Hizkuntza Idatzia Ikastea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,21 KB

Zer ikasi behar duten haurrek hizkuntza idatziari buruz?

Lehenik eta behin idazkeraren sistema irakatsi behar zaie haurrei, hau da kodea; hala nola, letrak zeintzuk diren eta nola burutu behar diren, letren eta fonemen arteko erlazioa zein den, puntuazio- ikurrak, letra larrien erabilera, letra mota ezberdinak: ekuazioak, inprentakoak, letrek paperean duten norabidea eta letreiatzea.
Bigarrenik, idatziaren esanahia irakatsi behar diegu, hau da, hitzek eta testuek beti dutela esanahi eta testuinguruaren arabera alda daitezkeela esanahi horiek.
Hirugarrenik, hizkuntza idatziaren funtzioak irakatsi behar dizkiegu: enuntziatu ondoren informazioa luzaroan gordetzen berriro berreskuratu nahi izanez gero, ahozko mezuren bat-batekotasuna gainditzen eta igorlearen eta jasotzailearen arteko tartea: bai idazleak bai irakurleak ahalegin handia egin behar dute mezua ulergarria izan dadin.


Zeintzuk dira eredu elkarreragilearen arabera esanahia eraikitzeko estrategiak?

a) Igarpena: Igarpenaren bidez, gaiari buruz irakurleak dakiena aktibatzen da, eta testuaren esanahia eraikitzeko erabiltzen du. Ikasleak estrategia honetan trebatzeko, irakurri aurretik galderak egin behar zaizkie hipotesiak egin ditzaten, geroago baieztatu edo ezeztatuko dituztenak. (Ezer irakurtzen hasi aurretik aurreikuspenak sortu behar dira testuari buruz, horrela motibazioa sustatuz: irakurleak zer dakien, irudien bidez, tituluarengatik, pertsonaiak ezagutzen dituzten komentatu,...). Irakurtzeko modua da eta hitzek zer esango duten aurreikustea da. Iragarpenean ez dugu liburua irakurri oraindik.
b) Inferentzia: Inferitzea da testuaren atal bat ulertzea beste atalen esanahiaz baliaturik, hau da, informazio/baliabide linguistikoak erabiltzea oraindik irakurri ez duguna ulertzeko. Kasu honetan, liburuaren zati bat baino ez dugu irakurriko, ezagutuko ditugu zenbait pertsonai,... Informazio horrekin iragarri ahal dugu zer gertatu ahal den.
c) Autokontrola: Metakogniziozko estrategia, ebaluatzeko erabiltzen da. (Kognizioa: dakiguna/Metakognizioa: dakiguna laguntzeko, jakintzari laguntzeko estrategiak). Irakurketa- prozesua irakurleek kontrolatzen dute, baina batzuetan igarpen eta inferentzia okerrak egiten dira. Horregatik irakurleak bestelako estrategiak erabili behar ditu bere hipotesiak eta inferentziak egiaztatzeko.
1. Estrategia: Hitzen bat ulertzen ez denean normalean itxaron egingo dugu ea aurrerago honen inguruko informazioa daukagun, ia aurrerago kontestuarekin ulertzen dugun.
2. Estrategia: pasarteak ez ditugula ulertzen, ez bakarrik hitzak. Atzera bueltatzen gara berriro irakurtzeko ia oraingoan ulertzen den.
3. Estrategia: Ez badugu ulertzen berriro irakurrita, testuak ez badigu informazioa ematen, kanpoko informazioa lortu behar dugu; taldea erabili behar dugu, soluzioa bilatu dezaten.
4. Estrategia: honekin lortu ezean, irakasleari galdetu edo hiztegian,... begiratu. Irakasleak izango dira azken aukera, beraien autonomia lantzeko eta jakin-minarekin egoteko.


Irakurtzen ikasteko faseak: Fase ortografikoa

Haurrak testu idatziaren ulermen globala egiten duenean hasten da fase hau. Izan ere, lehen fasean hitzak bere osotasunean “ikusten” zituen haurrak. Bigarren fasean, letraz letra irakurtzen zuen, baina ez zuen lehen kolpean unitaterik, batasunik, ikusten. Hirugarren etapa honetan irakurri ahala testuaren esanahi globala ulertzeko kapaza izango da.


