Haurren Garapena: Hazkundea, Psikomotrizitatea eta Zentzumenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
Haurren Hazkundea eta Garapena
Hazkundea: Aldaketa fisikoak dira, non gorputzaren dimentsioak handitzen diren. Pertsonen hazkundea pisuaren eta garaieraren bidez adierazten da gehienetan.
Heltzea: Gizakiaren barne-egituretan gertatzen diren aldaketa biologikoak dira, gaitasun berriak eskuratzea ahalbidetuko dutenak. Heltzea adinarekin loturik dago.
Garapenaren Teoriak
- Doman (Estimulazio Goiztiarra): Anbientalista.
- Skinner (Konduktismoa): Anbientalista.
- Freud (Psikoanalisia): Interakzionista moderatua.
- Bandura (Ikaskuntza Soziala): Anbientalista.
- Piaget (Kognitibismoa): Interakzionista moderatua.
- Pikler (Jarduera Autonomoa): Innatista.
Piageten Estadioak
- Adimen Sentsoriomotorea (0-2 urte): Sentitzeko eta mugitzeko mailan, gauzen propietateak antzeman ditzake.
- Adimen Eragile Aurrekoa (2-7 urte): Egoerak erlaziona ditzake kausa-efektu erlazio logikoekin, bere pentsamendu magikoarekin eta oraindik egozentrikoan.
- Adimen Eragile Konkretua (7-12 urte): Egozentrismotik irteten da, eta horri esker, pentsamendu objektiboagoa du eta modu logikoan arrazoi dezake.
- Adimen Eragile Formala (12-16 urte): Arrazonamendua eta pentsamendua hel daitekeen mailarik teoriko eta abstraktuena da.
Mielinizazioa
Mielinizazioa axoiak mielinaz estaltzeko prozesua da. Beharrezkoa da mugimenduaren garapenerako. Gai zuri bat da, lipidoz eta proteinez osatuta dagoena.
Psikomotrizitatea
Psikomotrizitate-Saioaren Faseak
- Bizipen-saioa: Haurrak libreki jolasten du; saio ez-gidatua da.
- Saio Funtzionalak: Irakasleak proposatzen du jolasa (saio gidatua).
Psikomotrizitatearen Helburuak
- Garapen motorra: Oreka, koordinazioa...
- Garapen kognitiboa: Niaren garapena.
- Garapen sozio-afektiboa: Harreman eta lotura afektiboak garatzea.
- Garapen afektiboa: Gatazkak konpontzea.
- Autoestimua: Konfiantza sustatzea.
- Ondo pasatzea: Ondo pasatzeko eskubidea.
Psikomotrizitate-Gelako Txokoak
- Txoko Sentsomotorea: Koltxonetak, pilotak, uztaiak...
- Txoko Sinbolikoa: Zapiak, ispiluak, panpinak...
- Adierazpen-Txokoa: Arbela, musika-tresnak, klarionak...
Hezitzailearen Jarrerak
- Enpatia
- Eskuragarritasuna
- Autokontzientzia
- Legearen eredua
- Begirada periferikoa
Sentsazioak eta Pertzepzioa
Sentzazio Motak
- Esterozeptiboak: Ikusmena, dastamena, ukimena, usaimena eta entzumena.
- Intrazeptiboak:
- Propiozeptiboak (muskuluak, tendoiak, oreka...).
- Bizerozeptiboak (emozioekin lotuta): Gorputzaren barruko organismoetan sentitzen ditugu.
Pertzepzioaren Antolakuntza
- Itxura onaren legea.
- Hurbiltasunaren legea.
- Itxieraren legea.
- Jarraitasunaren legea.
Zentzumenen Garapen-Ordena
Ukimena (azala) > Bestibularra (oreka) > Dastamena (mihia) > Usaimena (sudurra) > Entzumena (belarria) > Ikusmena (begia).
Entzumen-Defizita duten Haurrei Laguntzeko Ideiak
- Hitz egiten diogunean, aurpegira begiratu.
- Keinuak ondo ikusten dituzten lekuan kokatu.
- Gorputz-adierazpena erabili.
- Komunikazioa bultzatu.
- Taldeko beste haurrei erakutsi nola hitz egin haur gor batekin.
Ikusmen-Arazo Ohikoenak
- Errefrakziozkoak:
- Miopia: Urrutitik ez, hurbiletik bai.
- Hipermetropia: Urrutitik bai, hurbiletik ez.
- Astigmatismoa: Borroso, enfokatu gabe; lente zilindrikoekin zuzentzen da.
- Mugimenduzkoak:
- Estrabismoa: Begi-okerra (kobergentea, dibergentea eta bertikala).
- Hautematezkoak:
- Daltonismoa.
- Asaldura Larriagoak:
- Anbliopia: Begi batekin ondo ikusi, eta bestearekin, lauso; bi begiekin batera, lauso.
- Itsutasuna: Ikusmenik eza.