Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziko Ikasleak: Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,78 KB

Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa Behar Dutenen Gida

HEZKUNTZA LAGUNTZAKO PREMIA ESPEZIFIKOA BEHAR DUTEN IKASLEEK ohikoa ez den hezkuntza arreta behar dute (1. HPB, 2. IZE (ikasketa zailtasuna dituztenak), 3. AGHA (arreta galeragatiko eta hiperaktibitatea), 4. Gaitasun intelektual handia dutenak, 5. Hezkuntzan berandu sartu direnak, 6. Desabantailak dituztenak).

Hezkuntza Premia Berezien Definizioa

HPB (hezkuntza laguntza eta arreta behar dute) (2 mota: 1. Desgaitasun/urritasuna dutenak, 2. Jokabidearen nahasmendua). Heziketa premia hobetzeko, arin identifikatu behar dira.

Desgaitasunak eta Urritasunak

DESGAITASUN/URRITASUN (muga fisiko, sentsorial eta kognitibo dutenen artean banatzen da eta ezin dituzte oinarrizko ekintzak burutu ezta gizartean erabat parte hartu). (3 mota: 1. Adimen desgaitasuna/urritasuna, 2. Desgaitasun/urritasun fisikoa, 3. Des.urrit. sentsoriala, ikusmenarena edo entzumenarena).

Desgaitasun Fisikoa

DESGAITASUN FISIKOA (Ezin dute mugimendu askorik burutu, mugatuta daude eta berdin sentsibilizazioarekin). Kolektibo heterogeneoa da: Gaitasun motor mugatuak (gorputz adarrei, aurpegiko keinuei eta hizkerari eragina) beste disfuntzionaltasun batzuk (lesioaren jatorria garunaren gune motorrean dago, gorputz paralisia). Premia hauei aurre egiteko laguntzak ematen dira.

Adimen Urritasuna

ADIMEN URRITASUNA (muga handiak dituzte ebazpenetan, komunikazioan, harremanetan, egunerokotasunean) errendimendu intelektualean eta egunerokotasunean. GAITASUN intelektuala: adimen koefizientearen bidez neurtzen da. Adimen errendimendu normala duen pertsonak, 85/120 bitartekoa da, 85etik beherakoak urritasuna. URRITASUN mailak: 1. Mugako adimen urritasuna 65/85 idazten eta hitz egiten zailtasunak. 2. Adimen urritasun arina 50/65 hiztegi falta eta askatzeko arazoak.

Entzumen Desgaitasuna

ENTZUMEN DESGAITASUNA, mugak entzutean eta gaitasun hori galduta (entzumen aparatoari lotutako funtzioen eta egituren gabeziak sortzen du). Entzumen desgaitasunen sailkapen pedagogikoak bi talde desberdintzen ditu: 1. Gorrak direnak, 2. Hipoakusia dutenak.

Ikusmen Desgaitasuna

IKUSMEN DESGAITASUNA ikusmena galdu dutenak. Bi egoera bereizten dira: 1. Ikusmen urriko ikasleak, 2. Ikasle itsuak.

Garapenaren Nahasmendu Orokorra (GNO)

Garapenaren nahasmendu orokorra (GNO): gaitasun sozialean alterazioak edo atzerapenak, gaitasun kognitiboetan alterazioak edo atzerapenak, gaitasun komunikatiboetan alterazioak edo atzerapenak. Ikasle hauek, gaitasun intelektual normala dute edota urritasun sakona. Autismoaren ezaugarriak dituzte. JOKABIDE AUTISTAK (6 dimentsiotan sailkatzen dira espektro autista duten pertsonak: jarduerak, harremana, komunikazioa, lengoaia, irudimena, malgutasuna). HARREMAN SOZIALEAN nahasmendu kualitatiboa: bakardadea, familiarekiko harreman urria. KOMUNIKATZEKO funtzioen nahasmenduak: motibazio eza, hizkuntza erabiltzeko zailtasunak… LENGOAIAREN nahasmendua: erabateko mututasuna. IRUDIMENAREN ETA ULERMENAREN nahasmendua: ez jolastea, ez enpatizatzea... MALGUTASUNAREKIN loturiko nahasmendua: jarrera esterotipatuak izatea. JARDUERAREN HELBURUARI loturiko nahasmendua: helburu jakinik gabeko jokabideak gailentzea. HEZKUNTZA ARRETAREKIKO BEHARRAK: espektro hitzak era askotariko nahasmendua izan ditzake eta nahasmendu bakoitzak ezaugarri bat izan ditzake (gaitasun intelektuala nolakoa den, familia eta gizartearen ingurua).

Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (IZE)

IKASTEKO ZAILTASUN ESPEZIFIKOA DUTENAK, IZE: Alterazio neurobiologikoak, honako hauei kalte: hizketa, irakurketa, idazketa, kalkulua.

Hizkuntza Garapenaren Nahasmenduak

HIZKUNTZA GARAPENAREN NAHASMENDUA: Arazo hauek gerta daitezke: arazo sentsorialak (informazioa ulertzearekin), prozesatzeko eta erantzunak emateko zailtasunak eta hizketarekin lotutako arazoak.

Disfasia

DISFASIA: Lengoaiaren nahasmendua, hizkuntzaren adierazpena eta ulermena (“nik kamioia solastu”).

Hizkuntza Atzerapena

HIZKUNTZA ATZERAPENA: Atzerapen kronologikoa hizkuntzaren hainbat mailatan, adierazpenetan eta ulermenean.

Disartria

DISARTRIA: Hizkuntza nahasmendua, hizketa mekanismoaren kontrol muskularraren arazoak. Anatria formarik larriena ezin dute soinurik egin.

Dislalia

DISLALIA: Artikulazioaren nahasmendua, ezin dute ondo ahozkatu.

Irakurketa eta Idazketa Nahasmenduak

IRAKURKETA ETA IDAZKETA NAHASMENDUA

Dislexia

DISLEXIA: Irakurketarekin lotuta, zailtasunak irakurketa eta idazkeran.

Idazketaren Nahasmendua

IDAZKETAREN NAHASMENDUA: Idazketa maila baxuagoa, eragin negatiboa du, 7 urtetik aurrera diagnostikatzen dira irakurtzen ikasten dutenean.

Disgrafia

DISGRAFIA: Nahasmendu funtzionala, idazketari eragina.

Disortografia

DISORTOGRAFIA: Idazteko zailtasuna, ortografia.

Kalkuluaren Nahasmenduak

KALKULUAREN NAHASMENDUA

Diskalkulia

DISKALKULIA: Zailtasuna zenbakiak prozesatzeko eta kalkuluak egiteko.

Egokitzapenak Nola Egin

NOLA EGIN EGOKITZAPENA: Curriculuma bakarkakoa egitea, ikasle premien araberakoa, eta txosten psikopedagogiko eta eskolatze irizpideena abiapuntu izanda. Helburu eta konpetentziak zehaztu behar dira, helburuak ikasleari egokitu behar dira, ikaskuntza erraztu behar zaie estrategia metodologikoak erabiliz, beharrezko baliabideak hautatu eta ebaluazio irizpideak berriro ezarri helburu berriak oinarri hartuta.

Kolektibo Espezifikoentzako Hezkuntza Erantzuna

KOLEKTIBO ESPEZIFIKOENTZAT HEZKUNTZA ERANTZUNA: Ikasleen profil bakoitzari zer erantzun eman: zailtasunak dituztenei, hezkuntza-premia bereziak behar dituztenei, berandu hasten direnei, berandu hasitakoei, gaitasun intelektual handia dutenei. Hartu daitezkeen neurriak: heziketa indartzekoa, eskolan laguntzekoa, eskola aldia malgutzeko neurria, curriculum ezberdinak ezartzeko neurria eta hasierako lanbide trebetasunerako neurria. HEZIKETA INDARTZEKO NEURRIAK: Aniztasunarekiko arreta maila oinarrizkoena da eta aldi baterako laguntza ematen da: ikasketa teknikak eta estrategia, memoria lortzeko teknikak eta trebetasunak, informazioa prozesatzeko.

Curriculum Egokitzapena

CURRICULUM EGOKITZAPENA: Curriculumeko elementuak batzen ditu eta ikaslearen premiei erantzuten dio. Banakakoak edo taldekoak izan daitezke. Ikasleak egingo du jarraipena. Aldi berean orientazioa jasoko da. Etengabe berrikusi egin behar dira eta moldatu.

Garrantzitsuak Ez Diren CV Egokitzapenak

GARRANTZITZUAK EZ DIREN CV EGOKITZAPENAK: Neurri arruntekoak dira eta horri esker, ikasleak helburuetako gaitasunak garatuko ditu. CVa konpetentziaren mailan eskolatuta dagoen taldearen aldean, nolabaiteko desoreka duten ikasleentzat da, baina ez maila akademiko desoreka. ELEMENTUAK: giza baliabideak, espazioaren egokitzapena, ekipamendua, komunikazio sistema handigarri eta alternatiboen erabilera.

Curriculum Egokitzapen Garrantzia

CURRICULUM EGOKITZAPEN GARRANTZIA: 1. HPB duten ikasleei laguntza eman behar zaie, bestela egokitzapen sakonagoa egin. 2. Aniztasunarekiko arretarako ezohiko neurriak dira CVko elementuak. 3. Helburuak berriro zehaztu behar dira eta eragina izango du elementuetan eta ebaluazio irizpidean birformulazioa. 4. Banakako agiria edo plana osatu behar da.

Entradas relacionadas: