Hizkuntza idatziaren garapena Haur Hezkuntzan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 55,03 KB
1. Hizkuntza idatzia, komunikatzeko sistema
1.1. Haurra eskolan hasi aurretik
Ahozko hizkuntzaren garapen nahikoa inguruarekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko. Hainbat gauza egin ditzake: galdetu, eskatu, azaldu, ukatu, agindu... Eta hori egiteko:
- Elementu linguistiko egokiak erabiliko ditu.
- Esaldi konplexuak erabiltzen dituzte euren beharrak asetzeko.
- Behar besteko hitz kopurua dakite.
1.2. Eskola / Gizartea (Familia)
Eskolara iritsi baino lehen konprobatu ahal izan dute hizkuntza idatzia komunikatzeko balio duela, funtzio bat duela gizartean.
1.3. Haurra eskolan
Hizkuntza idatzia ikasten dutenaren garrantziaz ohartu behar dute. Komunikatu ahal izateko (bai ahozko bai idatzizko) tresna oso baliagarria da. Zoritxarrez, praktikak idazkerarekin erlazionatuak daude, isolatuak, ez haiekin. Letrak, idazkeraren norabidea, soinuekiko lotura...
1.4. Eskola / Gizartea (Familia)
Alde handia dago eskolan hizkuntza idatziaz irakasten zaienaren eta gizartean (inguruan) ikusten dutenaren artean.
Eskolan teknika hutsa irakasten zaie + inguruan hizkuntza idatzia etengabe erabiltzen den komunikazio-sistema da.
2. Hizkuntza idatzia
- Eskolan zeregin garrantzitsuenetarikoa: hizkuntza idatzia ikastea.
- Bizitza osoan egingo ditugun bestelako ikasketen oinarria.
- Eskola porrota/arrakasta hizkuntzarekiko harremanaren islada.
3. Idazkizko hizkuntza Haur Hezkuntzan
- Haur Hezkuntzatik bertatik hasi behar da alfabetatzeari esanahi zabalagoa eta benetako balioa ematen.
- Irakaskuntzaren azken helburua izango da ahozko zein idatzizko hizkuntza haurrei laguntzeko irakastea, lanbide-arloan eta jendarte modernoan gara daitezen.
- Hori dela eta, haurrek eskolan duten zeregin garrantzitsuenetariko bat hizkuntza idatzia ikastea da, sistema linguistiko hori baita haurrak eta helduak bizitza osoan egingo dituzten bestelako ikasketen oinarria.
4. Irakurketa ereduak: eredu elkarreragilea
4.1. Irakurketa prozesua
- Goranzko eredua: Testuan jartzen du indarra, testuak gordetzen du ulermenerako giltza.
- Beheranzko eredua: Irakurlearengan jartzen du indarra, irakurlearen esku dago nagusiki ulermena.
Goranzko ereduan ez bezala, eredu hau ez da testuan soilik oinarritzen, ez eta irakurlearengan ere, beheranzko ereduan ez bezala. Biak dira garrantzitsuak: hitz-gakoa da elkarreragina. Alde batetik, irakurlearen eta testuaren bi mutur horiek dauzkagu, baina orain elementu berri bat azaltzen zaigu, orain arte kontuan hartzen ez zena, irakurketa azaltzeko: testuingurua. Testuinguruak irakurketa ez ezik ulermena ere baldintzatzen du.
4.2. Trebetasunak
Eredu honetan oinarritutako irakaskuntzaren arabera, ikasleek bi trebetasun landu beharko dituzte:
- Batetik, ikasleek testua eta bere osagaiak prozesatzen ikasi behar dute, hau da, dekodifikazioa.
- Eta, bestetik, ulermena errazten duten estrategiak ere ikasi behar dituzte, testuak esaten ez diena ulertzeko (betetzeko) estrategiak ikasi beharko dituzte.
4.3. Testuaren ulermena
Eredu elkarreragilearen arabera, testuaren ulermena gertatzen da irakurleak testuan irakurtzen duenaren eta irakurgaiaz dakienaren arteko erlazioari esker.
- Irakurketa-prozesua testua ikusi aurretik hasten da. Irakurlea irakurriko duenaz aurreiritziak eratzen hasten da: gaia, testu mota... Ez da hutsetik abiatzen, bere bizitza osoan pilatutako esperientzia du oinarri. Eta esperientzia eta ezagutza horiek laguntzen diote testua irakurtzen hasi aurretik hipotesiak egiten.
4.4. Esanahia eraikitzeko estrategiak
a) Igarpena. Cassany-ren hitzetan, testuari buruzko aurrerapenak egiteko gaitasuna: zer esango duen testu batek, nola jarraituko duen eta are nola bukatuko den. Eta hori aztarna gramatikal, logiko edo kulturalei esker egiten dugu (adibidez, Hollywoodeko film baten hasieran pertsonaia ona arriskuan badago, badakigu ez dela hilko, bestela pelikula amaitu egingo litzatekeelako). Igarpenaren bidez, gaiari buruz irakurleak dakiena aktibatzen da eta testuaren esanahia eraikitzeko erabiltzen du.
b) Inferentzia: Inferitzea da testuaren atal bat ulertzea beste atalen esanahiaz baliatuz. Testuaren ulermenean sor daitezkeen hutsuneak osatzeko erabiltzen da estrategia hau. Irakurleak aldez aurretik zituen ezagutza kontzeptualak eta linguistikoak erabiltzen ditu jasotzen duen informazioa osatzeko. Irakurleek erabiltzen dute estrategia hau honako bi informazio mota hauek inferitzeko: batetik, testuan esplizituki agertzen ez dena; eta, bestetik, testuan geroago agertuko zaizkien informazioak.
c) Autokontrola: Irakurleak autoebaluatzeko egiten ari duen irakurketa-prozesua. Autoebaluazioaren emaitzak: jaso duen informazioa ontzat joko du, eta, beraz, irakurtzen jarraituko du; edo testuaren esanahia eraikitzea ez du lortuko, eta, beraz, atzera egin eta estrategiaren bat garatu beharko du prozesua ondo burutzeko.