Hominizazioa eta humanizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB
Gizakiak izandako prozesu ebolutiboa:hominizazioa
:Gizakiak eta txinpantzeak,biak ala biak,orain dela zazpi milioi urte bizi ziren tximinoen ondorengoak dira;beraz, arbaso berberak ditugu.Dena den, horrek ez du esan nahi gizakia tximinotik datorrenik, baizik eta gizakiak eta tximinoak arbaso primate bera dutela.Antropogenesia edo giza espeziaren garapena hominizazioan oinarritzen da ezaugarri horiek azaltzeko..Hominizazio deritzon prozesuari esker, giza espezieak eboluzionatu egin zuen,lehenbiziko arbasoetatik Homo sapiens sapiens izateraino. Oso prozesu luzea izan zen:primateen sorrerarekin hasi zen.
A)Aldaketa anatomikoak:Gizakia nondik datorren jakiteko, gorputzean hainbat aldaketa jasan zituzten tximinoetatik hasi behar dugu: -
Hankabiko bihurtzea:
hankabiko jarrera izan zen lehenbiziko aldaketa.Jarrera horren eraginez, bizkarrezurra garatu zen.Hura zuzen jartzeak,berriz,garuna kiribiltzea ekarri zuen berekin eta horren ondorioz, entzefalizazioa.-
Entzefalizazioa:
Garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua hazi egin ziren.Handitze prozesu horretan,faktore garrantzitsuak izan ziren lanabesak egiten hastea eta bizitza social gero eta konplexuagoa izatea.-Eskua laburtzea:
Esku-ahurraren eta hatzen arteko proportzioa laburtu egin zen; hatz lodia, ordea luzatu egin zen eta gainerako hatzekiko aurkako posizioa hartu zuen.Hankabiko bihurtzean eskuak libre geratu ziren, eta zenbait aldaketa ebolutibo gertatu ziren, gauzak errazago manipulatzeko ezinbestekoak izango zirenak;eskua laburtu egin zen eta hatz lodia,berriz,luzatu.B)Aldaketa fisiologikoak:-Eskuak libre geratzea.-Plastikotasun biologikoa: Gizakiaren kasuan,biziraupena ez dago gorputzaren menpe, baizik eta hura erabiltzen ikasteko bereganatzen duen kulturaren menpe;izan ere, animalia guztien artetik,gizakiok dugu heltze-prozesu motelena eta ez dugu instinturik.-Ugalketaren berezitasunak:Giza sexualitateak ezaugarri nagusi bat du:kontrola, hormonala ez ezik, kortikala ere badela.Gizakiak ez ditu araldiak espeziea ugaltzeko.Urteko edozein garaitan ugaldu daiteke.
C)Aldaketa sozialak: