Herritartasunaren Ikuspegiak: Liberalismoa, Errepublikanismoa eta Komunitarismoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Habermasen Herritartasunaren Ikuspegiak: Liberalismoa, Errepublikanismoa eta Komunitarismoa
Jürgen Habermasek herritarren eta estatuaren arteko harremanak ulertzeko modu ezberdinak daudela adierazi zuen. Bere ikuspuntutik, hiru dira garrantzitsuenak:
1. Ikuskera Liberala
Eredu honetan, askatasun zibila (denentzat) eta eskubide politikoak (talde batzuentzat) banandu behar ziren. Ikuspegi honen arazoa da talde batzuetako kideak herritar izateko aukerarik gabe gera daitezkeela.
2. Ikuskera Errepublikanoa
Habermas honen alde zegoen, bere ustez ez zuelako gizarte-talderik uzten eskubide politikorik gabe. Zuzenbidezko komunitate bateko kide aske eta berdinen elkartea izango zen gizarte politikoa. Eredu honetan, oinarrizkoak dira prozedura demokratikoak eta herritarrak lotuta egotea.
3. Ikuskera Komunitarista
Ikuskera honen arabera, arreta gehiago jarri behar zaie lotura etniko eta kulturalei. Liberalismoak eta errepublikanismoak gizabanakoen eta giza harremanen oso ikuskera autonomizatua dute. Herri bakoitzean, kulturak eta jatorri etnikoak sortutako loturak daude, eta lotura horiek elkartasunaren funtsezko oinarriak dira. Habermasek hau kritikatu egiten du.
Herritar Kontzeptuaren Alderdiak eta Dimentsioak
Bi alderdi daude herritar kontzeptuan: arrazionala eta sentimentala. Komunitate bateko kidea herritar sentitzen bada, komunitate horren alde lan egingo du. Bi alderdi hauek batu behar dira herritartasun kontzeptua osatzeko.
Alderdi Arrazionala eta Sentimentala
- Alderdi arrazionala: Gizartea bidezkoa izan behar da legitimitatea lortzeko.
- Alderdi sentimentala: Komunitate bateko parte garenez, gure nortasuna partaidetza honetaz osatzen da.
Sistema politiko demokratikoa eta iraunkorra nahi bada, aintzat hartu behar dugu justiziaren arrazionaltasuna eta komunitate bateko partaidetza-sentimentala.
Esparru Publikoaren Definizioa eta Gizarte Zibila
Gizarte modernoan, estatua organismo autonomotzat hartzeak esparru publikoa bitan bereiztea behartzea eragiten du:
- Estatuari dagokion esparru publikoa.
- Estatuari ez dagokion esparru publikoa.
Estatuari ez dagokion esparru publikoa gizarte zibilaren eremua da, hau da, estatuko administrazio-sistemaren mende ez dagoen gizarte-koordinaziorako erakunde eta mekanismo multzoa. Beste era batera esanda, estatua gai politikoen eremu bihurtu da, eta gizartea, berriz, herritarren eta haien jardueren esparru despolitizatua.
Gizarte zibilari zein esparru dagokion zehazteko orduan, bi jarrera nagusitu ziren hasieran:
1. Gizarte Zibila, Funtsean, Merkataritza Gizartea da
Smithek dioenez, ekonomia bihurtu da gizartearen eragile. Estatua gizarteko kideen arteko interes-gatazkaren arazoak konpontzeko instituzioa da. Trukeak direla eta, merkatua sortu da, eta merkatuak ondo funtzionatzeko, estatuak esparru horren segurtasuna bermatu behar du.
2. Gizarte Zibila Beharren Sistema da
Hegelek dioenez, gizabanako bakoitzak bere burua du helburu. Sistema horretan, Hegelentzat, gizarte zibilak oztoporik gabe funtzionatzen duenean, aberastasuna sortzen da batzuentzat bakarrik, eta besteentzat, berriz, miseria. Horregatik, estatuaren beharra du; estatuak denen interesen eta denen onuren alde egin behar du lan, gizarte zibilak ez duelako gaitasunik bere burua antolatzeko.