Haurren garapen emozionala: Atxikimendua, zeloak, kasketak eta autismoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB
Haurren garapen emozionala: erronkak eta estrategiak
Atxikimendua eta bere motak
Ezezagunek eta beldurrak sorrarazten dute ezezagunenganako beldurra. Zortzigarren hilabetean agertzen da, eta urtebete inguruan areagotzen da. Estutasun-erreakzioak amaren irudiarengandik aldentzearen ondoriozkoak dira.
Atxikimendu-motak eta egonkortasuna
- Atxikimendu segurua: Atxikimendu-irudia ondoan dagoenean, ingurua biziki esploratzen dute.
- Estutasun-atxikimendu anbibalentea: Amarekin daudenean ere ez dute ingurua esploratzen, edo oso gutxi, eta ez dira amarengandik aldentzen. Atxikimendu-irudia itzultzen denean, amarekin kontaktua bilatzen dute, baina aldi berean, amari ez diote kontaktu hori egiten uzten. Haur hauek segurtasun-falta dute atxikimendu-harremanetan.
- Saiheste-atxikimendua: Haur hauek pasibotasuna edo axolagabetasuna erakusten dute. Segurtasun-falta dute atxikimenduan, baina kexurik ez dute adierazten eta sentimenduak ezkutatzen ikasi dute.
Atxikimendua haurtzaroan: Eskolaurreko etapa
Gurasoen intimitatean parte hartzeko gogoa
Bi urtetik aurrera, haurrak gurasoengandik aldentzen hasten dira. Eskola-garaian, atxikimendu-irudiak gurasoak dira, eta irudi osagarriak, neba-arrebak eta gainerako senideak izan ohi dira. Gaixorik dagoenean edo mehatxagarria dela pentsatzen duenean, atxikimendu-jokabideak nabarmenki abiatzen dira, eta bizitzako lehenbiziko hilabeteetan bezala erreakzionatzen du.
Aldentzea
Atxikimendu-irudiengandik aldentzen direnean, lehenbizi protestatu egiten dute, gero jokabide anbibalentea izaten dute, eta azkenik, moldatu egiten dira.
- Protesta-fasea: Haurra bakarrik gelditzen dela konturatzen denean hasten da.
- Anbibalentzia-fasea: Atxikimendu-irudiengandik (astebete eta hilabete bitartean) aldentzen bada, haurrak atxikimendu-irudiak berreskuratzeko itxaropena galdu egin duela dirudi, baina aldentzeagatik deprimituta jarraitzen du. Atxikimendu-irudia berreskuratzen duenean, ez du interesik adierazten edo aurkako jokabidea erakusten du.
- Moldatze-fasea: Luzaroan aldentzen bada, azkenean, haurra moldatu egiten da egoera berrira. Fase honetan, aldentzeko arrazoi nagusia haur-hezkuntzako zentroan sartzea izan ohi da.
Familia-giroan segurtasun hori galtzeko joera dute leku arrotzean edo pertsona ezezagunekin daudenean. Horren ondorioz, segurtasun-falta larria jasan dezakete. Giro fisikoa desegokia izan daiteke haurrarentzat, eremuak ondo egokituta ez badaude.
Neba-arrebenganako lehia eta atxikimendua
Haurraren eta amaren arteko elkarrekintzari dagokionez:
- Amak:
- Arreta gutxiago eskaintzen dio, ordura arte haurtxoa izan den umeari.
- Haurra nagusiagotzat jotzen du.
- Gehiago eskatzen dio eta maizago zigortzen du.
- Haurrak:
- Amarenganako atxikimendu-jokabideak eta kontrako erreakzioak areagotu egiten ditu.
- Neba-arrebarenganako jeloskortasun-sentimenduak eta jokabideak adierazten ditu.
Zeloak
Zeloen aurrean zer egin?
- Denbora bi umeekin ahalik eta hoberen banatzea.
- Gonbidatu nagusia amari/aitari, ume txikiarekin laguntzeko.
- Konparaketarik ez egitea.
- Nagusiari anai/arreba bat izango duela kontatu.
- Logela ez aldatzea.
- Hobe eskola garaian ez kointziditzea.
- Txupetea eta pardela ez kentzea momentu horretan.
Kasketak
Aholkuak
Kasketak gehienbat 1-3 urte bitartean agertzen dira, eta 4 urterekin normalean desagertzen hasten dira. Zerbait nahi dute eta ez dute itxaroten, ondorioz, kasketak izaten dituzte. Gu, guraso bezala, ezin dugu amore eman, utzi egin behar zaio. Amore ematen dugu hainbat arrazoiengatik: nekatuta gaude, publiko aurrean gaude... errazago delako. Firme izaten saiatu behar dugu, nahiz eta zaila izan. Edikitu egoera hauek: logurea, gosea... Etxeko arauak mantendu eta denak errespetatu. Kasketa ondoren, errefortzurik ez eman. Sentimenduei buruz modu egoki batean hitzegin. Egunerokotasunean aldaketaz abisatu.
Zer egin kasketa dagoenean?
- Lasaitu eta ez mugitu umea, eta ez oihukatu.
- Ez da momentu egokia berarekin hitz egiteko.
- Ez eman nahi duena.
- Beste gai bati buruz hitzegin.
- Utzi bakarrik bere logelan bera bakarrik lasaitzeko (minutu batzuk).
- Kalean eraman leku lasai batera.
- Jarrea biolentoa bada: “contención física”, baina ez begiratu eta ez hitz egin berarekin.
Autismoa: Garapenaren nahaste orokortua (TGD)
Kanner
Batez ere arazoak dituzte besteekin erlazionatzean (harremanetan). Komunikazio arazoak. Hizkuntza arazoak. Ez daukate malgutasun mentalik. Ez daukate jarrera flexiblea (burugogorrak).
Asperger
- Nerabeak direnean gehiago nabaritzen da.
- Badirudi oso ondo hitz egiten dutela, “pedanteak” (komunikatzeko ez dute inongo intentziorik izaten).
- Orokorrean oso memoria ona daukate eta gai dira zerrenda luzeak ikasteko.
Rett
- Gehienbat nesketan ematen da.
- Mutazio genetikoagatik gertatzen da (kromosoma X).
- Normalean atzerapen mentala egoten da.
- Ibiltzeko atzerapenak.
- Mikrozefalia.
Autismoaren ezaugarri orokorrak
- Arazoak harremanetarako, aislatuak.
- Ez daukate inongo asmorik komunikatzeko (sozial edo emozionalak).
- Hizkuntzan arazoak, hitz egiten dutenek errepikapen asko egiten dituzte.
- Malgutasun mental gutxi:
- Jarrerak behin eta berriz errepikatu.
- Aldaketen aurrean erresistentzia gutxi.
- Hiperaktiboa.
- Agresiboak.
- Inpulsiboak.
- Autolesioak.
- Batzuk minaren aurrean ez dute berdin sentitzen eta arriskuen aurrean ez dute erreakzionatzen.