honetan intsulina, glukagoi edo parathormonaren moduko peptidoak ere sartzen dira.
Hormonen funtzioaren mekanismoa
Hormona guztiek hartzaile espezifikoak dituzte eta horiekin batzen direnean eragina sorrarazten dute. Batu ondoren, hartzailearen arabera prozesuak gerta daitezke: - Mintzaren iragazkortasun-ezaugarrien aldaketa. Neurotransmisoreen edo hormona lokalen kasua da. -Hormonak hartzailearekin bat egiten duenean, zelula barneko entzimaren aktibazioa gertatzen da. Adb: noradrenalina hartzaile-mota desberdinekin egin dezake eta hartzaile-motaren arabera eragina ere aldatuko da. Demagun noradrenalia B2-adrenohartzailearekin lotzen dela. Batzen direnean, hartzailea aktibatu egingo da eta horren ondorioz Gs proteina-mota bat ere aktibatua izango da. Azkenik, Gs-aren aktibazioaren ondorioz adenilato-ziklasa entzmaren aktibitatea areagotu egingo da, zelula barneko cAMParen kontzentrazioa handituz. alfa-adrenohartzailearekin batuz gero, cAMParen kontzent7razioa, igo beharrean, jaitsi egingo da. -Hormona esteroideo eta tiroideak, zelula barneko hartzaileekin eta mintzekoekin batzen dira, ondorioz aktibazio genikoa gertatzen da. Hormona-hartzaile konplexua ADNaren atal jakin batzuei lotzen zaie eta ARN mezularia osatzen duten gune espezifikoak transkibatzen hasten dira. Emaitza, hormona zelulan sartu eta minutu, ordu edo egun batzuetara proteina berriak agertzen dira.
Lotailua
Zuntz ehunezko banda; bere funtzioa hezurrak elkartzea eta elkarren artean lotuta mantentzea da. Organo bigunetan ere lotailuak daude, dagokien tokian mantentzeko funtzioarekin.
Kistea
Gorputzaren baitan sortzen den ez ohiko zakua da; normalean, airea edo likidoa izaten dute, sebo kisteak esate baterako, larruazalaren azpian metatzen diren gantzak dira eta sebo guruinen bat ixten denenan sortzen da.
Sindromea
Maiztasunez azaltzen diren gaixotasun zehazten sintomak eta seinaleak. Sarritan, gaixotasun hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da (Alzeimer sindromea) edo asaldura orokor gisa (Down sindromea).
Peritoneoa
Abdomeneko barrunbea estaltzen duen mintz mehea da, diafragma muskuluen azpitik pelbisaren oinera arte. Bertan abdomeneko errai guztiak daude.
Mediastinoa
Kaxa toraxikoan birikek betetzen duten espazioa. Aurrean bularrezurra dago, atzean ornoak eta alboetan pleurak (birikak astaltzen dituzten mintzak)