Hondar balioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,97 KB
9. Interesak kalkulatzeko metodo laburtua: I=Zenbaki komertziala/Zatitzaile finkoa
Bankuek metodo laburtuak erabiltzen dituzte kalkuluak arintzeko.
Interesarekin erlazionatutako operazio askotan erabiltzen da.
Urteko interes-tasa bakun berdinean, baina zenbait egunetan, hiletan… jarritako kapitalek sortutako interesak kalkulatu behar direnean. Horietako bat zatitzaile finkoko metodoa da.
5. GAIA: KAPITALIZAZIO BAKUNA: DESKONTU BAKUNA
Kontzeptua:
deskontu bakuna eta aplikazioak:
Kapitalizazioa da kapital bat 0-tik n-ra eramatea, gaur daukagun kapitalaren amaierako balioa jakitzeko.
Deskontua, n unetik 0 unera eramatea da, etorkizuneko kapitalaren gaurko balioa jakiteko.
Deskontua erabiltzen da zor bat aldez aurretik kobratzeko, muga-eguna baino lehen.
Kanbio-letra baten igorleak diru-kopuru hori muga-eguna heldu baino lehen behar izanez gero, bankura joan daiteke dirua aurrera diezaiokeen. Baina, bankuak ez dio zebateko osoa (N edo Cn) emango, aurreratutako denbora-tarte horretan diru horrek emango lizkiokeen interesak deskontatuko baitizkio.
Bankuarentzat interesek deskontu izena hartzen dute, gainera, zerbitzu horrengatik komisio bat kobratzen du.
Igorleak jasotako eskudiruari efektiboa deituko diogu.
Deskontu komertziala: D = Cn * d * n eta E(Co) = N (Cn) - D
D = deskontua; murrizten den zenbatekoa.
Cn = azken kapitala; deskontuan nominala deitzen da; Cn = N
d = urteko batekotan adierazitako deskontu tasa.
n = kobrantza edo ordainketa egiten den denboran.
E = balio efektiboa, kobratzen den zenbateko garbia.
N = balio nominala, zorra.
Interes-tasa baliokideak deskontu bakunean: D = Cn * d * n eta d = dk * k
Kapitalizazioan bezala, d deskontu-tasak eta n denborak denbora unitate berdina adierazi behar dute.