Haur Hezkuntzako Teoria Pedagogikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB
Montessori Metodoaren Oinarriak (Maria Montessori)
Zentzumen Pedagogia
Garapen Planoak
Maria Montessorik pertsonaren garapena 4 etapatan banatu zuen: 0-6 urte (adimen xurgatzailea), 6-12 urte (adimen arrazoitzailea), 12-18 urte (adimen humanistikoa) eta 18-24 urte (adimen espezialista). Etapa bakoitza hurrengoaren oinarria da. Lehenengo planoan (0-6 urte), "aldi sentiberak" daude, non haurrek trebetasunak errazago eskuratzen dituzten. Aldi hauek iragankorrak dira eta ezagutza zehatz bat lortzera mugatzen dira. Adimen xurgatzailean landu beharreko ezagutzak hauek dira: zentzumenak zorroztea, mugimenduen koordinazioa, ordena, objektu txikiena, hizkuntza eta gizarte-portaera.
Haurren Adimen Xurgatzailea
Haurren adimenak ezagutza xurgatzeko gaitasun handia du. Inkontzientetik kontzientera igarotzen dira pixkanaka.
Haurren Autonomia
Umea hezkuntzaren erdigunean kokatzen da, "lagundu iezadazu bakarrik egiten" printzipiopean. Autoheziketa bultzatzen da, haurrek ingurune aske batean ikas dezaten. Materialek autozuzenketa ahalbidetzen dute. Lan-zikloak 2-3 ordukoak dira, haurren kontzentrazioa errespetatuz. Autodiziplina bilatzen da.
Zentzumen Pedagogia
Zentzumenak garrantzitsuak dira, haurrak eskuekin ikasten baitu. Materialak ukitu, entzun eta usaindu behar ditu. Ezagutzak modu fisikoan ikasten dira.
Ingurune Prestatua
Gela zabalak, gauza gutxi eta ondo antolatuta, altzariak haurren altuerara egokituta. Materialak manipulatiboak, sentsorialak eta konkretuak dira, egurrez eginak. Ingurunea moldagarria, erakargarria eta lasaia da.
Konstruktibismoa (Jean Piaget)
Piagetek adimena ingurunera egokitzeko gaitasuna bezala definitu zuen. Adimenaren garapena 4 estadiotan banatzen da: sentitze-mugitzekoa (0-2 urte), eragile-aurrekoa (2-7 urte), eragile konkretua (7-12 urte) eta eragile formala (12-16 urte). Adimenaren garapenerako 4 faktore behar dira: hazkuntza organikoa, esperientziak, elkarreragin sozialak eta orekatzea.
Jarduera Autonomoa (Emmi Pikler)
Piklerren pedagogiaren printzipio nagusiak hauek dira: haurraren jarduera autonomoa bultzatzea, haurraren erritmoa errespetatzea, haurraren konpetentzian konfiantza izatea eta espazio eta denbora ematea. Hezitzaileek behaketa zehatza egin behar dute, erregistro idatzia eraman eta zaintza momentuak aprobetxatu behar dituzte.
Estimulazio Goiztiarra (Glenn Doman)
Domanen arabera, bizitzako lehenengo 3 urteak dira garrantzitsuenak garapen neurologikorako. "Adimen bitak" izeneko txartelak sortu zituen, irudi, zenbaki edo hitzekin. Txartelak kategoria desberdinetan sailkatzen dira eta haurrari azkar erakusten zaizkio. Programa enziklopedikoa, irakurmenarena, matematikoa eta atzerriko hizkuntzena sortu zituen.
Praktika Psikomotriza (Bernard Aucouturier)
Aucouturierren arabera, psikomotrizitatea mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa da. Haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia azpimarratzen du. Bi praktika mota bereizten ditu: hezkuntza praktika psikomotorra eta laguntza terapeutikoaren praktika.
Adimena (Howard Gardner)
Gardnerrek hasieran 7 adimen mota deskribatu zituen, eta gero 12raino zabaldu zuen zerrenda. Adimen mota batzuk hauek dira: hizkuntzazkoa, logiko-matematikoa, bisual-espaziala, gorputzeko-zinetikoa, musikala, pertsonartekoa, pertsonaren baitakoa, naturalista, emozionala, existentziala, sortzailea eta kolaboratiboa.
Azterketa
Lotu teoria bakoitza autorearekin:
- Zentzumen Pedagogia - Maria Montessori
- Jarduera Autonomoa - Emmi Pikler
- Konstruktibismoa - Jean Piaget
- Praktika Psikomotriza - Bernard Aucouturier
- Estimulazio Goiztiarra - Glenn Doman
Montessoriren garapen planoak: 4 plano (0-6, 6-12, 12-18 eta 18-24 urte). Adimen xurgatzailea, arrazoitzailea, humanistikoa eta espezialista.
Ingurune prestatua: moldagarria, erakargarria, lasaia, material manipulatiboekin.
Gidaren lana: haurra gidatu, ingurunea prestatu, behatu.
Piageten adimenaren definizioa: ingurunera egokitzeko gaitasuna.
Adimenaren garapenerako faktoreak: hazkuntza organikoa, esperientziak, elkarreragin sozialak eta orekatzea.
Piageten 1. estadioa: sentitze-mugitzekoa (0-2 urte). Zentzumenak eta mugimendua dira garrantzitsuak.
Piklerren 3 printzipio: jarduera autonomoa, erritmoa errespetatu, konpetentzian konfiantza.
Mugimen askea: helduak ez du zuzenean eragin behar.
Hezitzaileen lanak: behaketa, erregistroa, zaintza momentuak.
Estimulazio goiztiarra: lehenengo 3 urteak garrantzitsuak garapenerako.
Adimen bitak: irudi, zenbaki edo hitzekin txartelak.
Domanen 4 programak: enziklopedikoa, irakurmena, matematika, atzerriko hizkuntza.
Gardnerren 4 adimen mota: emozionala, existentziala, sortzailea, kolaboratiboa.