Hizkuntza ofiziala definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,71 KB

  • Hizkuntza txikia:


    Hiztun gutxi dituen hizkuntza.
    Hiztun kopuru handi batera iristen ez den hizkuntza.
  • Hizkuntza handia:


    Hiztun asko dituen hizkuntza.
  • Hizkuntza-transmisioa:


    Komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza ikastea, horren bitartez historia bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.
  • Hiztun-komunitatea:


    Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa.
  • Ama-hizkuntza:


    Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitako lehen hizkuntza. Haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, gero erabiltzen jarraitzen dena.
  • Hizkuntza-normalizazioa:


    Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua.
  • Hizkuntza funtzionala:


    Eremu edo funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza.
  • Diglosia:


    Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun-egoera.
    Hizkuntza edo aldaera horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, hedabideak), eta bestea, informaletarako (familia, lagunartea).
  • Elebiduna:


    Bi hizkuntza jakin eta erabiltzen dituen hiztun edo giza taldea.
  • Estatus edo Egoera:


    Egitura sozial jakin batean, pertsona edo hizkuntza batek besteen aldean duen lekua edo posizioa.
  • Erabilera eremua:


    Hizkuntza erabiltzen den esparru eta une guztien multzoa. Kontuan hartzen da nork, nori eta noren aurrean erabiltzen den, zeri buruz eta zein egoeratan, nola, zein asmorekin...
  • Hizkuntza ukipena:


    Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa.
  • Hizkuntza ofiziala:


    Estatus ofiziala duen hizkuntza. Ofizialtasunak hizkuntza hori erabiltzeko hainbat eskubide aitortzen die herritarrei.
  • Hizkuntza ordezkapena:


    Hizkuntza batek beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak irabaziz joatean gertatzen den prozesua. Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko hizkuntza desagertu ere egin daiteke.
  • Pidgin:


    Minorizazio egoeran dagoen hizkuntza egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua.

Entradas relacionadas: