Histologia eta Pronostikoa: Tumoreen Hazkuntza eta Diseminazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB
Histologia eta Pronostikoa/Progresioa
Histologia: Histologia ehunak osatzen dituzten zelulen konposizioa, egitura eta ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da. Badaude zelulen ezaugarriak izendatzen dituzten terminologiak eta horien bidez sailkatu ahal ditugunak: hiperkromatikoak, piknotikoak, pleomorfismoa… Ehunaren arkitekturari dagokionez:
- Metaplasia: Zelula desberdinez osatutako ehun baten agertzea. Errebersiblea da, baina ezer egiten ez bada displasia eta minbizi bilakatu daiteke.
- Displasiak: Patroi bat jarraitzen ez duen hazkuntza zelularra. Desorganizatuak. Ez da minbizia oraindik, baina bilakatu daiteke.
Progresio eta pronostikoari dagokionez:
- Kartzinoma in situ: Neoplasia maligno batez ari gara, baina oraindik beste ehunen inbasiorik egin ez duena. Ez inbaditzailea eta ez infiltrantea ere deritzo.
- Neoplasia ezezaguna (comportamiento incierto): Histologikoki ongi definitutako neoplasia baina konportamendu desberdina duena.
- Zehaztu gabeko neoplasia: Histologia eta konportamendua ez dakiguna, informazio edo froga faltagatik.
Tumoreen Hazkuntza eta Diseminazioa
Tumoreak: Zelulak behar baino gehiago ugaltzen direnean agertzen den ehunaren masa anormala da. Tumore guztiak neoplasiak dira, baina neoplasia guztiak ez dira minbizia. Tumore onberak eta gaiztoak daude, lehen azaldu dugun bezala.
Hazkuntza: Tumoreak faktore ezberdinengatik sortu daitezke: inguruneko faktoreak (fisikoak, kimikoak edo biologikoak), baita ziklo zelularra erregulatzen duten geneen mutazioagatik.
Minbizia garatzeko zenbait etapa behar dira eta horiei kartzinogenesia deitzen zaie. Prozesu honetan onkogeneak (zelula mutatuen ugalketa deskontrolatua sustatzen duten geneak dira) eta gene supresoreak (zelula mutatuen ugalketa eteten duten eta hauen suntsiketa (apoptosia) bultzatzen duten geneak) parte hartzen dute. Onkogeneek, gene supresoreak anulatzean edo hauek baina aktibitate handiagoa edukitzean, tumorearen hazkuntza eta minbizia sortzen dira.
Diseminazioa: Tumorearen hedapenak etapa batzuk jarraitzen ditu: hedapen lokala, diseminazioa (odol, linfa) eta metastasia.
Zelula mutatuen ugalketa, erreplikazio anormala gertatu den lekuetan geratzen bada, hedapena lokala dela esan dezakegu eta neoplasia primario deitzen zaio. Honek aurrera egingo balu, zelula mutatuak, odolaren, linfaren edo alboko ehunen bitartez gorputzean zehar sakabanatzen joango dira. Diseminazio medio ohikoena odola izaten da.
Iritsi diren lekuan, errotu eta berriro erreplikazio desorganizatua sortzeko gai izan behar dira. Horrela bada, fokotik urrun edo gertu dagoen beste gorputz atal batean beste tumore sekundario bat sortuko litzateke. Honi, metastasia esaten zaio.