Hominizazioa eta Kultura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,49 KB
Hominizazioa
Definizioa
Filogenesia espezie biologiko baten sorrera, formazioa eta garapena da eboluzio biologikoaren bidez. Giza espezieari dagokionez, filogenesiari hominizazioa deitzen zaio.
Historia
Duela 6,5 milioi urte primate hominideen artean eboluzio-prozesua hasi zen. Duela 5 milioi urte lehenengo Homo espeziea agertu zen. Hortik aurrera, hainbat Homo espezie agertu ziren. Duela 100.000 urte agertu zen azken Homo espeziea, eta gaur egun bizirik mantentzen den bakarra: Homo sapiens sapiens. Beste Homo espezieak desagertu egin dira.
Gaitasunak
Homo bakoitzak, naturaz, gaitasun batzuk ditu, bereziki gaitasun intelektualak eta motorrak. Bereziki, Homo espezieak oinarrizko lanabesak (harrizkoak) erabiltzen zituen. Beraz, Homo espezie bakoitzak garatu ditu bere fisiologia eta bere adimena eboluzio-prozesu biologiko batean. Prozesu horretan, orokorrean, Homo espezieek lortu zituzten egokitzapenak eta abantailak ingurumen eta klimaren aldaketen aurrean, mantendu eta grabatu ziren espezie bakoitzaren informazio genetikoan, erreprodukzio-prozesuen bidez.
Hominizazioaren azalpen aurreboluzionistak
Fixismoa
Espezie guztiak gaur egun diren bezala betidanik egon direla dioen teoria da. Hala, espezie bakoitzeko gizabanakoa aldatzen da bere existentzian zehar, baina espeziea bera ez da inoiz aldatzen. Beraz, mundua betidanik izan da estatikoa, eboluzio garrantzitsurik gabekoa.
Kreazionismoa
Jainko edo diseinatzaile adimenadu batek, ezer ezetik eta bat-batean, espezieak sortu zituela dioen teoria da. Gizakia ere kreatua izan dela dio, baina, bereziki, jainkoengatik hurbilago dagoela. Horregatik, gizakia da beste espezien artean lehentasuna duena. Gizakia une batean hasi zen eta desagertuko da beste une batean.
Darwin eta hautespen naturala
Darwin
Espezie guztiak beste espezietatik datoz, eta, epe luzean, transformazio txiki eta jarraituen bidez, pasatzen dira espezie batetik bestera. Transformazio horiek hautespen naturalaren bidez gertatzen dira, hau da, ingurune fisikoaren zein beste espezien presioaren ondorioz (tenperatura, depredatzaileak). Espezieak bere ezaugarriak aldatzen ditu ingurunera egokitzeko eta bizirik irauteko. Hala, hautespen naturalaren arabera, baliagarriak diren transformazioak mantentzen dira espezie batean, eta, horrela, espeziea ugaltzen eta mantentzen da denboran eta aldaketan zehar, ezaugarri egoki batzuk mantenduz.
Mendel
Espezie batean, belaunaldiz belaunaldi, ezaugarriak transmititzen dira herentzia genetikoaren bidez. Hala, organismo baten zeluletan dagoen DNA-an transmititzen dira. Beraz, arrakastatsuak izan diren ezaugarri bio-fisikoak (altuera) organismoaren zeluletan grabatuta mantentzen dira instrukzio kimikoak bezala. Organismo hori ugalduko denean, bere ondorengoei transmitituko dizkie geneak.
Neodarwinismoa
Hautespen naturala eta genetika mutazionista ikuspegi berri batean elkartzen ditu. Hala, beti da posible espezie bat agertzea epe luzean transformazio txiki eta jarraituen bidez, baina baita bat-batean ere. Adibidez, pasabidea bi Homo espezien artean: Neanderthal-etik Homo sapiens-era.
Hominizazio faktoreak
- Bipedestazioa: Ibilera bipedoari esker, anatomia aldatu zen, bereziki, luzatu zen bizkarrezurra eta indartu lepoa. Halaber, zerumuga ikusteko aukera gehiago agertu zen eta begien posizioa zentratu zen.
- Gorputz-adarrak aske eta eskuak: Bipedismoak askatu zituen goiko adarrak. Hala, eskuak garatu eta trebezia handitu zen, hatz lodia aurkakoa garatuz (objektuen manipulaziorako). Eskuak komunikaziorako tresna gisa ere erabiltzen hasi ziren.
- Entzefalizazioa, garuna eta neokortexa: Homo sapiens-en kasuan, entzefalizazio faktoreak dira: bipedismoa eta suaren erabilera, nerbio-sistemaren garapen konplexua prozesu konkomitantea bihurtu zen, eta giza garunean sortu zen neokortex konplexua. Neokortex horren formazioan faktore nagusia gaitasun sozialak garatzea izan zen.
Kultura
Animaliek programazio biologiko edo naturala dute. Programazio horretan, animaliek modu automatikoan edo instintiboan dituzte gaitasunak bizirik irauteko era egokian ingurune batean. Gizakiok, horretaz gain, kultura konplexuak garatu ditugu gure garunari eta harremanei esker. Kultura horietan informazio, baliabide, gaitasun eta ohitura artifizialak, asmatuak, ditugu.
Kultura asmazio soziala eta historikoa da, eta gizabanako bakoitzak ikasten eta barneratzen du kultura gizartean, belaunaldiz belaunaldi. Tradizio zikloa da: kultura ikasi, parte hartu eta transmititu. Adibidez: euskal kulturan kultibatzen diren dantzak.
Kultura guztiek desberdintasunak dituzte:
- Bizitza-beharrak asebete (osasuna, lana).
- Antolakuntza egin (familia, ikaskuntza).
- Jokabide eta ohitura batzuk ezarri.
- Sinesmen batzuk ezarri.
Ondorioz, giza-kultura guztiek gizakiontzat balio bikoitza dute:
- Balio tekniko-praktikoa: talde baten egokitzapena bizirik jarraitzeko.
- Balio afektiboa: talde baten nortasuna eta ekarpena nortzuk garen jakiteko (identitatea).
Adibidez: arrantzak bi balioak ditu.
Kultura bakoitzak lortu, asmatu edo garatu ditu prozedura eta estrategia desberdinak bizirik mantentzeko eta egokitzeko. Bi galdera agertzen dira:
- Kultura batzuk hobeak dira gehiago garatuta daudelako?
- Nola lortuko da kultura desberdinen arteko bizikidetza?
Kultura aniztasuneko sei ikuspegi
- Etnozentrismoa: norberaren kulturak nagusitasuna du, balio gehiago du eta zibilizatuagoa da.
- Arrazakeria: gizakien ezaugarri biologikoek mugatzen dituzte, funtsean, giza-kultura sortzeko gaitasunak, eta, beraz, arraza batzuek beste batzuek baino balio gehiago dute.
- Xenofobia eta xenofilia: atzerritar eta arrotzak diren ohiturak arriskutsuak dira.
- Erlatibismo kulturala: ezinezkoa da bi kulturak erkatzea.
- Unibertsalismoa eta globalizazioa: munduko giza-kultura.
- Zainketa: kultura-aberastasunak aukera gehiago ematen dizkio gizateri osoari.
Hiru jarrera
- Asimilazionismoa edo akulturazionismoa: kultura guztiek gehiengoaren hizkuntza eta ohituretara egokitu behar dute funtsean.
- Multikulturalismoa: gizarteko kultura guztiak elkarrekin baina bananduta bizi behar dute.
- Interkulturalismoa: gizarteko kultura guztien arteko desberdintasunak ezabatu.