Haydn, Mozart eta Beethoven: Konparazioa eta Kontrastea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Haydn, Mozart eta Beethoven: Konparazioa

Antzekotasunak: Haydn beste bien maisua izan zen. Hirurak Vienan edo inguruetan bizi ziren. Hiruren artean eboluzio argia ikusten da. Hiruretan musika argi eta erraz adierazten da, eta hirurek beren obra gehienak sonata forman oinarritu zituzten.

Desberdintasunak

Haydn: Bere musika argia, sinplea eta erraza zen. Arau klasikoak errepresentatzen zituen. Operan ez zuen ezer apartekorik egin, eta erritmo erregularra eta armonia gardena zituen.

Mozart: Bere izaera graziosoa eta dotorea zen. Opera komikoan lan handia egin zuen. Bere bizitzaren tristura eta penak ez ziren musikan azaltzen.

Beethoven: Bere musika sakona eta indartsua izan zen. Ez da azaleko musika dotorea. Arau klasikoak onartu zituen. Familiaren instrumentala garrantzizkoena zen. Familiaren maitasunetik guztiz bereiztua zegoen. Gai baten garapena inork baino hobeto egin zuen.

Mozart

Salzburgon jaio zen. Bere bizitzan zehar egoera ezberdinak izan zituen: ospea, aberastasuna, pobrezia... Ezkondu ondoren oso alai eta pozik bizi zen, eta garai hartan idatzi zituen obrarik garrantzitsuenak. 35 urterekin hil zen.

Bere Musika

750 obra inguru idatzi zituen epe motzean. Berezkotasuna eta naturaltasuna dira bere musikaren ezaugarriak, eta bere musika alaia da.

Obrak

  • 22 sonata pianorentzat eta 45 piano eta biolinarentzat idatzi zituen.
  • 29 kontzertu pianorentzat, 13 biolinarentzat eta 12 beste zenbait instrumentuentzat.
  • 49 sinfonia.
  • Ganbara musikan 31 kuarteto idatzi zituen.
  • Aipatzeko da bere operako musika.

Haydn

Bere Musikaren Bereizgarritasun Nagusiak

  • Sonata, sinfonia eta kuartetoa landu eta garatuko ditu.
  • Gaiak garatzen erraztasun handia izan zuen.
  • Bere musika poza, umore onekoa, dotorea...
  • Bere musika ez da musika serio eta dramatikoa; gortearentzat egindako azaleko musika baizik.
  • Bere musikan garai klasikoko lasaitasun eta proportzionaltasuna azaltzen dira.
  • Melodia sinple eta erraza izan ohi dira.
  • Esaldi musikal motzak eta errazak erabili zituen.

Obrak

  • 104 sinfonia idatzi zituen. Ia sinfonia guztiak istorio bat dute atzetik: Sorpresa sinfonia, Jostailu sinfonia, Agurren sinfonia eta Erlojuaren sinfonia.
  • Ganbara musika asko idatzi zituen.
  • Ahotsetarako musikaren barnean musika erlijiosoa dago.

Beethoven

Musikarako joera familiatik zetorkion. Vienara joan zen bizitzera Haydnen klaseak hartzeko asmotan. Izaera asko aldatu zitzaion eta bere azken urteak oso gogorrak izan ziren berarentzat.

Bere Musika

Demokrata gauza guztien gainetik. Publikoaren aurrean gizon isila zen. Bere musika, bere bizitzaren ispilua izango da.

Obrak

  • Pianorako 32 sonata.
  • 5 kontzertu pianorako eta 1 biolinarako.
  • Harirako 17 kuarteto.
  • Biolin eta pianorako 12 sonata.
  • 9 sinfonia.
  • 2 meza, 10 obertura eta Fidelio opera. 3. sinfoniatik aurrera, Beethoven mundu klasikotik urruntzen hasi zen.

Entradas relacionadas: