Herritartasunaren Bilakaera: Antzinatetik Gaur Egunera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,29 KB

1. Herritar kontzeptuaren jatorria

1.1. Definizioa

Bi ezaugarri nagusi ditu: lurralde batean aspalditik bizi den herrialde bateko kide izatea eta hiriak edo estatuak babestu beharreko eskubideak izatea. Hauetako bat, komunitate politikoaren gobernuan zuzenean edo zeharka parte hartzeko aukera izatea da.

1.2. Herritarrak Greko-latindar Antzinaroan

Civis zen latinez herritarra, eta Erroman herritarra izateko baldintza hauek bete behar ziren: gizona izatea, esklabo ez izatea, adinez nagusia izatea eta guraso erromatarrak izatea. Gainerako biztanleak ez ziren herritarrak. Grezia klasikoan, polites esaten zieten herritarrei. Hiria defendatzeko betebeharra funtsezkoa zen bai Grezian, bai Erroman.

Herritarrak Greziako demokrazian: tradizio politikoa

Antzinako Grezian, hiri bakoitza estatu independente txiki bat zen, autonomia bat, eta herritarrek asanbleara joateko betebeharra zuten. Hiriko arazoei buruz eztabaidatzen zuten. Kargu publiko gehienak zozketaz esleitzen ziren eta karguan urtebetean egon behar zuten. Herritarrak 30 urtekoak edo zaharragoak izan zitezkeen soilik. Grezia klasikoan, herritarra gai publikoez arduratzen zena zen. Horretarako eztabaidak egiten zituzten, argudioak eta arrazoiak adieraziz. Hitz egin ostean, bozkatu egiten zuten. Hiru printzipio jarraituz hartzen zuten parte herritarrek asanblean: Isonomia (legearen aurrean berdinak izatea), Isegoria (hitz egiteko berdintasuna) eta Koinomia (guztien ongia, eta ez norbere ongiari soilik erreparatzea).

Herritarrak Antzinako Erroman: tradizio juridikoa

Errepublikako eta, gero, Inperioko eskubide osodun kidea izatea zen, batik bat, herritar izatea, eta babes juridikoa zuten herritarrek. Greziako herritarrak hiria gobernatzeko ardura zuen; Erroman, aldiz, herritar izatea titulu juridikoa zen, eta titulu horrek zenbait eskubide eskatzeko aukera ematen zuen. Erromaren historian bi fase bereizten dira: Errepublika eta Inperioa. Errepublikan, herritarrek askatasun osoa zuten senatuko ordezkariak aukeratzeko. Inperioan, enperadoreak zuen botere guztia, ez herritarrek.

1.3. Antzinako herritarren mugak

Hiru muga bereiz daitezke: eredu baztertzailea (baldintza batzuk betetzen zituzten gizonak soilik ziren herritarrak), gizaki guztiak ez ziren askeak eta berdinak (norbere komunitate politikokoak soilik), eta agintariek norbanakoen eskubideak ezarri ondoren, herritar izatea ez zen politikan parte hartzeko eskubide bihurtu.

1.4. Gaur egungo herritartasunaren bi sustraiak

Eztabaidaren bidez politikan parte hartzea Greziar jatorria du (ikuspegi errepublikanoa), eta pertsonen eskubideak legeen bidez babestea Erromatar jatorria du (ikuspegi liberala).

2. Gaur egungo herritarrak

2.1. Herritarrak eta estatua

Gaur egungo herritar kontzeptua XVII. eta XVIII. mendeetan sortu zen Frantziako, Ingalaterrako eta Alemaniako iraultzetatik eta kapitalismotik, estatu nazional modernoa sortu zenean. Estatu bateko herritarrak dira estatu horretako eskubide osoko kideak. Estatu bateko herritarrek dute herrialde horretako nazionalitatea. Lur-eskubidearen arabera (ius soli) herritartzat hartu behar da nazioan jaio dena, eta odol-eskubidearen arabera (ius sanguinis) gurasoen nazionalitateak du lehentasuna.

2.2. Herritarrak eta estatuan sartzea

Jürgen Habermas filosofo alemanak herritarren eta estatuaren arteko harremana ulertzeko hainbat modu daudela adierazi zuen liburu batean (1996):

  • Ikuspegi liberala: Askatasun zibilak eta eskubide politikoak banandu behar ziren. Askatasun zibilak biztanle guztiei bermatu behar zaizkie, eta eskubide politikoak talde batzuei soilik.
  • Ikuspegi errepublikanoa: Ez zuten gizarte-talde bakar bat ere eskubide politikorik gabe uzten. Beharrezkoa da herritarrak eta prozedura demokratikoak lotuta egotea.
  • Ikuspegi komunitarioa: Herri bakoitzaren kulturak eta jatorri etnikoak sortutako hainbat lotura daude, eta lotura afektibo horiek elkartasunaren funtsezko oinarriak dira.

2.3. Herritarrak eta giza eskubideak

Eskubide zibilak

XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan eskubide zibilak aitortu zitzaizkien herritarrei. Hiru mende horietan, hainbat herrialdetan zehar zabaldu zen iusnaturalismoaren ideien eragina, eta hainbat aldaketa politiko sortu ziren.

Eskubide politikoak

XIX. eta XX. mendeetan eskubideen adierazpenak sartu zituzten mendebaldeko konstituzioetan, eta ordura arte kontuan hartu gabeko zenbait eskubide sartzen hasi ziren. Nabarmenenak: Ameriketako lurralde osoan esklabotza desagertaraztea eta emakumeen eskubide politikoak onartzea.

Gizarte- eta kultura-eskubideak eta eskubide ekonomikoak

Hezkuntza-eskubidea, sindikatuetan elkartzeko eskubidea, greba egiteko eskubidea eta laneko higiene- eta segurtasun-eskubidea onartu zituzten.

2.4. Herritartasun soziala

Thomas H. Marshall-ek bere lan batean adierazi zuen herritartasuna gizabanakoa gizarte bateko kide oso bihurtzen duten eskubide eta betebeharren multzoa dela. Herritartasun sozialean, estatu nazionala da zuzenbidezko estatu soziala, eta ez estatu liberala. Herritar sentitzeko, herritarren beharrei erantzutea ezinbestekoa da, eta helburu hau ezin dezake ongizate-estatuak bete, justiziazko estatuak baizik.

3. Gaur egungo herritartasunaren dimentsioak

3.1. Justizia eta partaide izatea

Herritar kontzeptuan gizakion bizitzako bi alderdi daude: alderdi arrazionala eta alderdi sentimentala. Hortaz, komunitateak erronkaren bat duenean, komunitateko kideen arrazoia eta sentimendua hartzen dira kontuan. Horregatik, XX. mendean, herritartasun-kontzeptuak garrantzi handia hartu zuen. Kontzeptu honek hainbat alderdi ditu:

Herritartasunaren dimentsioak (onartu eta gauzatu beharrekoak):

  • Politikoa: Eskubide politiko eta zibil berak izatea. Gainerakoen eskubideak errespetatzeko eta politikagintzan parte hartzeko ardura.
  • Soziala: Aukerak eta prestazioak lortzeko aukera bera izatea. Prestazioak arduraz erabiltzea.
  • Ekonomikoa: Berdintasuna lan-harremanetan. Erantzukizun pertsonala eta korporatiboa. Kontsumo bidezkoa eta arduratsua.
  • Zibila: Etika profesionala. Iritzi publikoan parte hartzea, boluntario izatea.
  • Kulturartekoa: Errespetu aktiboa, elkartasuna, benetako elkarrizketa. Etorkinekin eta beste hainbatekin boluntario izatea.
  • Kosmopolita: Nazioarteko elkartasuna, berdintasuna mundu osoan. NBEko, GKE bateko edo beste nonbaiteko boluntario izatea.

3.2. Herritartasunaren gaur egungo alderdiak

Herritartasun ekonomikoa

Ekonomiarekiko herritar zintzoak izan behar gara, enpresa-arloko etika aintzat hartuz eta enpresen gizarte-erantzukizuna sustatuz. Bestalde, bidezko kontsumoaren etika hartu behar dugu kontuan.

Herritartasun zibila

Hiriarekiko zibilak izatea, eta hau hiru eremutan bereiz daiteke:

  • Boluntario-lanak edo hirugarren sektore soziala: Hainbat erakundek egiten dituzte doako zerbitzuak hiriaren alde.
  • Lanbideak: Gizarteari zerbitzua ematen diotelako hartzen dira legitimotzat.
  • Iritzi publiko kritikoa: Arrazoia publikoki erabiliz, herritar guztiek eztabaidetan parte hartuta sortzen da iritzi publiko kritikoa.

Kulturarteko herritartasuna

Hainbat gizarte-talderen arteko lotura izan behar da herritartasuna, eta ez gizarte-talde bakardun herritartasuna; bestela, desoreka sortuko litzateke. Kulturarteko etikaren arabera, onartezina da kultura-talde nagusiak gainerako talde guztiak mendean hartzea. Horrela, elkarrizketa bat sortuko da kultura-talde guztietako kideen artean, elkar errespetatzeko.

Herritartasun kosmopolita

Kontzeptu honen helburua, egunen batean, pertsona guztiak eskubide osoko pertsonak izatea da. Horretarako, herritartasun soziala mundu guztian zabaltzea ezinbestekoa da, eta, baita ere, globalizazio etikoa bultzatzea, elkartasuna eta justizia mundu osora zabaltzeko.

JATORRIA: Gauza baten jatorriaz hitz egiten dugunean, gauza horren historiari buruz ariko gara. Botere politikoak zer jatorri duen jakiteko, gobernariak eta gobernatuak argi banatuta zeuden lehen giza komunitatea non, noiz eta zergatik sortu zen jakin behar dugu. Gizarte-talde batek gizarte osoari borondatea bortizki ezartzean sortu zen botere politikoa. F. Nietzsche-ren iritziz, batzuek besteen nagusi izateko grina izaten da botere politikoaren oinarria.

ZILEGITASUNA: Botere politikoa legitimoa den galdetzen badugu, ez dugu botere horrek zer jatorri duen jakin nahi. Fenomeno bat jarraitzea eta hobetzea komeni den ala ez galdetu behar dugu. Futbola jarduera osasungarri, atsegin eta onuragarri den edo jarduera kaltegarria den eta, horregatik, desagertu behar duen aztertzea da jarduera legitimoa den edo ez galdetzea. Botere politiko guztiak ez direnez legitimoak, irizpideak behar ditugu hau arautzeko. John Locke filosofo ingelesaren arabera, bete behar duen funtzioa ondo betetzen ote duen hartu behar da kontuan.

JATORRIAREN ETA ZILEGITASUNAREN KONBINAZIOA:

1-Jatorri positiboa eta zilegitasun positiboa; Instituzio mota honen jatorria ona dela iruditzen zaigu, eta instituzioa bera legitimotzat hartzen dugu. Egoera jakin batzuk legitimoak diren zalantzan jarri dezakegu.

2- Jatorri negatiboa eta zilegitasun negatiboa; Instituzioak jatorri negatiboa dute eta ez dira legitimoak. Instituzio hauek, jatorritik bertatik kritikatu eta baztertu izan ditugu bidegabekeriak izateagatik. Instituzio hauek inoiz ez ditugu legitimotzat hartuko.

3- Jatorri negatiboa eta zilegitasun positiboa; Instituzio bat indarkeriaren eta gehiegikerien bidez sortua izan arren, legitimotzat hartu dezakegu baldintza batzuk betez.

4- Jatorri positiboa eta zilegitasun negatiboa; Instituzio baten jatorria hutsik gabea izan daiteke etikaren arabera, baina instituzioa bera izan daiteke ez izatea legitimoa.

GIZARTEA ANTOLATZEKO MODUAK: Gizarte orok du antolaketa-modu bat, eta harremanek jokabide-arau multzo bat dute. Gizarte bakoitzak hainbat arazori egin behar die aurre, eta arazo horiek zenbat eta konplexuagoak diren heinean, antolaketa-modua ere konplexuagoa izango da. Antolaketa-moduak:

  • Tribala: Komunitate txikiak, familia-loturetatik abiatuta egituratua.
  • Esklabista: Tribalak baino askoz handiagoak izateaz gain, funtsezko ekoizpena esklabuen esku dago.
  • Feudala: Ordena politiko eta babes militardunak. Ekonomiaren funtsa nekazaritza da.
  • Modernoa: Industria- eta merkataritza-garapenean oinarritua. Estatu nazionala antolaketa politikoaren muina.

