Historiografia eta Literatura Erroman
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 393,81 KB
Historiografia:
Genero honek Grezian du jatorria K.a. V. mendean, prosaz idatzitako lehen generoa izanik. Herodotok sortu zuen, erretorikaren arauak jarraituz irakurlea limurtzeko.
Erroman literatura genero gisa hasi zen K.a. III-II. mendeetan, greziar ereduei jarraituz. Lehen historiagile ezaguna Katon izan zen, "Jatorriak" izeneko Erromako eta Italiako historia orokorra idatziz (galdu egin dena). Historiografia prosako generorik garrantzitsuena bihurtu zen Erroman, eta hainbat azpigenero zituen:
Historia orokorrak: Erromako historia osoa.
Monografiak: Une historiko zehatzei buruzko lanak.
Memoriak: Zesarren "Komentarioak."
Biografiak.
Julio Zesar: Erromatar militarra eta politikaria izan zen, Erromako errepublika inperio bihurtzeko oinarriak ezarriz. Gerra zibilaren inguruko gertaerak eta bere kanpainak dokumentatu zituen "Komentarioak" izeneko idazkietan, zeinetan estilo garbi eta zuzena erabiliz idazten zuen.
Obra: Zesar literatura arloan ezaguna da gerraren inguruko hainbat gertaeraren Komentarioak egin zituelako. Lan historikoak baino gerra memoriak dira. Gerraren inguruko alderdiak dira nabarmenak, eta alderdi etnografiko, politiko eta erlijiosoak ere aipatzen ditu. Lan horiek hirugarren pertsonan idatzita daude eta Zesarren ezaugari topikoa bihurtu da.
Estiloa: Kontakizun zuzena eta bizitasuna; hirugarren pertsonan idatzitako prosa garbia, hizkuntza militarra erabiliz eta estilo sinple eta ederra lortzeko arkaismorik gabe.
Salustio: Historiografo garrantzitsua izan zen, Erromako dekadentziari eta moraltasunari buruz idatzi zuen. Ikuspegi kritiko eta etiko batetik idatzi zuen garaiko gertaeren inguruan, "Katilinaren Konjurazioa" eta "Jugurtaren Gerra" izeneko obretan.
Obra: Idazle gisa talentu handia erakutsi zuen: kontakizun psikologikoak oso ederrak dira, baita protagonisten hitzaldiak eta hausnarketa moralak ere.
Estiloa: Energiaz eta intentsitatez betea; estilo pertsonala, kontakizun psikologikoak eta hausnarketa moralak nabarmentzen dira. Bere azken urteetako obra nagusiak: Katilinaren konjurazioa: Katilina patrizioa estatu-kolpea egiten saiatu zen. Salustiok hausnarketa moral eta politikoak tartekatzen ditu Erromako eboluzio politiko eta sozialarekin.
Jugurtaren gerra: Jugurtak senatuaren aurka egindako iraultza. Ondorioz gerra zibila iritsi zen eta iraultzailea menderatu egin zuten.
Historiae: lau hitzaldi eta beste zati batzuk.
Tito Livio: Erromako historian oinarritutako lanak idatzi zituen, Erromaren hasieratik Augustoren garaia arte. 142 liburuz osatutako obra bat egin zuen, nahiz eta guztiak ez dauden gordeta. Erromatar historiaren ikuspegi moral eta klasikoa garatu zuen.
Obra: Hasieratik laburpenak idazten hasi ziren, eskuliburu eta testuliburu gisa historia ikasleentzat. Lana sailkatu egin zen hamar liburuko multzoetan, eta horregatik "Hamarkadak" izenburupean ere ezaguna da. Erromako historiografian klasiko bat da eta bere garaikideek eta ondorengoek oso aintzat hartu izan dute bere lana.
Estiloa: Erretorika eta hitz-jario bikaina, moraltasun eta adiskidetasun gaietan oinarrituz; estilo klasiko eta irakaskuntza xedearekin.
Tazito: Tazito Erromako historiagile handia izan zen, kontakizun historikoari bere garaiko politika eta kulturaren kritika zorrotza eransten ziona. Bere lanak ideologia sendoa du, askatasunaren oinarrizko arazoa aztertzen du, bai talde eta bai norbanako ikuspegitik. Tonu ezkor eta ironikoan idazten zuen, boterearen eta boteredunen inguruan. Bere lan nagusiak honakoak dira:
Urte-liburuak: Tiberio, Kaligula, Klaudio eta Neronen erregetzei buruzkoa.
Historiak: 69 eta 96 urteen arteko garaia azaltzen du.
