Haurdunaldiko Erditzeak eta Garunaren Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB
Erditze goiztiarra:
Haurdunaldiko 28. eta 29. asteen artean gertatzen diren erditzeak dira. Erditzeen % 5-10 inguru izaten dira. Erditze honetan haurra hiltzeko arrisku handiagoa dago, sistemak heldu gabe daudenez gaixotasunak izateko aukera dute edota garuneko odoljarioak izateko arriskua. Jaioko den haurtxoarentzat amaren umetokian jarraitzea jaiotzea baino arriskutsuagoa dela uste badute erditzea eragindakoa izan daiteke.
Heldu gabeko erditzea:
Haurra haurdunaldiko 20-28. asteetan jaiotzeari esaten zaio. Haurtxoak seguruena ez dira bi kilo pisatzera iristen, beraz, inkubagailuan igaro behar izaten dute denbora bat. Erditze goiztiarren ondorio berberak izaten dituzte hazkunderako. Erditzea haurdunaldiko 20. astea igaro baino lehen gertatzen bada, nekez izango du haurtxoak bizirik irauteko aukera, eta abortua izango da. Haurraren garunak aztertuta, haur goiztiarren garuneko eremu batzuk txikiagoak direla ikusi da. Haur goiztiarrek jaio eta handik zortzi urtera oraindik garuneko kortexaren hainbat eremu haur arruntek baino txikiagoak dituztela ikusi da. Adi egon behar gara, behaketa zorrotza eta erregistroak objetiboki egin behar dira baina interpretazioak eta diagnostikoak inoiz ere ez. Ondorio ohikoenak defizit motorrak dira, ikusmen defizitak edota entzumen galerak dira. Ikasketetan, hizkuntzetan, matematiketan edota gatazkak konpontzeko momentuan zailtasunak izaten dituzte. Hauen jarraipena basikoa da.
Korrelazioa dago hazkunde iraupena eta maila kognitibo eta gaitasun konplexuak...
Prepromagratuta gaude gure hazkundea ain luzea izateko. Gure hazkunde etapa ain luzea ez balitz ez ginateke goi-mailako gaitasunetara iritziko. Goi-mailako gaitasun hauek animalietatik desberdintzen gaitu. Esan daiteke gizakia bere kategoriako animalia-espezie bakarra dela, jaiotzen denean oraindik heldu gabe dago, babesik gabe dago ingurunean eta autonomia lorpen txikiekin autonomo izatea lortu arte norbaitek bere ardura izan behar du eta bere beharrak ase behar ditu.
Osasun-faktoreak: Giza biologia:
Gizakiak, herentzia biologiari esker, hornidura-genetiko jakin bat jasotzen du gurasoengandik, bere gorpuzkeran eta nortasunean eragina duena. Arrazoi exogenoengatik (kanpokoak) ez balitz, gizaki bakoitzak bizi-aukera jakin bat izango luke eta bere bizitzaren azkenera ia erabat osasuntsu iritsi beharko luke; hala ere, gizakiok ahalmen berezia dugu gure ingurura egokitzeko, eta inguruneak ere mugatzen gaitu.
Bizi estiloak:
Osasun fisikoa eta psikoa eta hauei lotutako bizi-kalitatea ez datoz guztiz geneetan grabatuta, pertsona bakoitzaren uneko eta iraganeko portaeren araberakoa izaten da. Haur baten garunaren %50a genetikoki zedarrituta dago, beste %50a ingurunearen arabera garatuko da. Hau da, dena ez dago genetikoki idatzita, jaio ondoren egongo den inguruneak garratzi handia du, familiak, ohiturak edota elikadurak, bai, elikadura ere ingurunea da. Esan dezakegu jaio eta hil artean gure neurona kopurua ez dela handitzen, baina garunaren pisua bai handitzen da. Haurra jaiotzen denean bere garunak gerora pisatuko duenaren %23a pisatuko du; 0 eta 6-8 urte bitartean %80a, nerabezaroa falta delako, hor %100a pisatuko du. Garunak plastizitate handiena 0 eta 6 urte bitartean dauka. Plastizitate neuronala gerta dadin, sinapsia eta mielinizazioa beharrezko oinarriak dira eta hauek inguruneko estimuluen mende daude.