Historiografiaren Bilakaera: XIX. Mendetik XXI. Mendera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB
XIX. mendearen erdialdetik 1930. urtera: Abiapuntua
Historia Tradizionala
Bi eskola historiografiko bereizten dira: Historizismoa eta Positibismoa. Hauek izango dira nagusi 1930. urtera arte mundu zientifikoan.
Historizismoa
Alemanian sortua, idealismo filosofikoarekin eta erromantizismoarekin lotua. Erromantizismoak sustraiak goraipatzen ditu eta horretarako historiara jotzen du. Historizismoarentzat:
- Gertakari historikoak bakarrak eta errepikaezinak dira.
- Historia bakarra bada, ezin da legerik atera.
- Historia interpretazio subjektiboa da.
- Ez da zientifikoa.
Positibismoa
Helburua gertakariak era ordenatuan kontatzea da, historizismoaren aurka sortzen den korrontea. Ezaugarriak:
- Historizismoaren aurkako erreakzioa.
- Historia zientzia bihurtu nahi da.
- Berrikuntzak iturrietan eta metodoan: dokumentu idatziak bakarrik onartzen dira. Euristika erabiliz egia bilatzen da.
Amankomunean dutena:
- Egilea: pertsona handiak (agintariak, politikariak, militarrak, erregeak...).
- Objektua: pertsonai horien ekintzak.
- Historia narratiboa da.
Bigarren Fasea: 1929 - Berrikuntza
Eskola Berriak
Bi eskola edo paradigma nagusi:
- Annales eskola: Aldizkari batean historialari talde batek idatzitakoa. 1929an argitaratu zen lehen alea.
- Marxismoa: Arrakasta Wall Street-eko krakaren azalpenak emateagatik.
Amankomunean dutena:
- Gertakarien ordez, prozesuak aztertzen dira.
- Egilea: gizaki multzoa.
- Objektua: giza multzoen ekintza guztiak.
- Historia esplikatiboa da: fenomenoak argitu nahi dira.
Marxismoa: Materialismo Historikoa
Hiru kontzeptu berriren inguruan:
- Eredu esplikatiboak: gizarteen funtzionamendua eta aldaketa azaltzen dute.
- Produkzio modua: gizartean hiru maila (azpiegitura, egitura, goiegitura).
- Aldaketak: talde gatazkek eragindakoak.
Produkzio moduak historian zehar: harraparia, neolitikoa, esklabista, feudala, kapitalista, sozialista.
Historia Berriak: XX. mendearen erdialdetik aurrera
Annales eta Marxismoaren ereduari jarraituz, 50eko hamarkadatik aurrera. 70eko hamarkadan sendotzen da.
- Historia estrukturala: gizarteen egituren historia.
- Mentalitateen historia: psikologia soziala eta antropologiarekin lotua.
- Historia ekonomikoa eta historia soziala: marxismoari lotua.
- Historia kuantitatiboa edo kliometria: datuak eta neurketa zehatzak.
- Emakumeen historia: genero ikuspegia, feminismoarekin lotua.
1980ko hamarkada
Historia kualitatiboa nagusitzen da kuantitatiboaren ordez.
- Sexualitatearen historia, familiaren historia, heriotzaren historia.
- Emakumeen historia indartzen da, haurrak eta baztertuak ere kontuan hartuz.
- Eguneroko bizitzaren historia.
- Mikrohistoria.
Guztiek amankomunean: Helburu esplikatiboa, fenomenoak azaldu eta zergatiak argitu. Diziplinartekoak dira eta munduaren ulermena eta etorkizunerako aurreikuspena dute helburu.