ESTATU MODERNOAREN EZAUGARRIAK:

Boterearen monopolioa: Estatu modernoaren ezaugarri nagusia bere lurraldean bertan bortxazko boterea monopolizatu nahi izatea da. Estatu diogunean, gizartearen baitako instituzio jakin batez ari gara. Ezaugarriak:

  • Erakunde politikoa da, inpertsonala eta soberanoa.
  • Boterearen egitura bateratuta dago, eta botere hori burokraziaren bidez gauzatzen da.

Menderatzea eta legitimazioa: Gizarteak behar bezala funtzionatzeko, beharrezkoa da gizabanakoen ekintzak zehaztuta egotea, hau da, agintariren bat egotea. Agintari hori gai izan behar da herritarren jokabidean eragiteko. Aginte hori gizarte osoak onartu behar du, eta gizarteak aldez aurretik aitortu behar die inposatzeko boterea eta eskubidea. Honi legitimazioa deritzo.

Max Weberrek dioenez, legitimazio hori hiru prozesuren bidez gerta daiteke: karismatikoa, tradizionala edo arrazionala. Gaur egungo gizarte pluralistetan, moderatze mota horixe da herritar guztiek onartzeko moduko prozedurak ezarriko dituen bakarra.

BIZIKIDETZARAKO ARAUAK: ARAU MOTAK: Hiru arau mota daude:

1- Arau moralak; Gizabanako orok nola jokatu beharko lukeen, baldin eta gizaki gisa portatu nahi badu. Arauok kontzientzia-mailan agintzen dute. Moraltasunaren eremuko arauak dira.

2-Zuzenbidezko arauak; Biztanle guztiei agintariek ezarritako arauak izan ohi dira, botere politikoaren babesa izaten dute. Behar izanez gero, indarkeriaz balia daitezke. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legediaren eremuko arauak. Bete ezean, gure jokabidea legez kontrakoa izango da.

3- Gizarte-usadioak; Ohiturak dira. Arau hauek ez dute inolako derrigortasunik. Gizarte-usadio bat ez betetzea ez da legearen kontrakoa, ezta ez-morala ere, baina gizarteak gaitzetsi egiten ditu horrelako jokabideak.

ZUZENTASUNA, LEGEZKOTASUNA ETA GIZARTE-ERAGINKORTASUNA: Edozein arauren inguruan hiru galdera egin daitezke: zuzena ote den, legezkoa ote den eta zenbateraino ari den betetzen.

1- Arau bat zuzena den ala ez galdetzean, auzi moral bat azaltzen ari gara. Zilegitasun moralaren auzia. Gai horri buruz hitz egiten du etikak. Horrelako auziei aurre egiteko, justizia sozialari buruzko irizpideak argitu behar ditugu.

2- Arau bat legezkoa den edo legearen kontrakoa den galdetzen dugunean, hau izaten da auzia: arauak balio juridikorik ba ote duen edo legea betetzen ote duen. Araua legediaren araberakoa izaten da. Gai hori zuzenbideari dagokio.

3- Arau bat gizartean indarrean ote dagoen galdetzen dugunean, arauaren gizarte-eraginkortasunaz ari gara. Gai hori soziologiari dagokio.

BOTERE POLITIKOA LEGITIMATZEKO ARGUDIOAK: Botere politikoa legitimoa den ere galde dezakegu.

1-Argudio Teologikoak; Jainkoek hala nahi izan zutelako jaio zen botere politikoa. Hierarkia horien arabera, gizaki batzuek agindu behar zuten, eta gainerakoek esana bete.

2- Argudio Naturalistak; Gizakion berezko beharra da botere politikoa. Gizakiok komunitateetan bizi gara. Komunitate horiek agintariak izan behar dituzte. Aristotelesen arabera, nekez iraun zezaketen bizirik familia bakartuek eta herri txikiek.

3-Argudio Funtzionalistak; Hainbat politikok argudiatu dute botere politikoa gizarte gehienetan dagoela. Gizarteko kideentzat onuragarria da agintari politiko bat izatea.

Entradas relacionadas: