Haur Hezkuntzako Adimen Logiko-Matematikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,27 KB

Hizkuntza Logiko-Matematikoa

Haurraren Adimen Logiko-Matematikoaren Egitura

Adimenaren egitura hizkuntza logiko-matematikoaren bidez:

  • Pertsonak inkontzienteki egiten ditugun ekintzak dira.
  • Bizitza osoan zehar egiten diren ekintzak garrantzitsuak dira etorkizunerako.
  • Buruaren egituraketa eskuratzea da helburua.

Kontzeptu Matematikoak

  • Objektuari funtzio/ezaugarriak jartzen dizkio.
  • Ondoren, orokortu ezaugarri bereko objektuetara.
  • Azkenik, ideia barneratu (abstrakzioa), ez du begi bistan izan behar existitzen dela jakiteko.
  • Abstrakzioaren ondoren kontzeptura heltzen da.
  • Adin honetan 2 prozesuren bitartez:
  1. Abstrakzio sinplea: objektuen ezaugarrien abstrakzioa eta diskriminazioa.
  2. Abstrakzio erreflexiboa: ikusten ez dena abstraitzen da.

Prozesu Logiko-Matematikoak Errazteko Mekanismoak (Nola Jolasten)

  1. Manipulazioa
  • Objektua hartu, eskuekin ukitu, ahora eraman…
  • Ingurukoa ezagutzeko ezinbestekoa.
  • Beharrezkoa desberdintzea:

Ezagutza fisikoa: behatu daitekeena

Ezagutza logiko-matematikoa: objektuen arteko erlazioa.

  • Ariketa ludikoen bidez, umeak manipulazioa erabiltzen du:
  1. Jolas esploratzailea: Informazio sentsoriala
  2. Jolas esperimentala: harremanak sortu
  3. Zehaztasun jolasa: esku trebetasuna
  4. Sormen eta eraikuntza jolasa: ezaugarriak ezagutu eta ikertu

Sailkapena

  • Inguruko errealitatea era jarrai batean antolatzea ahalbidetzen dion tresna intelektuala da.
  • Objektuak berdintasun, desberdintasun eta ezagueren arabera ordenatuko ditu.

Errepresentazioa

Esanahi eta adierazlearen artean, desberdintasuna eta koordinazioa bilatzea da.

Imitazioa

  • Portaera motoreetatik kontzeptu sinbolikoetara.

Era bi:

  1. Berehalakoa eta momentukoa.
  2. Aurrez ikasitakoa: laguntzarik gabe.

Kontzeptu Logiko-Matematikoetara Hurbilketa HHn (Kontzeptuak Zer)

  • Heziketa sentsoriala garrantzitsua.
  • Kontzeptu logiko-matematikoak:
  1. Nolakotasuna:
  • Objektuen ezaugarriak.
  • Zentzumenen bidez manipulatu eta esperimentatu.
  • Haurra hazi ahala objektuak identifikatu, definitu eta ezagutzeko gai. Eguneroko bizitzako objektuak eskaini.
  • Nolakotasuna jolas ezberdin hauen bidez landu daiteke:

Altxorraren otzara (6-12 h.)

Jolas heuristikoa (1-2 urte, oinez hasten denean)

Txokoetan antolaturiko ekintzak (2 urtetik aurrera)

  1. Kantitatea:
  • Nolakotasuna barneratu ondoren.
  • Kantitateari dagozkion kontzeptuak zeharka lantzen dira, behaketa eta manipulazioa landu bitartean:

Ispiluaren aurrean, zenbat begi dituen galdetuz…

Gelan materiala banatzerakoan...

  • Ekintza hauen bitartez: asko-gutxi;

pixka bat; bat, bi, hiru,... lantzen dira.

  1. Zenbakia:
  • Lehendabizi kantitatea izendatzen du, zehaztu gabe.
  • Sailkapenak bultzatzea komeni da, era guztietara (ea zbk. agertzen den irizpide gisa)
  • Zenbaki kontzeptua barneratzen lagundu haurrari:
  1. erabilerari balioa eman, nahizta zbk ez egon barneraturik
  2. soka-saltoko kantak: “Aita, ama, zenbat urtekin…” “Multzotako jolasa, sartu dadila Maddi… ”

Neurria

Aurrekoaren ondoren

  • Oinarrizko ezagutzak:
  1. Luzera: Luzea-laburra, zabala-eztua
  2. Azalera: Borobila-laukia
  3. Bolumena: handia, ertaina, txikia
  4. Pisua: astuna-arina

Espazioa

  • Harreman zuzena gorputz-eskemarekin. Dimentsio erreferenteak:

Goian, behean

Aurrean, atzean

Eskuman, ezkerrean

  • Espazioaren araketa gorputzaren mugimenduekin hasten da, gero mentalki eraikiz.
  • Antolaketa landu (materialak erraztu).
  • Jaioberria "manta txokoan" materialez inguraturik.
  • Hazten doan heinean espazioa egokitu.

Entradas relacionadas: