Hiri aglomerazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB
¡Escribe tu texto aquí
ZABALGUNEA eta PERIFERIA
Hiri-zabalgune burgesa: ordena, plano erregularraren bidez antolatzen da; higienea, zoladuraren, estaolderiaren, ur-horniduraren eta espazio berdeen bidez.
Lehen hiri-zabalguneak hiri dinamikoenetan egin ziren. Bartzelonakoaren proiektua Idelfons Cerdák (1859) egin zuen, Madrilgoarena, Carlos María de Castrok (1860).
Lauki-sare formako plano erregularra zuten sortzean. Hiri-bilbea dentsitate baxukoa zen eta eraikuntzari dagokionez, jauregitxoak eta etxe lorategiadunak nagusitzen ziren. Eraikinen prezioa altua zen.
Denbora igaro ahala aldaketak egon ziren. Irisgarritasuna hobetu eta hiri-garraioak sartu ziren. Hiri-bilbea trinkoagoa egin zen, etxe-uharteen lau aldeetatik eraiki baitziuten. Eraikuntzak bertikalagoak bihurtu ziren. Lurzoruaren erabilerei dagokienez, hiri-zabalguneari 3. Sektoreko funtzioak ematen hasi zitzaizkion.
Gaur egun eraikinak modernizatu dituzte eta dotoretu egin dira.
Lorategi-auzoak: Howard hirigile britainiarrak garatutako lorategi-hiriak etxebizitza familiabakarrez osatutako lorategi-auzoak osatu zituen. Hasieran proletarioentzako koloniak ziren Etxe Merkeen Legeak eta hirigintza utopikoan oinarrituak. Geroago, erdi-mailako klaseentzat bihurtu ziren.
Arturo Soriaren Hiri Lineala 40 metro zabaleko kale handi bat egin nahi zuen eta etxebizitza lorategidun eta baratzedun familiabakarrez osatutako etxe-uharteak jarri nahi zituen alboetan. Proiektuak Madrilgo peifera osoa inguratzeko asmoa zuen, baina ipar-ekialdeko zati batean baino ez zen egin.
Hiri-periferia
1955-1975 garaia: hiri-inguruko eremu trinkoa
1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera desarrollismoko urteetan zehar, hirien hazkundea handia izan zen.
Bizitegi-areak sarritan planifikatu gabe egin ziren, biztanleriaren hazkundearengatik. Mota desberdineko etxebizitzak zeuden:
Infraetxe- edo txabola-auzoak
Sustapen ofizialeko etxebizitza-auzoak: hiri-bilbe irekia, etxebizitza familiar merkeak eta kalitate eskaseko bloke monotonoz osatuta
Sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak: blokez edo dorrez osatuta, H formako blokeak, eraikin geometrikoak eta paisaia monotonoa
Industria-eta ekipamendu-eremuak garraiobide nagusien ondoan jarri ziren. Industrialdeak ziren (espetxeak, hilerriak, araztegiak). Honek irudi txarra eman zion periferiari.
1975etik aurrera: eremu periurbano lausoa
1975etik aurrera hiriek murriztu dute bere hazkunde-erritmoa. Eraikuntza jarraituaz harago zabaldu zen periferia, eremu periurbanoetara edo landa-hiriko eremuetara. Eraikuntza-eredua sakabanatuta da eta urbanizazio-dentsitate baxua dute.
Bizitegi-areak dentsitate baxukoak dira, erdi-mailako klaseentzat dira eta etxebitza handiz osatuta daude. Etxebizitza familiar lorategidunak edo elkarri atxikiak dira, ondoan kontsumo-eta aisialdi-zerbitzuak, saltokiak, parkeak, zinemak… daude.
Industria eta ekipamendu-eremuak periferia periurbanoan daude. Indusrtia-areek industrialdeak eta teknologia-parkeak izaten dituzte.
Ekipamendu-areek bulego-parkeak, saltokiak, unibertsitateak, ospitaleak, aireportuak… dituzte. Kritika gogorrak jaso dituzte automobil pribatuaren gehiegizko menpekotasunaren ondorioz, adibidez. Azpiegiturak eta zerbitzuak urruneko lekuetara eramateko gastuak igo egin dira. Kaleek izaera publikoa galdu dute eta gizarte-harremanak gutxitu dira. Horrez gain, pendulu-mugimenduaren ondorioz trafikoa areagotu da.