Historiaurrea eta Historia: Aro Paleolitikotik Aro Garaikidera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,57 KB
Historiaurrea
a) Paleolitoa: Harri Zaharraren Garaia
Duela 500.000 urte inguru hasi eta K.a. 10.000. urtean amaitu zen. Hiru garai bereizten dira:
- Behe Paleolitoa (K.a. 500.000 - K.a. 100.000)
- Erdi Paleolitoa (K.a. 100.000 - K.a. 35.000)
- Goi Paleolitoa (K.a. 35.000 - K.a. 10.000). Goi Paleolitoa da garairik aberasgarriena tresneria aldetik. Ekaingo kobazuloan, adibidez, aurki ditzakegu "Magdalen aldia" datatutako pinturak.
Ekonomia harrapakaria zen, nahiz eta bilketak ehizak baino garrantzi gehiago izan. Gizartea ibiltaria zen eta bizimodu behin-behinekoa zeramaten.
b) Mesolitoa
Batez ere Ekialde Hurbilean eman zen garai hau, K.a. 10.000 urtetik K.a. 8.000 urte bitartean. Trantsizio garaia izan zen; oraindik ez zuten ekoizten, beraz, ekonomia aldetik harrapakariak ziren eta, Paleolitos garaian bezala, bilketak ehizak baino garrantzi handiagoa zuen. Honez gain, arrantza egiten ere hasi ziren, kostaldera hurbilduz. Ondorioz, "maskorteroak" hondakin arkeologiko tipikoak dira.
Gizarteak ibiltari izaten jarraitu zuen.
c) Neolitoa
Neolitos garaian nekazaritzara hurbildu ziren. Leku batean finkatu ziren eta, ondorioz, herrixkak sortu ziren. Denboraldi luzeak eman zituzten herrixka horietan, lurraren aberastasun-produkzioaren arabera. Gune neolitiko sortzaile zaharrena Malas Hazkor erregioan dago kokatuta, Ekialde Hurbilean.
Garai honetan lantzen hasi ziren lehen produktuak garia, garagarra eta landareak izan ziren, eta hazitako lehen abereak, ardia eta ahuntza. Euskal Herrian K.a. 3000. urte inguruan iritsi zen Neolitos garaia, ekialdeko lehen gune sortzailetik zabalduz. Grezia izan zen Neolitoa Europara zabaltzeko zubia.
Euskal Herrian hedakuntza-prozesua mantsoagoa izan zen eta bereizketak eman ziren bi isurialde artean:
- Isurialde mediterraneoa (Nafarroa eta Araba): Nekazaritza eta abeltzaintza indartsuak izan ziren.
- Isurialde kantauriarra (Gipuzkoa eta Bizkaia): Abeltzantzan oinarritua. Izan ere, lur hauek ez ziren nekazaritzarako egokiak, ondorioz, eskasa izan zen.
Burdingintza, otargintza eta ehulegintza izan ziren Neolitoan agertuko ziren berrikuntzak. Ekonomia, beraz, ekoizlea izan zen, eta gizartea, finkoa.
Historia
a) Antzinaroa
K.a. 3000 urtetik K.o. 476 urtera bitartean kokatzen da. Mesopotamian sortu zen idazketa, Sumer izeneko erregioan, K.a. 3000. urtean. Europan 1000 urte beranduago agertu ziren lehen idatziak, K.a. 2000. urtean hain zuzen.
Hirietan bizi hasi ziren. Ondorioz, hiri-antolaketaren beharra sortu zen: agintariak, administrazioa, apaiz-kastak... Era berean, gizarte-mailak sortu ziren eta bizimodu hiritarra. Honekin batera, lehen zibilizazioak sortu ziren:
- Ekialde Hurbileko zibilizazioak: Sumer erregioko lehen hiriak.
- Antzinate klasikoak: Grezia eta Erroma.
Europako lehen hiriak Kretan sortu ziren, K.a. 2000. urtean. Ondoren, Kretatik Greziara zabaldu ziren, eta gero Erromara. Erromatarrek zabaldu zuten Europa osora bizimodu hiritarra.
IV. mendetik aurrera, Erromatar Inperioa bitan banatuta zegoen: Mendebaldeko (Erroma hiriburua) eta Ekialdeko (Konstantinopla) inperioak. Inperioa, zati batean, barbaroen inbasioagatik (bisigodoak, alanoak...) erori zen; bestalde, inperioaren barne-ahuleziagatik. Mendebaldeko Inperioa erori zen. Inperio hau politikoki eta ekonomikoki oso ahula zen. Ekialdekoa, Bizantzioko enperadorearekin, Erdi Arora arte iraun zuen.
Europa erabat aldatu zen Erromatar Inperioaren erorketarekin. Atzerapen bat jasan zuen, oso era bortitzean eman zena. Ondorioz, administrazioak gainbehera handia jasan zuen eta errepide-sarea hautsi egin zen. Europa berriro ere nekazaldu egin zen.
b) Erdi Aroa
Hiru zatitan banatzen da:
1. Goi Erdi Aroa (Mende Ilunak): V-X. mendeak
Antzinaroan errepide-sarea haustea dela eta, merkatal harremanak ere moztu egin ziren. Bideetan segurtasun eza zen nagusi. Europa oso herri insegurua izan zen, basatia eta nekazala. Politikoki ere oso ezegonkorra izan zen. Kultura aldetik, hiriko kultura desagertu eta ordura arte zegoen kultura monastegietan gorde zen. Ekonomiaren gune antolatzaile nagusiak monastegiak eta gazteluak izan ziren.
2. Erdi Aro Betea (Garai Feudala): XI-XIII. mendeak
Feudalismoa:
- Menpekotasun harremanak (nobleen artekoak): Nobleek euren lurrak zatituko zituzten beste batzuen artean. Harreman feudobasailotikoak ziren, jaun/basailo harremanetan oinarritzen zirelako, biak nobleak izanik. Jaunak basailoari lur zati bat emango zion honek kudeatu zezan. Basailoak, horren ordez, fidelgarritasuna gorde behar zion jaunari. Harreman hauek oso sare konplikatuak osatzen zituzten, basailo batek jaun bat baino gehiago izan zezakeelako.
- Jaun erregimena (jaun eta jopuen artekoa): Jaunek kudeatuko zituzten lurraldeak nekazariek landuko zituzten. Nekazari hauetako oso gutxi ziren askeak. Esklabu gutxi batzuk ere bazeuden. Gehienak serbuak ziren; hau da, esklaboek baino eskubide gehiago zituzten, baina ez ziren askeak. Ez zuten lur horretatik alde egiteko eskubiderik. Nekazari horiek zerga ezberdinak ordaindu behar zizkieten jaunei.
Mende hauetan ere, honako fenomenoak ematen hasten dira:
- Hirien berpizkundea: Hiriak sortzen dira leku estrategikoetan. Honekin batera, merkatal harremanen indartzea ematen da, nekazaritzan emandako aurrerapen teknologikoei esker. Kulturan ere berpizkundea emango da.
- Unibertsitateen sorrera: Erdi Aro betearen amaieran. Europan sartuko zen lehen unibertsitatea Pariskoa izan zen, eta bigarrena, Salamankakoa. Lehen eskolak katedraletan hasi ziren. Eskola hauek apaizak hezitzeko ziren. Ondorioz, unibertsitatera joango ziren ikasle gehienak elizgizonak izan ziren.
3. Behe Erdi Aroa (Dekadentzia Garaia): XIV-XV. mendeak
XIV. mendean Izurrite Beltzaren zabalkuntza eman zen. Europan hilkortasun-tasa handia izan zen. Ondorioz, biztanleriaren jaitsiera eman zen. Ahal zuenak hirietatik alde egin zuen. Matxinada asko egon ziren eta mentalitate/ideologia aldetik ere aldaketa handiak gertatu ziren. Literaturaren aldi oparoa eman zen. Garai honetan sortu ziren, esate baterako, Dekameron edo Jainkotiar Komedia obrak.
d) Aro Modernoa (XV-XVIII. mendeak)
Estatu modernoaren agerpena eman zen XV. mendearen amaieran. Erregetza moderno hauen ezaugarriak: erregetza boteretsua zen. Amerikaren aurkikuntza eman zen. Honela, Aro Modernoaz ari garenean, aurkikuntza geografikoen garaiaz hitz egin dezakegu. Teknologian hainbat berrikuntza izan ziren. Erdi Aroaren amaieran mugimendu berri bat eman zen: Berpizkundea. Mentalitate-aldaketa honetatik garatu zen Humanismoa. Humanismoa literatura-alorrean eman zen zehazki. Humanistarik nagusienak XVI. mendekoak izan ziren. Adibidez: Leonardo Da Vinci.
Erregetza absolutua XVII. mendean eman zen. Garai honetako gizarteari "gizarte estamentala" deitzen zaio. Bi mugimendu kultural ematen dira: bat Barrokoa da. Kultur mugimendu hau XVII. mendean eman zen krisiarekin lotu behar da. Tragikotasuna da ezaugarri nagusia eta mugimendu handia pinturan. Euskal Herria salbu geratu zen Ameriketatik ekarritako produktu bati esker: artoa.
Beste kultur mugimenduak politikari, literaturari eta filosofiari eragin zien. Hau Ilustrazioa izan zen. Ilustrazioa Frantziako Iraultzarekin lotzen da.
e) Aro Garaikidea (XVIII. mendea - gaur egun)
Aro honen abiapuntuan iraultza ezberdinak daude. Ezagunena Frantziako Iraultza da. Iraultza hau burgesiak egin zuen. Beraz, aro hau iraultza burgesen garaia da. Hauek ziren:
- Iraultza burgesak: *Frantziakoa *Industriala (hau Ingalaterran eman zen eta gero hedatu) *Independentzia-gerrak (kolonialismoarekin amaitzeko modua).
Iraultza burges hauen bidez, Antzin Erregimenarekin amaitu zen. Espainian 1812ko Konstituzioarekin amaitu zen erregimen hau. Beraz, Espainian Independentzia Gerraren barruan eman zen. Honek XIX. mendean zehar eman zen. Merkatutik kanpo zeuden lurren (ezin saldu, Elizarenak ziren) salmenta egiten da. Udalen asko ere jarri ziren salgai. Lege hauek burgesiaren mesederako ziren.
Estatu garaikidearen itxuraketa XX. mendean zehar emango da. Prozesua pausoka eman zen, 1808an hasi zen. Momentu garrantzitsuak liberalak boterean zeudenean emandako legeak dira. Hauen artean, desamortizazioa. Egin nahi zena berdintasuna lortzea zen, pribilegioak kentzea. Baina, horretarako, lurraldeen arteko ezberdintasunak kendu behar ziren (foruak), ez soilik herritarren artekoak.
Frantzian iraultza bat eman zen, Ingalaterran berriz industrializazioa, eta Espainian XIX. mendean zehar emandako prozesu luze bat.