Zizeron: Marko Tulio Zizeron K.a. I. mendeko Erromako hizlari eta idazle ospetsua izan zen, literaturan eta oratorian bereziki gailendu zena. Zizeronek greziar kulturaren eragina Erromara ekarri eta latinez idazle aberatsa bilakatu zen, ondorengo belaunaldientzat eredugarri. Oratoriaren hiru estilo landu zituen: xumea, erdikoa eta goi-mailakoa, eta greziar erretorikaren teknikak barneratu zituen.
Zizeronek hainbat genero jorratu zituen, besteak beste, oratoria, filosofia eta epistologia. Hitzaldien artean, “In Verrem” (ustelkeriaren aurkakoa), “Katilinariak” (Katilinaren estatu-kolpe saiakera salatuz), eta “Filipikak” (Marco Antonioren aurka) nabarmendu ziren. Filosofiaren alorrean, greziar ideiak Erroman zabaltzeko latinezko terminologia berria sortu zuen, eta lanak elkarrizketa moduan idatzi zituen: “De amicitia” (adiskidetasunaren inguruan) eta “De senectute” (zahartzaroari buruz).
Politikan, Errepublikaren aldeko eta tiraniaren aurkako jarrera agertu zuen, eta lan nabarmenen artean daude “De re publica” eta “De legibus” (legeen inguruan). Oratoria eta filosofia sustatu zituen Erroman, hizlariak ongi prestatzea ezinbestekoa zela azpimarratuz, eta moraltasunez beteriko ideiak defendatu zituen.
ESALDI JURIDIKOAK:
1 Ad impossibilia nemo tenetur=inor ez dago behartuta ezinezkoa dena egitera
2 Adhuc sub iudice lis est=auzia epailearen erabakiaren zain dago
3 Contra iuris civilis regulas pacta conventa rata non habentur=zuzenbide zibilaren aurkako paktuak ez dira baliozkoak
4 Cui prodest?=nori egiten dio onura?
5 Dura lex sed lex=legea gogorra da baina legea da
6 Excusatio non petita, accusatio manifesta=eskatu gabeko aitzakia, akusazioaren onarpena
7 Facta non praesumuntur, sed probantur=gertaerak ez dira arrandiatzen, egiaztatu egiten dira
8 Ibi potest valere populus, ubi leges valent=herri baten indarra bere legeen indarrean datza
9 In dubio pro reo=duda badago, epaituaren alde
10 Iudex damnatur cum nocens absolvitur=epailea kondenatua da erruduna absolbitua denean
11 Legum omnes servi sumus, ut liberi esse possimus=askeak izateko, denok gara legeen esklabu
12 Libertas est potestas faciendi id quod facere iure licet=askatasuna legearen arabera baimendua dagoena egiteko askatasuna da
13 Nemo esse iudex in sua causa potest=inor ezin da epaile izan bere auzi propioan
TESTUA: Olim cuncta maria tam infesta...potureant servitute liberantur= Garai batean, itsaso guztiak hain zeuden pirataz beteak, non inor ezin baitzen arrisku handirik gabe nabigatu. Marinelu eta merkatari asko piratek bahitu eta esklabotzara eramaten zituzten. Diru kopuru handia ordaindu zezaketenak bakarrik askatzen ziren esklabotzatik.
Hiztegia: Olim: garai batean/cuncta: guztiak/maria: itsasoak/tam: hain/infesta: beteta/erant: zeuden /praedonibus: piratez/ut: non/nemo: inor/navigaret: nabigatu/sine: gabe/maximo periculo: arrisku handirik/multi: asko/nautae: marinelak/et: eta/mercatores: merkatariak/a praedonibus: piratek/abducebantur: bahituak ziren/in servitutem: esklabotzara/solum: bakarrik/illi: haiek/qui: zeinek/magnam pecuniam: diru kopuru handia/solvere: ordaindu/potuerant: zezaketen/servitute liberabantur: esklabotzatik askatuak ziren
Saporem: amaierako konts. desagertzea (sapore); s>z konts aldaketa (zapore) [saporedun]
Corpus: s>tz konts. aldak. (corputz); c>g konts aldak (gorpuz) [gorputzkera, gorputztxo]
Castaneam: c>g konts aldk (gastaneam); s>z konts aldak (gazteneam); neam>ina -n bukaera (gaztainam); m bukaerako kontsgalera (gaztaina) [gaztainondo, gaztaintxo]
Spatha: e bokal protetikoa garatzen du s+konts (espatha); h-ren desagertzea (espata); s>z konts aldak (ezpata) [ezpatadun, ezpatatxo]
Plumam: pl talde konts-aren lehen konts galera pl>l (lumam); m amaierako konts desagertzea (luma) [lumadun, lumatxo]
Crucem: amaierako konts galera (cruce); cr>g konts txandak (guce): c>tz konts txandak (gutze); r konts gehitzea (grutze); u bokala gehitzea (gurutze) [gurutzada, gurutzedun, gurutzetxo]