Erregulazio jarraitua egiteko zenbait baliabide

Erregulazio jarraitua: erregistroa; gela nola dagoen. Hiru tresna ikasleei buruz informazio objektiboa eskuratzeko, informazio hori daukagunean orduan gurasoekin hitz egin ahalko dugu esaten zer eduki dezakeen, zer gertatzen den,... BEHAKETA
a. Ebaluazio-irizpideen zerrenda: Egindako erregistroak eta hartutako oharrak sistematizatzekob. Diktaketak: Idazketa kodearen notazio alfabetikoaren sistema haurrak nola kontzeptualizatzen duen eta zer nolako bilakaera duenc. Ikasle bakoitzaren erregistroak: Ikasleek fitxa bina daukate: irakurketarako eta idazketarako: landutako atala, ikaslearen erantzuna eta hurrengo egunerako lantzeko proposamena
d. Eskolako egunerokoa: Egunerokoa zabala: ez araubiderik eta hausnarketara bultzatu


1. Zer da hizkuntza idatzia ikastea? Hizkuntza idatzia ikastea mekanika bat ikastea baino jarduera konplexuagoa da, beti testuinguruetan kokatzen da, beraz hor informazio ugari eman /azaldu behar da. Ahozkoa ez bezalako sistema bat da. Helburua ez da idazkera erabiltzea ahozko hizkuntza itzultzeko. Baizik eta testuingurutik menpe ez dagoen hizkuntza bat da: behar duen informazio linguistiko guztiak eduki behar ditu bere osotasunean eta berez ulertzeko. Pentsatzeko tresna boteretsu bat da; idazteak pentsatzen laguntzen du, gauzak antolatzera, ez bakarrik esango duguna baizik eta nola kontatuko dugunera eramaten gaituelako.


Azaldu eredu elkarreragilea.

Goranzko ereduan ez bezala, eredu hau ez da testuan soilik oinarritzen, ez eta irakurlearengan ere, beheranzko ereduan ez bezala. Biak dira garrantzitsuak; izan ere, bi prozesu horiek aldi berean gertatu eta elkarren osagarriak dira: irakurleak testuan zer ikusten duen eta irakurle berak testuari zer ematen dion. Eredu honetan oinarritutako irakaskuntzaren arabera, ikasleek bi trebetasun landu beharko dituzte:
• Batetik, ikasleek testua eta haren osagaiak prozesatzen ikasi behar dute, hau da, dekodifikatzen.
• Bestetik, ulermena errazten duten estrategiak ere ikasi behar dituzte, testuak esaten ez diena ere ulertzeko.


Irakurtzen ikasteko faseak: Fase alfabetikoa.

Fase honetan, kontzientzia fonologikoa bereganatzen du haurrak: ordura arte soinu-unitate bakartzat entzuten zituen hitzak unitate txikiagoez (fonemez) osatzen direla konturatuko da, eta, gainera, soinu- unitate txikiago horietako bakoitza letra batez adierazten dela. EZAUGARRIAK:
• Fase honetan haurra kodea dekodifikatzen hasten da: Letra bakoitzari zer soinu dagokion ikasten da. (kontzientzia fonologikoa) Letren ordenak garrantzia duela konturatzen hasten da, ez baita gauza bera “txori” eta “txiro”, edo “gaur” eta “agur”.
• Haurrak autonomia-maila altua lortzen du, helduez baliatzeaz gainera, testuak deszifratzeko mekanismo berriak aurkituko ditu.


Nork bere burua erregulatzeko zenbait baliabide.

a. Irakaslearen eta ikaslearen arteko ebaluazioa - Bien arteko elkarrizketa ikaslea ohartzen da nola aurreratu den- Irakaslearen lana: ikasleak autonomoak izan daitezen bideratu- Ikasleei aurreko lanak erakutsi, aurrerapenen berri izan dezake
b. Ikasleen arteko ebaluazioa - Beste ikasle batek edo beste ikasle talde batek egindako ebaluazioa: galderak, behaketak, erantzunak eskatu, lan txukunak eskatu- Irakaslearen lana: ikasleen behaketak ulergarriak, giro baikorra sortzen, euren arteko kritikek ez utzi inor barregarri edo bakarrik- Ustekabeko egoerak + programatutako egoerak
c. Nork bere buruari egindako ebaluazioa - Irakasleak ikasleekin adostu baditu helburuak, prozedurak eta ebaluatzeko irizpideak, ikasleek ikus dezakete jarritako helburuak lortu dituzten edo ez

Entradas relacionadas: